MUNTAIA01puntueuspubli02
EU - ES
BERRIAK

DONOSTIAKO KLASIKOAklasika
Abuztuaren 4ean pasako da Andoaindik Donostiako klasikoa 14:00ak aldera.
Andoaingo txirrindulari eskolak bultzatuta eta Ontza elkartea, Peña Santakrutz elkartea, Euskalduna mendizale elkartea, Leizaur zikloturistak, Irunberri elkartea, Olagaineko jubilatuak, Udaltzaingoa, Udala eta pertsona partikularrak lagunduta, arduratuko gara segurtasunaz.
Herritarrei eskatzen diegu errepidea ixten denetik ireki arte arduradunen esanei kasu egiteko eta pazientzi pixka bat izan dezatela, probak ordu erdi inguru besterik ez du errepidea moztuko.

ZIKLO aldizkariak 21 zenbakian, Andoaingo txirrindulari eskolari buruz, erreportai bat argiraratu du. lotura honetan duzue erreportaiaziklo

Gau, maiatzak 4, Santakrutz jaietako XV bizikleta festa antolatu dugu. 250 haur inguru izan ditugu parte hartzen. Amaieran opariak guztientzako.
Guztiek gozatu dute, gurasoak, aiton-amonak... eta gainera eguraldi onarekin. Gora Santakrutzak.

BIZIFESTA20180504_0219
Apirilaren 13an, Urigain kultur etxean, hitzaldi bat antolatu genuen txirrindulari kadeteentzako batez ere, izenburua: Lehiaketa eta segurtasuna. Oinarrizko kontzeptuak.
Hizlariak: Miguel Echezortu (nazioarteko epailea), Mikel Iturria (Murias taldeko txirrindularia eta eskolatik pasatakoa) eta Felix Ugalde (entrenatzaile, prestatzaile...)
interes haundia sortu zuen hitzaldiak eta inguruko taldeetako txirrindulari eta entrenatzaile urbildu ziren. hemen argazkiakkadeteen hitzaldia


Tafallan entrenatzen

Hasi gara 2018ko denboraldia prestatzen, hemen argazkiak (Jon Goikoetxeak ateratako argazkiak)
entrenamendua


Urnietan, irailaren 30ean ospatu zen kriteriumaren argazkiak
urnieta
San Joan Jaietan Bizikleta festako XVIII edizioa ospatu genuen, hemen argazkiak

Bizikleta festa San Joan 2017-6-24


Eskola kirolako haurrak txirrindularitza probatzen egon ziren maiatzaren 20an allurralde kiroldegian.
Txirrindularitza egin nahi baduzue jarri harremanetan gurekin.

eskola-kirola

WNT-ATEWNT enpresarekin lankidetzan, Andoaingo txirrindulari eskolak, enpresa horren langile, bezero eta emakumeen talde txirrindulari profesionalarentzat, ibilbide bat antolatu dugu Gipuzkoako kosta bisitatuz. Larunbat honetan (2017-5-13) egin dugu irteera eta denak oso pozik gelditu gara.
Irteera Andoaingo alkatea den Ana Karrerak eman zuen. Mila esker ibilbide hau antolatzen lagundu duzuen guztiei eta WNT enpresari ere.
Prentsan oiartzuna izan du eta hemen dauzkagu AIURRI astekarian argitaratutakoa, Gipuzkoako Hitzan argitaratutako erreportaia
DV Andoaingo kronikan argitaratua. Hemen ibilbidean Josu Iraolak ateratako argazkiak.

Santakrutz jaietan antolatu genuen XIV bizikleta festa. Hemen daude ateratako argazkiak. Bizikleta festa Santakrutz

Andoaindo txirrindulari eskolak, 20.korrikan parte hartu zuen Andoaingo beste kirol taldeekin batera. Gazteleku pilota eskola, Leitz KE, Leizaran eskubaloi taldea, Euskalduna MT eta Andoaingo txirrindulari eskolak Basteron jaro zuten lekukoa. Eskolatik Pedro de Godosek eta Igor bere semeak eraman zuten.
korrika

Denboraldia Alebin eta infantilentzako Andoainen hasiko da martxoaren 4ean 16:30ean,
Kadeteak, Ibaetan otsailaren 25ean eta Jubenilak Eibarren otsailaren 26an goizeko 9:45ean


Azaroaren 26an Andoaingo Urigain kultur etxean eskaini zuten hitzaldia Imanol iraola eta Aitor Ugaldek: Gazte kirolarientzako elikadura praktikoa.

eli1eli2

"Gure medikua" atala ireki dugu, elkarrizketak, aholkuak etab...

Txirrindularitzako hiztegia


Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue

egutegia ALEBIN ETA INFANTILAK:
BUKATU DA DENBORALDIA

KADETEAK:
Amaitu da maila honetan ere denboraldia


MAILA GUZTIAK http://www.gtxe.eus/



KONTAKTUA

info@andoaingo.eus

gure lagunak
Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoa
Euskadiko Txirrindularitza Federazioa
Leitz-mtb.com
Oriako txirrindulari eskola
GOIERRIKO T.B. AMPO
Tropela elkartea
JARRAITU facebooktwitteryoutube
ando
BERRI ZAHARRAGOAK

Villabona-Zizurkilen uztailaren 17an ospatu zen Espainiako kopako emakumezkoen lasterketako argazkiak
Villabona-Zizurkil emakumezkoen espainiako kopa 2016


Laiene Pikabea
Espainiako txapelketarako deitua izan da. Meridan ospatu zen uztailaren 8, 9 eta 10ean, Infantil mailako txapelketan parte hartu zuen Ginkana eta errepideko lasterketan, hauek argazkiak eta hemen ginkanako sailkapena 40. postua lortu zuen eta 20. errepideko lasterketan hemen sailkapena

laiene pikabea

bizikleta festa san Joan 2016
2016lko San Joan jaietan ospatu genuen XVII bizikleta festako argazkiak

bizikleta festa santakrutz
2016 Santakrutz jaietan ospatutako bizikleta festako artgazkiak


Andoaingo udalak, herriko zenbait kirol taldeekin sinatutako hitzarmenarekin lotuta, bideo hau argitaratu du, andoaindarrok kirolean euskara erabil dezaten bultzatzeko.


peiokoldo











2016 Koldo Velasco eta Peio Manterola
Euskadiko selekzioarekin parte hartu zuten Sabiñanigon , Koldo 42. eta Peio 69.


euskadikotxapelketaPeio Manterola EUSKADIKO TXAPELDUN.
Abuztuaren 9an, Zumaian ospatu zen Euskadiko txapelketan, Peio Manterola izan zen garaile eta Koldo Velasco bigarren, hirugarren Mikel Sarasola. Ekipokako sailkapenean ere lehen postuan izan zen Andoaingo txirrindulari eskola.

arantzazuko igoera Arantzazuko Igoera: 1. Koldo Velasco, 3. Ander Amonarriz, 5. Jokin Alberdi eta 8. Peio Manterola. Tarteko Helmugak Jokin Alberdi eta ekipoka lehen postua. ZORIONAK berriz ere



GipItzu
Gipuzkoako itzulian, Ekipoka txapeldunak.
Jokin Alberdi 4. eta lehen urteko lehena, Peio Manterola 21. eta Koldo Velasco 22. Ander Amonarrizek erorikoa izan du eta erretiratu egin da eta talde osoa BIKAIN
Hemen sailkapenak eta argazkiak


San Juan jaietan Bizikleta festa 2015 antolatu genuen, 250 haur izan ziren parte hartu zutenak eta guraso eta aiton-amonen gozamena. Mila esker parte hartzeagatik, Txirrindulari eskolan sartu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan. hemen festako argazkiakbizikleta festa


GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK

ZUMAIA

CAJARURALCAJARURALCAJARURALCAJARURAL
Pello Bilbao, Caja Ruraleko txirrindulari profesionala izan dugu gaur arratsaldean Andoinen (2015-06-01), taldeko autobusa ere ekarri dute.
Autobusa ikusten, 250 inguru haur eta gazte izan dira eta ondoren Pellorekin solasalditxo bat izateko aukera izan dute. Kamisetak banatu dituzte Caja Ruraleko arduradunek eta Pellok taldeko posterrak sinatu ditu. MILA ESKER zuen bisitagatik. Bisitaldiko argazkiak

peio
Peio Manterolak irabazi zuen Mutrikuko lasterketa 2015eko maiatzaren 16an


giptxa

2014 Sailkapena kadeteak:
1. Andoaingo txirrindulari eskola 35:17:70
2. Ulma 35:38:23
3. Mixto (Lokatza-Irunes-Buruntzazpi) 36:06:42

2014 Sailkapena jubenilak:
1. Andoaingo txirrindulari eskola 46:48:57
2. Laguntasuna 46:54:94
3. Fulgas 47:30:79



ANDOAINGO TXIRRINDULARI ESKOLA, GIPUZKOAKO TXAPELDUN BI MAILATAN, KADETEETAN ETA JUBENILETAN. 2012
GIPTX

Azaroaren 9ko hitzaldia

Azaroaren 9an Andoaingo Txirrindulari Eskolak antolatutako hitzaldi/mahai ingurura 140 pertsona inguru hurbildu ziren, gehienak Gipuzkoa inguruko txirrindulari zaleak. Ekitaldia hizlarien aurkezpenekin hasi ondoren, bakoitzak bere gaiaren inguruko azalpena eman zuten. Iosune Murillo,prestatzaile fisikoa (Movistar Team) eta txirrindulari ohia, kirolari profesionalen entrenamenduari buruz aritu zen. Bertan, goi-mailako txirrindulariek World Tourreko lasterketa garrantzitsuenak prestatzeko jarraitzen duten plangintza azaldu zuen, helburu hori lortzeko taldearen barruan izaten den elkarlanari garrantzia emanez. Prestatzaile nafarrari laguntzeko Felix Ugalde prestatzaile eta hautatzaile ohiaren kolaborazioa izan genuen. Ondoren,Caja Rural – Seguros RGA talde profesional kontinentalaren txanda izan zen. Juanma Hernandez manager nagusia buru zela egitura profesional baten gestioaren nondik norakoak azaldu zituen. Josemi Fernandezek, talde nafarraren kirol zuzendariak, bere funtzioei buruz mintzatu zen, ezinbestekoa taldearen kohesioarentzako eta eguneroko funtzionamendurako. Azkenik, Jon Irisarri eta Alex Aranburu txirrindulari gipuzkoarrak beraien egunerokotasuna kontatu ziguten, gerturatu ziren zale gazteenen begiradapean. Azken zatian mahai inguru bat egin zen, non bertaratutakoek beraien galdera eta zalantzak hizlariei helarazi zizkieten. Amaitzeko, entzuleak ez ziren esku hutsik geratu adituek eta babesleak ekarritako sariak zozketatu baitziren eta era berean, txalo zaparrada batez gain, hizlariek eskolaren ikurra eta lore sorta bat jaso zuten.

HITZALDIA HITZALDIA HITZALDIA HITZALDIA HITZALDIA HITZALDIA HITZALDIA HITZALDIA HITZALDIA
argazki gehiago

 


ANDOAINGO TXIRRINDULARI ESKOLA

Formakuntza jarraitua

hitzaldia

Andoaingo Txirrindulari Eskolak gure lurraldean txirrindularitza bultzatuz eta gazteen formakuntzarekin jarraitu nahi du. Hori dela eta, hirugarren saioa antolatuko du.
Oraingo honetan talde profesionalen egituraz, antolaketaz eta txirrindularien prestakuntzaz arituko dira:
Iosune Murilloprestatzailea (Movistar Team) eta txirrindulari ohia, txirrindulari profesionalei egokitutako entrenamendua azalduko digu.
Talde profesionalen egitura eta antolaketari buruz hitz egiteko, Caja Rural – Seguros RGA txirrindulari talde nafarraren partaidetza izango dugu, Juan Manuel Hernandez (manager nagusia), Josemi Fernandez (kirol zuzendaria),Alex Aranburu (txirrindularia) eta Jon Irisarriren (txirrindularia) eskutik.
Ekitaldia azaroaren 9an 18:30tan izango da Andoaingo Bastero Kultur Gunean.
Sarrera dohainekoa eta irekia da, baina izen-ematea eskertuko genuke, honako helbidera mezu bat bidaliz info@andoaingo.eus edota 650641228 telefono zenbakira deituz.
Hitzaldiaren iraupena 2 ordu ingurukoa izango da.
Hitzaldia txirrindulari gazte eta kirol zuzendariei ez ezik gainontzeko kiroletako entrenatzaile eta zuzendariei ere lagungarri egingo zaielakoan gaude, horregatik guztiei gonbidapena luzatzen diegu.
Andoaingo Txirrindulari Eskola