MUNTAIA01puntueuspubli2
EU - ES
BERRIAK

Urnietan, irailaren 30ean ospatu zen kriteriumaren argazkiak
urnieta
San Joan Jaietan Bizikleta festako XVIII edizioa ospatu genuen, hemen argazkiak

Bizikleta festa San Joan 2017-6-24


Eskola kirolako haurrak txirrindularitza probatzen egon ziren maiatzaren 20an allurralde kiroldegian.
Txirrindularitza egin nahi baduzue jarri harremanetan gurekin.

eskola-kirola

WNT-ATEWNT enpresarekin lankidetzan, Andoaingo txirrindulari eskolak, enpresa horren langile, bezero eta emakumeen talde txirrindulari profesionalarentzat, ibilbide bat antolatu dugu Gipuzkoako kosta bisitatuz. Larunbat honetan (2017-5-13) egin dugu irteera eta denak oso pozik gelditu gara.
Irteera Andoaingo alkatea den Ana Karrerak eman zuen. Mila esker ibilbide hau antolatzen lagundu duzuen guztiei eta WNT enpresari ere.
Prentsan oiartzuna izan du eta hemen dauzkagu AIURRI astekarian argitaratutakoa, Gipuzkoako Hitzan argitaratutako erreportaia
DV Andoaingo kronikan argitaratua. Hemen ibilbidean Josu Iraolak ateratako argazkiak.

Santakrutz jaietan antolatu genuen XIV bizikleta festa. Hemen daude ateratako argazkiak. Bizikleta festa Santakrutz

Andoaindo txirrindulari eskolak, 20.korrikan parte hartu zuen Andoaingo beste kirol taldeekin batera. Gazteleku pilota eskola, Leitz KE, Leizaran eskubaloi taldea, Euskalduna MT eta Andoaingo txirrindulari eskolak Basteron jaro zuten lekukoa. Eskolatik Pedro de Godosek eta Igor bere semeak eraman zuten.
korrika

Denboraldia Alebin eta infantilentzako Andoainen hasiko da martxoaren 4ean 16:30ean,
Kadeteak, Ibaetan otsailaren 25ean eta Jubenilak Eibarren otsailaren 26an goizeko 9:45ean


Azaroaren 26an Andoaingo Urigain kultur etxean eskaini zuten hitzaldia Imanol iraola eta Aitor Ugaldek: Gazte kirolarientzako elikadura praktikoa.

eli1eli2

Villabona-Zizurkilen uztailaren 17an ospatu zen Espainiako kopako emakumezkoen lasterketako argazkiak
Villabona-Zizurkil emakumezkoen espainiako kopa 2016

"Gure medikua" atala ireki dugu, elkarrizketak, aholkuak etab...

Txirrindularitzako hiztegia


Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue

egutegia ALEBIN ETA INFANTILAK
Bukatu da denboraldia
MAILA GUZTIAK http://www.gtxe.eus/



KONTAKTUA

info@andoaingo.eus

gure lagunak
Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoa
Euskadiko Txirrindularitza Federazioa
Leitz-mtb.com
Oriako txirrindulari eskola
GOIERRIKO T.B. AMPO
Tropela elkartea
JARRAITU facebooktwitteryoutube
Eguraldia Andoainen
ando
BERRI ZAHARRAGOAK
Laiene Pikabea Espainiako txapelketarako deitua izan da. Meridan ospatu zen uztailaren 8, 9 eta 10ean, Infantil mailako txapelketan parte hartu zuen Ginkana eta errepideko lasterketan, hauek argazkiak eta hemen ginkanako sailkapena 40. postua lortu zuen eta 20. errepideko lasterketan hemen sailkapena

laiene pikabea

bizikleta festa san Joan 2016
2016lko San Joan jaietan ospatu genuen XVII bizikleta festako argazkiak

bizikleta festa santakrutz
2016 Santakrutz jaietan ospatutako bizikleta festako artgazkiak


Andoaingo udalak, herriko zenbait kirol taldeekin sinatutako hitzarmenarekin lotuta, bideo hau argitaratu du, andoaindarrok kirolean euskara erabil dezaten bultzatzeko.


peiokoldo











2016 Koldo Velasco eta Peio Manterola
Euskadiko selekzioarekin parte hartu zuten Sabiñanigon , Koldo 42. eta Peio 69.


euskadikotxapelketaPeio Manterola EUSKADIKO TXAPELDUN.
Abuztuaren 9an, Zumaian ospatu zen Euskadiko txapelketan, Peio Manterola izan zen garaile eta Koldo Velasco bigarren, hirugarren Mikel Sarasola. Ekipokako sailkapenean ere lehen postuan izan zen Andoaingo txirrindulari eskola.

arantzazuko igoera Arantzazuko Igoera: 1. Koldo Velasco, 3. Ander Amonarriz, 5. Jokin Alberdi eta 8. Peio Manterola. Tarteko Helmugak Jokin Alberdi eta ekipoka lehen postua. ZORIONAK berriz ere



GipItzu
Gipuzkoako itzulian, Ekipoka txapeldunak.
Jokin Alberdi 4. eta lehen urteko lehena, Peio Manterola 21. eta Koldo Velasco 22. Ander Amonarrizek erorikoa izan du eta erretiratu egin da eta talde osoa BIKAIN
Hemen sailkapenak eta argazkiak


San Juan jaietan Bizikleta festa 2015 antolatu genuen, 250 haur izan ziren parte hartu zutenak eta guraso eta aiton-amonen gozamena. Mila esker parte hartzeagatik, Txirrindulari eskolan sartu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan. hemen festako argazkiakbizikleta festa


GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK

ZUMAIA

CAJARURALCAJARURALCAJARURALCAJARURAL
Pello Bilbao, Caja Ruraleko txirrindulari profesionala izan dugu gaur arratsaldean Andoinen (2015-06-01), taldeko autobusa ere ekarri dute.
Autobusa ikusten, 250 inguru haur eta gazte izan dira eta ondoren Pellorekin solasalditxo bat izateko aukera izan dute. Kamisetak banatu dituzte Caja Ruraleko arduradunek eta Pellok taldeko posterrak sinatu ditu. MILA ESKER zuen bisitagatik. Bisitaldiko argazkiak

peio
Peio Manterolak irabazi zuen Mutrikuko lasterketa 2015eko maiatzaren 16an


giptxa

2014 Sailkapena kadeteak:
1. Andoaingo txirrindulari eskola 35:17:70
2. Ulma 35:38:23
3. Mixto (Lokatza-Irunes-Buruntzazpi) 36:06:42

2014 Sailkapena jubenilak:
1. Andoaingo txirrindulari eskola 46:48:57
2. Laguntasuna 46:54:94
3. Fulgas 47:30:79



ANDOAINGO TXIRRINDULARI ESKOLA, GIPUZKOAKO TXAPELDUN BI MAILATAN, KADETEETAN ETA JUBENILETAN. 2012
GIPTX

angelramon
Duela ia bi urte atal hau ireki genuen eta hasiera hartan Ángel López de Lacalle kirol medikuak idatzitako artikulutxo batean, txirrindularitza eta beste edozein kirol egiteko hasierako gomendio batzuk eman zituen. Orain, Angelekin eta Ramón Elkoro kirol prestatzailearekin elkarrizketa saio batzuk egin ditugu eta hemen dugu lehena. Honetan txirrindularitzan eta orokorrean edozein kiroletako baliagarria da argitzen digute noiz den egokia kirola egiten hastea. Aurrerago, elikadura, entrenamenduak, medikuaren jarraipena...

 

Zein adinetan hasi txirrindularitzan


Andoaingo Txirrindulari Eskola
: Guk eskolan 9 urtetik aurrera hartzen ditugu gazteak, garai ona da hori kirola egiteko?
Ángel López de Lacalle: Esango nuke garairik onena dela, teknika, adin horiekin hartu behar da, orduan bereganatzen da ondoen kirolaren teknika.
Ramón Elkoro: Galdera, kirolarian pentsatuta dago jarrita eta ez haur batengan.
Haurrak jaio eta berehala, estimulatu behar ditugun zenbait fase pasatzen ditu, baina kirola deitu haur bat baloi bati ostikoka dabilenean… ezin dugu esan futbolean dabilela.
Gure lanean badago eremu bat gorputzaren koordinazioa lantzen duena eta kirolaria, gorputz mugimenduan, behar duen garaian ondo prestatua egon dadin ahalbidetzen duena, kirol bat egin behar duenean (futbola, igeriketa etab…). Arrakasta izateko aukera gehiago izango du teknika aldetik begiratuta ezer egin ez duen beste haur bat baiño.
Ángel: Begira adibidez futbolean, lehendabizi teknika ikasten da, baloia nola jokatu… eta arlo fisikoa 13-14 urtetatik aurrera lantzen da.
Ramón: Orokorrean, haur kirolari buruz aritzen garenean, haurra eliteko kirolariari begiratzen zaion moduan begiratzen dugu.
and-1Andoaingo: Gazteenak (9-10 urte) kirola lehiaketa  egin behar dute?
Ángel: Nire iritziz adin hauetan, kirola, jolas moduan hartu behar dute eta ondo pasa, irabazi edo ez, presiorik gabe.
Andoaingo: Adin egokia ba al dago lehiaketa kirola egiten hasteko?
Ángel:
Ez, kirolari bakoitzaren heldutasun fisikoa eta mentala kontutan hartu behar dugu. Esan dezakegu 11-14 urterekin badagoela kirolarian lehiaketarako gogo bat eta horretarako prestatzen da. Haurrak adibidez, Messi ikusten dute jokatzen eta bera bezala izan nahi dute, baina bera bezala izateko entrenatu egin behar dute eta fisikoki gorputza izan. Eta egia esan, Messi jokatzen eta golak sartzen, batez ere golak sartzen, eta irabazten ikusten duen haur bati ezin diozu esan bere adinean ezin duela lehiatu. Lortu behar dena, akaso presiorik sentituko ez duen partiduak jokatuz edo maila txikiko lehiaketetan, egin dezala telebistan Messiri egiten ikusten diona, baina inongo presiorik gabe, ez gurasoena ez taldearena.
Egia esan ezin dena da haurrak prestatu kirol baterako eta lehiatzen ez uztea, beste batzuekin neurtzen ez uztea, hala ere pentsatzen dut, lehiaketa ez dela eman behar haurrak gazteak direnean eta ematen badira, presiorik gabe.
Ramón: 12 urteko haur bati, kirol aktibitate bat lehia moduan aurkezten badiozu, baietz esango dizu. Hala ere urteak aurrera doazenean, nerabean, lehia gogoa gutxituz doa eta arlo sozialak hartzen du indarra.
Ángel: Lehia kontzeptua aldatuz doa generazioekin, zer esan nahi dut honekin? Gure generaziokoak askoz ere konpetitiboagoak ginen, oraingo gazteei kostatu egiten zaie entrenatzen hastea eta gogorra kirol bat egitea. Lehen, arraunean adibidez, San Juanen edo San Pedron edo Orion, gazte guztiak zeuden arraunean egiteko prest, orain taldeak osatzea ez da erraza. Zer gertatzen da? Asko sufritu behar dela ezertara iristeko eta asko ez daude prest.
Ramón: Sakrifizioa ez dago modan, aldiz, modan dagoena erlaxazioa da. Domina bat lortzen duenak negar batean esaten du “ hainbeste sufrimenduk merezi izan du”. Sufritzen jakitea beharrezkoa da arrakasta lortzeko.
and2
Andoaingo: Gure kirola txirrindularitza dela erabakitzen dugunean, noiz arte egin dezakegu beste kirol batekin batera? (futbola, atletismoa…)
Ángel: Praktikatzen ditugun kiroletan helburu argi batzuk izan arte, adibidez, txirrindularitza, futbola eta igeriketa egiten baditugu eta kirol talde batean sartuta banago eta lehia serioa egiten ari banaiz, hori da nire iritziz besteak uzteko unea. Orduan gailendu behar du kirol horretan teknika eta errendimendu fisikoan hobetzea, gainera lesioak saihestu behar ditugu. Txirrindularitza egiten badugu eta futbolean ari garela sarrera txar bat egin eta tibia eta peronea apurtzen badituzu… gureak egin du, batez ere talde batean lehiatzen bagaude.
Ramón: Gertatu zaigu inoiz txirrindulari batekin, denboraldia bukatu eta lagunekin futbolean ari zela zuntz haustura serioa izatea. Dena dela gomendatzen dizuet kirolaren II euskal kongresurako prestatu nuen txostena irakurtzea. Haur bat hartu nuen jaio eta txirrindulari bihurtu zen arte segimendua egin nion. Jakin nahi nuen zer ondorio zituen txirrindulari prestaketan beste kirol batzuk egitea, eta lan horretan azaltzen dut kirol bakoitzak zer onura ekartzen dion kirolariari, adibidez mendian ibiltzea: lagunartea hobetzen da, lankidetza, sakrifizioa, esfortzuaren dosifikazioa… Mendian ibiltzeak ez dio kalterik egingo txirrindularitza egiten duen 12 urteko gazte bati.
(Ikus Ramonen dokumentua)
Taulan kirol guztiak sartu nituen eta prestakuntza urteak pasa ahala, kirol horiek zein estimulu zuten gaztean.
Ángel: Dokumentuan ikus daiteke alde asko psikologikoak direla.
Ramón: Bai, kirolarik batek gaitasun fisiko handigoa lortuko du baldin eta buruak uzten badio.
Andoaingo: Badaude haurrak, batzutan bere fisikoagatik, heldutasuna, sasoia… ez dela besteen mailara iristen, zer esan behar zaie haur horiei?
and3Ángel: Hutsune horiek zuzentzen saiatu ondoren, eskatutako mailara iristea lortzen ez bada, ba bizitzako beste egoeratan bezala, esan behar zaio akaso beste lan fisiko, edo beste kirol bat egin daitekeela hainbesteko esfortzurik gabe eta akaso bere itxaropena beteko duena.
Baina gazte horiekin kontu pixka bat izan behar da, eta pazientzia, heldutasuna beranduago iritsi daiteke edo fisikoki ere beranduago garatu. Beti urteak alderatzen ari gara, 13 urteko bi gaztek akaso ez dute zer ikusirik fisikoki beraien artean eta 16rekin akaso berdin daude. Kontuz ibili behar dugu, kadete mailan kideen maila jarraitu ezin duen gazte batek, urte pare bat beranduago, bere kideak baina gehiago izan liteke.
Dena dela garaia iristen denean eta maila lortzen ez badu, orduan izan liteke unea esatekoa ahal zuena egin duela eta ez dela posible izan eta bizitzan beste gauza batzuk badirela.
Ramon: Sufrimenduarekin arrakasta lortzen bada, sufrimendu berarekin porrota lortzen da. 14 urterekin, biologikoki, heldutasun intelektuala dagoen moduan dago, kirola modu kognitibo batean aurkezten bazaio, berak badaki bere kide batzuk hobeak izango direla eta onartu egin beharko du, eta gainera txirrindularitzan talde lana egin beharko du eta bera baina hobea den batentzako lan egin beharko du. Beste gauza bat adin horiekin, hori egin behar dela defendatzea, ez dut hori defendatu nahi.