MUNTAIA01puntueuspubli2
ES - EU
BERRIAK

Urnietan, irailaren 30ean ospatu zen kriteriumaren argazkiak
urnieta
San Joan Jaietan Bizikleta festako XVIII edizioa ospatu genuen, hemen argazkiak

Bizikleta festa San Joan 2017-6-24


Eskola kirolako haurrak txirrindularitza probatzen egon ziren maiatzaren 20an allurralde kiroldegian.
Txirrindularitza egin nahi baduzue jarri harremanetan gurekin.

eskola-kirola

WNT-ATEWNT enpresarekin lankidetzan, Andoaingo txirrindulari eskolak, enpresa horren langile, bezero eta emakumeen talde txirrindulari profesionalarentzat, ibilbide bat antolatu dugu Gipuzkoako kosta bisitatuz. Larunbat honetan (2017-5-13) egin dugu irteera eta denak oso pozik gelditu gara.
Irteera Andoaingo alkatea den Ana Karrerak eman zuen. Mila esker ibilbide hau antolatzen lagundu duzuen guztiei eta WNT enpresari ere.
Prentsan oiartzuna izan du eta hemen dauzkagu AIURRI astekarian argitaratutakoa, Gipuzkoako Hitzan argitaratutako erreportaia
DV Andoaingo kronikan argitaratua. Hemen ibilbidean Josu Iraolak ateratako argazkiak.

Santakrutz jaietan antolatu genuen XIV bizikleta festa. Hemen daude ateratako argazkiak. Bizikleta festa Santakrutz

Andoaindo txirrindulari eskolak, 20.korrikan parte hartu zuen Andoaingo beste kirol taldeekin batera. Gazteleku pilota eskola, Leitz KE, Leizaran eskubaloi taldea, Euskalduna MT eta Andoaingo txirrindulari eskolak Basteron jaro zuten lekukoa. Eskolatik Pedro de Godosek eta Igor bere semeak eraman zuten.
korrika

Denboraldia Alebin eta infantilentzako Andoainen hasiko da martxoaren 4ean 16:30ean,
Kadeteak, Ibaetan otsailaren 25ean eta Jubenilak Eibarren otsailaren 26an goizeko 9:45ean


Azaroaren 26an Andoaingo Urigain kultur etxean eskaini zuten hitzaldia Imanol iraola eta Aitor Ugaldek: Gazte kirolarientzako elikadura praktikoa.

eli1eli2

Villabona-Zizurkilen uztailaren 17an ospatu zen Espainiako kopako emakumezkoen lasterketako argazkiak
Villabona-Zizurkil emakumezkoen espainiako kopa 2016

"Gure medikua" atala ireki dugu, elkarrizketak, aholkuak etab...

Txirrindularitzako hiztegia


Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue

egutegia ALEBIN ETA INFANTILAK
Bukatu da denboraldia
MAILA GUZTIAK http://www.gtxe.eus/



KONTAKTUA

info@andoaingo.eus

gure lagunak
Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoa
Euskadiko Txirrindularitza Federazioa
Leitz-mtb.com
Oriako txirrindulari eskola
GOIERRIKO T.B. AMPO
Tropela elkartea
JARRAITU facebooktwitteryoutube
Eguraldia Andoainen
ando
BERRI ZAHARRAGOAK
Laiene Pikabea Espainiako txapelketarako deitua izan da. Meridan ospatu zen uztailaren 8, 9 eta 10ean, Infantil mailako txapelketan parte hartu zuen Ginkana eta errepideko lasterketan, hauek argazkiak eta hemen ginkanako sailkapena 40. postua lortu zuen eta 20. errepideko lasterketan hemen sailkapena

laiene pikabea

bizikleta festa san Joan 2016
2016lko San Joan jaietan ospatu genuen XVII bizikleta festako argazkiak

bizikleta festa santakrutz
2016 Santakrutz jaietan ospatutako bizikleta festako artgazkiak


Andoaingo udalak, herriko zenbait kirol taldeekin sinatutako hitzarmenarekin lotuta, bideo hau argitaratu du, andoaindarrok kirolean euskara erabil dezaten bultzatzeko.


peiokoldo











2016 Koldo Velasco eta Peio Manterola
Euskadiko selekzioarekin parte hartu zuten Sabiñanigon , Koldo 42. eta Peio 69.


euskadikotxapelketaPeio Manterola EUSKADIKO TXAPELDUN.
Abuztuaren 9an, Zumaian ospatu zen Euskadiko txapelketan, Peio Manterola izan zen garaile eta Koldo Velasco bigarren, hirugarren Mikel Sarasola. Ekipokako sailkapenean ere lehen postuan izan zen Andoaingo txirrindulari eskola.

arantzazuko igoera Arantzazuko Igoera: 1. Koldo Velasco, 3. Ander Amonarriz, 5. Jokin Alberdi eta 8. Peio Manterola. Tarteko Helmugak Jokin Alberdi eta ekipoka lehen postua. ZORIONAK berriz ere



GipItzu
Gipuzkoako itzulian, Ekipoka txapeldunak.
Jokin Alberdi 4. eta lehen urteko lehena, Peio Manterola 21. eta Koldo Velasco 22. Ander Amonarrizek erorikoa izan du eta erretiratu egin da eta talde osoa BIKAIN
Hemen sailkapenak eta argazkiak


San Juan jaietan Bizikleta festa 2015 antolatu genuen, 250 haur izan ziren parte hartu zutenak eta guraso eta aiton-amonen gozamena. Mila esker parte hartzeagatik, Txirrindulari eskolan sartu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan. hemen festako argazkiakbizikleta festa


GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK

ZUMAIA

CAJARURALCAJARURALCAJARURALCAJARURAL
Pello Bilbao, Caja Ruraleko txirrindulari profesionala izan dugu gaur arratsaldean Andoinen (2015-06-01), taldeko autobusa ere ekarri dute.
Autobusa ikusten, 250 inguru haur eta gazte izan dira eta ondoren Pellorekin solasalditxo bat izateko aukera izan dute. Kamisetak banatu dituzte Caja Ruraleko arduradunek eta Pellok taldeko posterrak sinatu ditu. MILA ESKER zuen bisitagatik. Bisitaldiko argazkiak

peio
Peio Manterolak irabazi zuen Mutrikuko lasterketa 2015eko maiatzaren 16an


giptxa

2014 Sailkapena kadeteak:
1. Andoaingo txirrindulari eskola 35:17:70
2. Ulma 35:38:23
3. Mixto (Lokatza-Irunes-Buruntzazpi) 36:06:42

2014 Sailkapena jubenilak:
1. Andoaingo txirrindulari eskola 46:48:57
2. Laguntasuna 46:54:94
3. Fulgas 47:30:79



ANDOAINGO TXIRRINDULARI ESKOLA, GIPUZKOAKO TXAPELDUN BI MAILATAN, KADETEETAN ETA JUBENILETAN. 2012
GIPTX

AZPEITIA, kadeteak uztailak 26

Sailkapena:
1. Jokin Alberdi (Andoaingo)
2. Iñigo Altuna (Buruntzazpi)
3. Iker Imaz (Inoxcra)
7. Ander Amonarriz (Andoaingo)


ZORNOTZA, jubenilak uztailak 25 EUSKADIKO TXAPELKETAmikel alonso

Uztailak 25, Euskadiko Txapelketa eduki genuen Amorebietan. Karrera luzea zen 110 kilometroz osaturik baina lehenengo 80 kilometroak lauak ziren bertako zonaldeetatik hiru itzuli emanez .
Lasterketa hasieratik erorikoak egon ziren eta ihesaldi asko eman ziren baina iheko ihesaldia hirugarren itzulian eman zen eta talde oso handi batek osatzen zuen bertan ekipoko Peio Manterola sartuta zegoelarik. Montecalvo igotzen hasi ginen eta ihesaldiko asko harrapatu genituen; bertan lasterketa zatitzen hasi zen eta 20 pertsoneko talde bat geratu ginen aurrean (ihesaldiko batzuk eta atzetik aurrera portuan egin genuenak) nahiz eta aurrean Unai Orbea beste hiru kiderekin egon.
Bigarren Montecalvon lasterketa erabakitu zen, Diego Perezek metro garrantzitsu batzuk hartu zituen atzean ginen boskotearekiko baina bost kilometro faltan harrapatu egin genuen. Azkeneko kilometroan arriskatu egin zuen eta berriro probatzea erabaki zuen. Gure boskotea ez ginen ulertu eta hori baliagarria gertatu zitzaion. Azkenean sei segunduko erentarekin gailendu zen horrela Euskadiko txapeldun bihurtzen. Nire aldetik bigarren postua lortua nuen boskoteko aurrena izaten esprinean.

Sailkapena:
1. Diego Perez (Baque-Ibinarriaga)
2. Mikel Alonso (Andoaingo)
3. Dani Mayora (Ampo)
22. Gaizka Mayoz (Andoaingo)
25. Julen Irigoien (Andoaingo)
80. Peio Manterola (Andoaingo)

Argazkiak


AZTIRIA, jubenilak uztailak 19

Sailkapena:
1. Enrique Gonzalez (Iruene)
2. Sergio Alvarez (Iruene)
3. Diego Lopez (Combustibles Galdeano)
4. Mikel Alonso (Andoaingo)
8. Julen Irigoien (Andoaingo)
11. Gaizka Mayoz (Andoaingo)
18. Peio Manterola (Andoaingo)
Ekipokako sailkapenena lehenengo postua ere lortu dugu.



ORDIZIA, kadeteak uztailak 19

Sailkapena:
1. Luis Mari Garikano (Limousin)
2. Jokin Alberdi (Andoaingo)
3. Mikel Mujika (Goifiber)
13. Ander Amonarriz (Andoaingo)
21. Iñaki Gomez (Andoaingo)
59. Ioritz Mayoz (Andoaingo)



LAZKAO, kadeteak uztailak 12

Sailkapena:
1. Jokin Alberdi (Andoaingo)
2. Iker Imaz (Inoxcra)
3. Luis Mari Garikano (Limousin)
11. Ander Amonarriz (Andoaingo) mendiko sailkapena
36. Iñaki Gomez (Andoaingo)
68. Ioritz Mayoz (Andoaingo)



ZUMAIA, jubenilak uztailak 12

Sailkapena:
1. Unai Orbea (Andoaingo)
2. Diego Lopez (Conbustibles Galdeano)
3. Mikel Alonso (Andoaingo)
14. Peio Manterola (Andoaingo)
18. Gaizka Mayoz (Andoaingo)
23. Julen Irigoien (Andoaingo)
32. Adrian Alamo (Andoaingo)

Ekipokako sailkapenena lehenengo postua ere lortu dugu.



URDIAIN, jubenilak uztailak 8

mikel alonsoUztailak 8, Urdiainen eduki genuen lasterketa. 95 kilometro zituen eta hiru aldiz igotzen genuen portu bat. Lasterketa nahiko erraza zen nahiz eta bide estuetatik sartu noizean behin.
Hasiera batean ihesaldi handi bat eman zen eta bertan ekipoko Adrian Alamo zegoen, lehenengo portuan harrapatuko genuelarik ihesaldiko kide batzuekin. Horren ostean, Julen Irigoyenek ihesaldi berri bat hartu zuen.
Bigarren portuan atzetik batek jo zuen eta ni haren gurpilera igo nuen; aurreko ihesaldia portuko aldapa jaisten harrapatu genuen. Julenek berriz, Eneko Aramendia eta beste batekin aldapa bera ihes egin zuen ihesalditik eta aurrekoen bila joan ziren. Azkenean harrapatu egin zituzten eta helmugara hiru iristea lortu zuten, bertan Julen.
Haien atzean Peio eta ni geuden ataketa ateratzen ihesaldia kontrolatzeko ahalik eta tarte gehiago ateratzeko nahiz eta gero Peio portuan atzean geratu eta neri utzi lan guztia.
Azkenean Julenek hirugarren egin zuen, pena bola igo izana esprinean bestela beste gauza bat izango zen.
“Asteburu “ luze honetan emaitza onak lortu ditugu eta horrela jarraitu behar dugulakoan gaude. Hurrengo lasterketa Zumaian izango dugu larunbatean.

Sailkapena:
1. Eneko Aramendia (Quesos Albeniz)
2. Alejandro Martinez (Esetec-Melia)
3. Julen Irigoien (Andoaingo)
7. Mikel Alonso (Andoaingo)
22. Gaizka Mayoz (Andoaingo)
27. Peio Manterola (Andoaingo)
40. Adrian Alamo (Andoaingo)


LEZO, kadeteak uztailak 6

Sailkapena:
1. Gari Lagnet (Aviron Bayonais)
2. Unai Iribar (Limousin)
3. Luis Mari Garikano (Limousin)
4. Ander Amonarriz (Andoaingo)


MENDARO, jubenilak uztailak 5

mikel alonsoUztailak 5, lasterketa eduki genuen Mendaron. Hasiera batean lau aldiz pasatzen ginen Soraluzetik eta lasterketa amaieran bi aldiz igotzen genuen Kalbario alde desberdinetatik.
Peio Manterolak eta nik eguneko ihesaldia harrapatu genuen, nahiz eta Peio aurreko egunean erori eta gorputza urratuta eduki dena eman zuen. Gaizka ere gukin egon zen baina Soraluzen batean geratu egin zen ihesaldiko beste kide batzuekin.
Behin Kalbario hasita ihesaldia apurtzen joan zen eta lau geratu ginen, bertako bi ez ziren hemengoak, Peio ere geratu egin zen. Gero Kalbario baserrietatik igotzen genuen eta aldapa gogorretan ni geratu nitzen laukote horretatik baina Kalbario behera hirukote horietatik bat, Marc Buades, erori zen eta beraz helmugan hirugarren postuan helmugaratzea lortu nuen aurreko bietatik 28 segundura; lehena lasterketan Kenny Molly izan zen eta bigarren Unai Orbea. Peio hamaikagarren izan zen eta Julen Irigoyenek ahalik eta azkarren helmugaratzen saiatu zen taldekako saria irabazteko eta horrela izan zen beraz oso gustora geratu ginen taldekako emaitzarengatik.

Sailkapena:
1.Kenny Molly (VZW Tiersen)
2. Unai Orbea (Atracciones Sanz)
3. Mikel Alonso (Andoaingo)
11. Peio Manterola (Andoaingo)
23. Julen Irigoien (Andoaingo)
38. Gaizka Mayoz (Andoaingo)
46. Adrian Alamo (Andoaingo)

Ekipokako sailkapenena lehenengo postua ere lortu dugu.


GATIKA, jubenilak uztailak 4

mikel alonsoUztailak 4, Gatikan eduki genuen lasterketa. Azken momentuan abisatu ziguten ibilbidea zertxobait aldatzen zela eta azkenean 92 kilometroko lasterketa eduki genuen.
Lasterketa oso gogorra izan zen, ez zegoen laua zen ibilbiderik, dena gora behera baitzen bi portu igotzen genituelarik. Lehenengo portuan ihesaldi txiki bat eman zen, hura jaitsi eta berehala nik jo nuen eta pelotoiko beste kide batekin aurrekoekin enlazatzea lortu genuen. Atzetik kilometroak pasa ahala jende gehiagok enlazatuko zuen gurekin eta azkenean ihesaldi hura helmugara iritsiko zen. Oso azkar harrapatu genuen ihesaldi eta Haizea eta ibilbidearen gorabeherengatik oso gogorra izan zen lasterketa.
Azkeneko 7 kilometrotan repetxo bat igotzen genuen eta ihesaldiko batzuk geratu egin ziren azkenean bost geratu ginelarik; lasterketa bost horien artean erabakituko zen.

Helmuga kilometro bateko repetxoan zegoen kokatuta eta behe behetik jotzea erabaki nuen horrela garaipena lortuz bakarrik iristen helmugara. Aratz Olaizola izan zen bigarrena sei segundura eta Dani Maiora hirugarren hamabira.
Lasterketa honekin Euskal Herriko Torneoa amaitu zen, lau lasterketa izan ziren guztira eta azkenean Gotzon Martinek irabazi zuen, Oier Ibarguren bigarren eta Diego Perez hirugarren.

Sailkapena:
1. Mikel Alonso (Andoaingo)
2. Aratz Olaizola (Zarautztarra)
3. Dani Mayora (Ampo)
40. Julen Irigoien (Andoaingo)
54. Gaizka Mayoz (Andoaingo)
73. Peio Manterola (Andoaingo)

mikel alonso
Mikel Alonsori azkenean iritsi zaio garaipena. ZORIONAK
Argazkia Esti Aginako (Esti Aginakok ateratako probako argazkiak hemen)