MUNTAIA01puntueuspubli2
BERRIAK

Urnietan, irailaren 30ean ospatu zen kriteriumaren argazkiak
urnieta
San Joan Jaietan Bizikleta festako XVIII edizioa ospatu genuen, hemen argazkiak

Bizikleta festa San Joan 2017-6-24


Eskola kirolako haurrak txirrindularitza probatzen egon ziren maiatzaren 20an allurralde kiroldegian.
Txirrindularitza egin nahi baduzue jarri harremanetan gurekin.

eskola-kirola

WNT-ATEWNT enpresarekin lankidetzan, Andoaingo txirrindulari eskolak, enpresa horren langile, bezero eta emakumeen talde txirrindulari profesionalarentzat, ibilbide bat antolatu dugu Gipuzkoako kosta bisitatuz. Larunbat honetan (2017-5-13) egin dugu irteera eta denak oso pozik gelditu gara.
Irteera Andoaingo alkatea den Ana Karrerak eman zuen. Mila esker ibilbide hau antolatzen lagundu duzuen guztiei eta WNT enpresari ere.
Prentsan oiartzuna izan du eta hemen dauzkagu AIURRI astekarian argitaratutakoa, Gipuzkoako Hitzan argitaratutako erreportaia
DV Andoaingo kronikan argitaratua. Hemen ibilbidean Josu Iraolak ateratako argazkiak.

Santakrutz jaietan antolatu genuen XIV bizikleta festa. Hemen daude ateratako argazkiak. Bizikleta festa Santakrutz

Andoaindo txirrindulari eskolak, 20.korrikan parte hartu zuen Andoaingo beste kirol taldeekin batera. Gazteleku pilota eskola, Leitz KE, Leizaran eskubaloi taldea, Euskalduna MT eta Andoaingo txirrindulari eskolak Basteron jaro zuten lekukoa. Eskolatik Pedro de Godosek eta Igor bere semeak eraman zuten.
korrika

Denboraldia Alebin eta infantilentzako Andoainen hasiko da martxoaren 4ean 16:30ean,
Kadeteak, Ibaetan otsailaren 25ean eta Jubenilak Eibarren otsailaren 26an goizeko 9:45ean


Azaroaren 26an Andoaingo Urigain kultur etxean eskaini zuten hitzaldia Imanol iraola eta Aitor Ugaldek: Gazte kirolarientzako elikadura praktikoa.

eli1eli2

Villabona-Zizurkilen uztailaren 17an ospatu zen Espainiako kopako emakumezkoen lasterketako argazkiak
Villabona-Zizurkil emakumezkoen espainiako kopa 2016

"Gure medikua" atala ireki dugu, elkarrizketak, aholkuak etab...

Txirrindularitzako hiztegia


Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue

egutegia ALEBIN ETA INFANTILAK
Bukatu da denboraldia
MAILA GUZTIAK http://www.gtxe.eus/



KONTAKTUA

info@andoaingo.eus

gure lagunak
Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoa
Euskadiko Txirrindularitza Federazioa
Leitz-mtb.com
Oriako txirrindulari eskola
GOIERRIKO T.B. AMPO
Tropela elkartea
JARRAITU facebooktwitteryoutube
Eguraldia Andoainen
ando
BERRI ZAHARRAGOAK
Laiene Pikabea Espainiako txapelketarako deitua izan da. Meridan ospatu zen uztailaren 8, 9 eta 10ean, Infantil mailako txapelketan parte hartu zuen Ginkana eta errepideko lasterketan, hauek argazkiak eta hemen ginkanako sailkapena 40. postua lortu zuen eta 20. errepideko lasterketan hemen sailkapena

laiene pikabea

bizikleta festa san Joan 2016
2016lko San Joan jaietan ospatu genuen XVII bizikleta festako argazkiak

bizikleta festa santakrutz
2016 Santakrutz jaietan ospatutako bizikleta festako artgazkiak


Andoaingo udalak, herriko zenbait kirol taldeekin sinatutako hitzarmenarekin lotuta, bideo hau argitaratu du, andoaindarrok kirolean euskara erabil dezaten bultzatzeko.


peiokoldo











2016 Koldo Velasco eta Peio Manterola
Euskadiko selekzioarekin parte hartu zuten Sabiñanigon , Koldo 42. eta Peio 69.


euskadikotxapelketaPeio Manterola EUSKADIKO TXAPELDUN.
Abuztuaren 9an, Zumaian ospatu zen Euskadiko txapelketan, Peio Manterola izan zen garaile eta Koldo Velasco bigarren, hirugarren Mikel Sarasola. Ekipokako sailkapenean ere lehen postuan izan zen Andoaingo txirrindulari eskola.

arantzazuko igoera Arantzazuko Igoera: 1. Koldo Velasco, 3. Ander Amonarriz, 5. Jokin Alberdi eta 8. Peio Manterola. Tarteko Helmugak Jokin Alberdi eta ekipoka lehen postua. ZORIONAK berriz ere



GipItzu
Gipuzkoako itzulian, Ekipoka txapeldunak.
Jokin Alberdi 4. eta lehen urteko lehena, Peio Manterola 21. eta Koldo Velasco 22. Ander Amonarrizek erorikoa izan du eta erretiratu egin da eta talde osoa BIKAIN
Hemen sailkapenak eta argazkiak


San Juan jaietan Bizikleta festa 2015 antolatu genuen, 250 haur izan ziren parte hartu zutenak eta guraso eta aiton-amonen gozamena. Mila esker parte hartzeagatik, Txirrindulari eskolan sartu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan. hemen festako argazkiakbizikleta festa


GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK

ZUMAIA

CAJARURALCAJARURALCAJARURALCAJARURAL
Pello Bilbao, Caja Ruraleko txirrindulari profesionala izan dugu gaur arratsaldean Andoinen (2015-06-01), taldeko autobusa ere ekarri dute.
Autobusa ikusten, 250 inguru haur eta gazte izan dira eta ondoren Pellorekin solasalditxo bat izateko aukera izan dute. Kamisetak banatu dituzte Caja Ruraleko arduradunek eta Pellok taldeko posterrak sinatu ditu. MILA ESKER zuen bisitagatik. Bisitaldiko argazkiak

peio
Peio Manterolak irabazi zuen Mutrikuko lasterketa 2015eko maiatzaren 16an


giptxa

2014 Sailkapena kadeteak:
1. Andoaingo txirrindulari eskola 35:17:70
2. Ulma 35:38:23
3. Mixto (Lokatza-Irunes-Buruntzazpi) 36:06:42

2014 Sailkapena jubenilak:
1. Andoaingo txirrindulari eskola 46:48:57
2. Laguntasuna 46:54:94
3. Fulgas 47:30:79



ANDOAINGO TXIRRINDULARI ESKOLA, GIPUZKOAKO TXAPELDUN BI MAILATAN, KADETEETAN ETA JUBENILETAN. 2012
GIPTX

Jubenilak, Antzuola martxoak 26

aitorurruzolaAitor Urruzola
Gaur, larunbata Antzuolan izan degu karrera,karrera bastante gogorra zen, hasieran atake asko egon dira baina alperrik eta horietako batean igorrek eskapada bat harrapatu du eta ia karrera osoa aurrean pasa du.Pelotoian eskapada egon denean geldialdi batzuk egon dira eta hor denbora atera dute eskapatuak, baina Sumofik taldea fuerte hasi da tiraka eta eskapatuengandik denbora gutxitzen hasi da. Eskapatu batzuk atzean gelditzen hasia ziren dagoeneko,eta Uzarraga mendatea hasi baino kilometro bat lehenago harratu ditugu, irabazlea Mikel Garaialde (caja rural) eta Andoaingo ekipoak karrera ona egin du.

Sailkapena
1. Mikel Garaialde (Caja Rural)
2. Aitor Alonso (Gastronomia basca-avia)
3. Iker Eskibel (Mugarri-jay)
49. Aitor Urruzola (Andoaingo)
70. Igor Arruti (Andoaingo)

antzuola antzuolaantzuolaantzuola antzuola antzuola antzuola antzuola antzuola

Benjaminak, Alebinak eta Infantilak - Ormaiztegi martxoak 26

julenlizarribar Julen Lizarribar
Martxoak 26 larunbata, Ormaiztegin izan genuen lasterketa. Lasterketa nahiko Gogorra izan zen, zeren eta, repetxo txiki batzuk zeuden. Lasterketan zehar, atake asko egin ziren, gehienak Ikolanenak, baina, denetik izan ziren. Lasterketan zehar ere euri jasa handia egin ziguen momentu batean eta errepidea oso irristakorra jarri zen. Aldapa behera gindoazela Pelok gurpila zulo batean sartu eta pintxatu egin zuen, geroxeago atake gogor bat izan zen, baina ez zuen asko iraun. Benjaminetan berriz Aitor izan zen irabazle esprinean. Alebinetan , irteera ez zitzaien oso ondo atera, zeren eta, irteera eman zutenean Aritz eta Josu falta zirela konturatu ziren eta berriro eman behar izan zuten irteera.
Sailkapena

Benjaminak
1. Aitor Canflanca (Andoaingo)
2. Ander Galparsoro (Ikolan)
3. Ander Usandizaga (Belca-Oriako)
8. Unai Galarza (Aandoaingo)

Alebinak
1. Elena Zubiaurre (Urdaneta ikastola)

1. Unai Iribar (Belca)
2. Beñat Jauregi (Ikolan)
3.Mikel Alonso (Ikolan)
7. Josu Gomez (Andoaingo)

Infantilak
1. Mikel Paredes (Ikolan)
2. Jokin Alberdi (Andoaingo)
3. Julen Lizarribar (Andoaingo)
7. Adrian Alamo (Andoaingo)
16. Imanol Martinez (Andoaingo)
17. Unai Lizarribar (Andoaingo)
18. Ioritz Mayoz (Andoaingo)


ormaiztegi ormaiztegi ormaiztegi ormaiztegi ormaiztegi ormaiztegi ormaiztegi ormaiztegi ormaiztegi ormaiztegi ormaiztegi ormaiztegiormaiztegiormaiztegi ormaiztegi ormaiztegi ormaiztegi ormaiztegi ormaiztegi ormaiztegi ormaiztegi ormaiztegi ormaiztegi

Kadeteak, Zumaia martxoak 26

julenirigoien Julen Irigoien
kaixo, martxoak 26 larunbata, Zumaian izan dugu lasterketa. Lasterketa gogorra izan da haizea kontran izan dugulako ibilbidearen zati handi batean. Erasoaldi asko egon dira baina  lauko talde bat jon da aurrera. karrera osoan zear erorialdi asko egon dira, esaterako gure taldeak ez du zorte handia izan erorialdiak eta bizikletarekin arazoak direla eta. Lehenengo erorialdian Jon Ander, Gaizka eta ni gaizki atera gera eta metatik pasa geranean erretiratu egin digute, eta ondoren besteak erori egin dira Mikel Alonso esaterako metarako kilometro bat falta zenean. bestalde, Martin sortu den bigarren talde batean sartu da eta talde horrek aurreko taldea arrapatu eta metara iritsi dire eskapatuak.

Sailkapena
1. Ander Alonso (Inoxcra-Beasain)
2. Xabi de Bilbao (Aviron Bayonnais)
3. Danel Sagazta (JMA)
8. Martin Torres (Andoaingo)
31. Jon Flores (Andoaingo)
52. Enaitz Roteta (Andoaingo)
53. Mikel Alonso (Andoaingo)

Handitu - Ampliar .... Handitu - Ampliar .... Handitu - Ampliar .... Handitu - Ampliar ....

Kadeteak, Eibar martxoak 20

enaitzrotetaEnaitz Roteta
Martxoak 20, igandea. Eibarren izan genuen lasterketa 55km inguruko ibilbide batean. Hasieratik oso azkar joan ginen eta ihesaldi saiakera asko egon ziren denbora guztian, baina ez zen bukaera arte ihesaldi garbirik izan. Gure taldeko guztiek lasterketa ona egin zuten baina ez zen bat ere ihesaldian sartu.  Azkenean 9 alde eginda iritsi ziren eta bertan onena Patxi Aldanondo (inoxcra) izan zen, bere atzetik bere taldekide Ander Alonso eta Ahetze Arratibel zirelarik. Pelotoia gertu zen eta esprinean amaitu genuen, Andoaingo gehienak aurrean sartu ginen eta taldekoa 2. postuan geratu ginen.

Sailkapena
1. Patxi Aldanondo (Inoxcra-Beasain)
2. Ander Alonso (Inoxcra-Beasain)
3. Ahetze Arratibel (Inoxcra- Beasain)
10. Enaitz Roteta (Andoaingo)
11. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
12. Mikel Alonso (Andoaingo)
13.Martin Torres (Andoaingo)
18. Jon Urdangarin (Andoaingo)
22. Jon Flores (Andoaingo)
25. Xabier Mitxelena (Andoaingo)
36. Julen Irigoien (Andoaingo)

Ekipotan 2. postua lortu zuen Andoaingo Tx. Eskolak

eibar eibar eibar eibar eibar eibar eibar eibareibareibar eibar eibar Handitu - Ampliar .... Handitu - Ampliar ....

Jubenilak, Azpeitia martxoak 19

Sailkapena
1. Aitor Rey (asfaltos Olarra)
2. Iker Azkarate (Caja Rural)
3. Asier Jimenez (Asfaltos Olarra)
5. Imanol Iraola (Andoaingo)
35. Igor Arruti (Andoaingo)
57. Aitor Urruzola (Andoaingo)

azpeitia azpeitia azpeitia azpeitia azpeitiaazpeitia azpeitia azpeitia

Benjaminak, Alebinak eta Infantilak - Andoain martxoak 19

Sailkapenak

Benjaminak
1. Ander Galparsoro (Ikolan)
2. Ander Usandizaga (Belca-Oriako)
3. Julen Dorronsoro (Belca-Oriako)
6. Aitor Canflanca (Andoaingo)
10. Unai Galarza (Aandoaingo)

Alebinak
1. Unai Iribar (Belca)
2. Mikel Alonso (Ikolan)
3. Beñat Jauregi (Ikolan)
7. Josu Gomez (Andoaingo)
19. Aritz Atorrasagasti (Andoaingo)

Infantilak
1. Jokin Alberdi (Andoaingo)
2. Andoni Elorza (Ikolan)
3. Adrian Alamo (Andoaingo)
7. Julen Lizarribar (Andoaingo)
15. Peio Manterola (Andoaingo)
16. Imanol Martinez (Andoaingo)
17. Unai Lizarribar (Andoaingo)
18. Beñat Amondarain (Andoaingo)



andoain andoain andoain andoain andoain andoain andoain andoainandoain andoain andoain andoain andoain andoain andoain andoainandoain andoain andoainandoainandoain andoain andoain andoain andoain

Kadeteak, Azpeitia martxoak 13

gaizkamayoz Gaizka Mayoz
Gaurkoan, lasterketa Azpeitian izan dugu. 48 kilometroko ibilbide bat genuen. Lasterketan, 7 pertsonako ihesaldi bat atera da aurrera 10. kilometroan gutxi gora behera. Bertan, Andoaingoko Martin zihoan. Atzean, beste hainbat ihesaldi saiakera  izan dira baina inork ez du alde egin. Aurrean, taldetxo hartatik Ander Alonso (Inoxcra) aurrera joaten saiatu da baina beraren saiakerak ez du ezertarako balio izan harrapatu egin baitute. Helmugara 7ak batera iritsi dira eta esprintean erabaki da lasterketa. Lehengo, Ander Alonso (Inoxcra) geratu da, bigarren Martin Torres (Andoaingo) eta hirugarren Xabier San Sebastian (Belca) geratu da. Hurrengo taldea, 58 pertsonakoa, minutu bat eta 19 segundora iritsi da. Lasterketa 70 pertsonak bukatu dute.

Sailkapena
1. Ander Alonso (Inoxcra- Beasain)
2. Martin Torres (Andoaingo)
3. Xabier San Sebastian (Belca)
12. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
26. Jon Flores (Andoaingo)
28. Mikel Alonso (Andoaingo)
31. Jon Urdangarin (Andoaingo)
38. Gaizka Mayoz (Andoaingo)
52. Xabier Mitxelena (Andoaingo)
57. Arkaitz Murillo (Andoaingo)

azpeitia azpeitia azpeitia azpeitia azpeitia azpeitia azpeitia azpeitia azpeitia azpeitia azpeitia azpeitia
Handitu - Ampliar ....
Handitu - Ampliar .... Handitu - Ampliar ....

Benjaminak, Alebinak eta Infantilak - Beasain martxoak 12

Infantil mailakoak bi proba egin dituzte, lehendabizi 10 itzuli eman dizkiote zirkuitoari eta ondoren itzuli bateko erlojuaren kontrakoa. Lehen proban Jokin Alberdik irabazi du eta bigarrenean Andoni Elorzak. Julen Lizarribarrek, erlojuaren kontrakoan Elortzaren denbora berdina egin du baina lehen proban erorikoa izan du eta horregatik azaltzen da sailkapeneko azken tokian.

Sailkapenak

Benjaminak
1. Aitor Canflanca (Andoaingo)
2. Ander Galparsoro (Ikolan)
3. Ander Usandizaga (Belca-Oriako)
10. Unai Galarza (Aandoaingo)

Alebinak
1. Unai Iribar (Belca)
2. Mikel Alonso (Ikolan)
3. Beñat Jauregi (Ikolan)
22. Aritz Atorrasagasti (Andoaingo)

Infantilak
1. Andoni Elorza (Ikolan)
2. Aitor Irazu (Belca)
3. Mikel Paredes (Ikolan)
4. Jokin Alberdi (Andoaingo)
8. Peio Manterola (Andoaingo)
11. Adrian Alamo (Andoaingo)
15. Imanol Martinez (Andoaingo)
17. Beñat Amondarain (Andoaingo)
18. Unai Lizarribar (Andoaingo)
22. Julen Lizarribar (Andoaingo)


Beasain Beasain Beasain Beasain Beasain Beasain Beasain Beasain BeasainBeasain beasainBeasain Beasain Beasain Beasain Beasain Beasain Beasain Beasain Beasain Beasain Beasain Beasain Beasain Beasain Beasain Beasain Beasain Beasain Beasain Beasain Beasain Beasain Beasain Beasain Beasain


Jubenilak, Gasteiz martxoak 12

Torneo Euskal Herria

Sailkapena
1. Aitor Rey (asfaltos Olarra)
2. Victor Etxeberria (Ibarrola-pipaon)
3. Fermin Brieba (alta cocina navarra)
19. Imanol Iraola (Andoaingo)


Jubenilak, Eibar martxoak 6

imanoliraolaImanol Iraola
Martxoak 6, Eibarren izan genuen lasterketa. 78 kilometroko ibilbide gora-beheratsua genuen aurretik. Gainera, San Migel mendatea igo behar genuen, 6 kilometrokoa. Goizean goiz, Eibarren izugarrizko hotza genuen, baina eguraldiak lasterketa osoan lagundu gintuen. Lehenik eta behin, Bergarara joaten ginen Soraluze atzean utziz eta ondoren, Elgoibartik barrena, kostaldera iristen ginen. Kostaldean normala den bezala, haizeak jotzen zuen eta kostaldea hortzak estututa pasa genuen. Bertako repetxoek ere lasterketa are gehiago gogortu zuten. Nire erritmoa hartu eta bigarren talde batean geratu nintzen, beste talde handi batek aurrera egiten zuen bitartean. Aurreko taldetik Xabier Peñagarikanok eta Victor Etxeberriak aurrera egin zuten eta helmugara hurrenez hurren iritsi ziren. Ia minutu batera iritsi ziren Xabier Bengoetxeak eta Alain Santamariak sprintean lehiatu zuten 3. postua. Hau Alain, Errioxarrak, irabazi zuen.

Sailkapena
1. Xabier Peñagarikano (Buruntzazpi)
2. Victor Etxeberria (Ibarrola-pipaon)
3. Alain Santamaria (Viña ijalba)
29. Imanol Iraola (Andoaingo)
56. Igor Arruti (Andoaingo)

eibar eibar eibar eibar eibar eibar

kadeteak, Beasain martxoak 5

jonanderunanue Jon Ander Unanue
Gaur karrera Beasainen eduki dugu, nahiko rekorrido gogorra zuen, batez ere, helmugatik kilometro gutxitara Lierni igo behar baizen. Lasterketa guztian zehar atakeak egon dira eta pelotoian berriz tiroi handiak.lasterketa gehienbat Liernin deziditu da han pelotoia taldetan zatitu da eta buruan taldetxo bat geratu da taldeko Martin Torres barruan zegoela eta atzetik  Mikel Alonso, Mitxelena, Ni eta beste korredore batzuk iritsi gara eta  gero Beasain aldera aurreko taldea harrapatzea lortu dugu eta karrera espriñean deziditu da azkenean eta Bastien Badik irabazi du. Karrera erritmo bizian igaro da 38 km/h inguruko media egin baitugu.Beasainen Julen Irigoienek zorte txarra izan du erori egin da eta bizikleta partitu du, berak golpe batzuk ditu baina, bestela ondo dago.Talde bezala karrera polita egin dugu.  

Sailkapena
1. Bastien Bady (Guidon Saint Martinois)
2. Ander Alonso (Inoxcra)
3. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
7. Martin Torres (Andoaingo)
10. Mikel Alonso (Andoaingo)
28. Jon Flores (Andoaingo)
42. Xabier Mitxelena (Andoaingo)
58. Jon Urdangarin (Andoaingo)

ekipo sailkapenean Andoaingo 2. postuan sailkatu da.

beasain beasain beasain beasain beasain beasain beasain beasain beasain beasain beasain

kadeteak, Ibaeta otsailak 27

mikelalonso Mikel Alonso
Gaur, 2011ko otsailaren 27an, Ibaetan euki dugu lasterketa. Lasterketa hiru tandatan banatu da, tanda bakoitzean lehenengo hamarrak klasifikatzen ziren eta tanda bakoitzean 30 korredore zeuden.
Tanda guztiak bukatzerakoan finala zegoen eta Andoaingotik sei klasifikatu gara: Martin, Enaitz, Julen, Jon, Jon Ander eta Mikel. Hala ere, beste guztiak ere, karrera polita egin dute. Bukaerako tandan, hau da, finalean, beste tandetan baino azkarrago joan gera eta gainera, 5 buelta gehiago eman ditugu, hau da, 15.
Karreran zehar atake asko egon dira eta horietako batzuk gure taldekidekoak izan dira. Azkenean, buelta gutxien faltan Enaitz beste bi ziklistekin eskapatu da baina gero, pelotoiak harrapatu egin die eta karrera esprinean bukatu da.
Esprinean, pintxatu egin dut.
Azkenik, irabazlea frantsez bat izan da, bigarren, Jon Irisarri (belca) eta hirugarren Jon Sanchez geratu da.   Lehen urteko kadetea, frantsez geratu da ere eta ekipotan berriz, guk irabazi deu.

Sailkapena:
1. Bastien Bady (Gui-Guidon)
2. Jon Irisarri (Ori-Belca)
3. Jon Sanchez (Don-Grosgreencenter.com)
5. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
9. Enaitz Roteta (Andoaingo)
17. Jon Flores (Andoaingo)
24. Martin Torres (Andoaingo)
25. Mikel Alonso (Andoaingo)
27. Julen Irigoien (Andoaingo)

Taldekako sailkapenean Andoaingo Txirrindulari Eskola lehen postuan sailkatu zen


jubenilak, Osintxu otsailak 26

Jubenilak Osintxun hasi dute denboraldia, Andoaingo Txirrindulari Eskolako hiru kide estreinatu dira kategorian, Imanol Iraola, Igor Arruti eta Aitor Urruzola, nahiz eta iazko jubeniletako azken lasterketetan parte hartu zuten.
115 txirrindularik parte hartu dute eta 87 sailkatu dira, irabazlearen bataz bestekoa 42,42koa izan da.

Sailkapena
1. Xabier Peñagarikano (Buruntzazpi)
2.Oscar Santamaria (Gerardo de la calle)
3.Aitor Rey (Asfaltos Olarra)
22. Imanol Iraola (Andoaingo)
31. Igor Arruti (Andoaingo)

osintxu osintxu osintxu osintxu osintxu osintxu osintxu osintxu