MUNTAIA01puntueuspubli2
BERRIAK

Urnietan, irailaren 30ean ospatu zen kriteriumaren argazkiak
urnieta
San Joan Jaietan Bizikleta festako XVIII edizioa ospatu genuen, hemen argazkiak

Bizikleta festa San Joan 2017-6-24


Eskola kirolako haurrak txirrindularitza probatzen egon ziren maiatzaren 20an allurralde kiroldegian.
Txirrindularitza egin nahi baduzue jarri harremanetan gurekin.

eskola-kirola

WNT-ATEWNT enpresarekin lankidetzan, Andoaingo txirrindulari eskolak, enpresa horren langile, bezero eta emakumeen talde txirrindulari profesionalarentzat, ibilbide bat antolatu dugu Gipuzkoako kosta bisitatuz. Larunbat honetan (2017-5-13) egin dugu irteera eta denak oso pozik gelditu gara.
Irteera Andoaingo alkatea den Ana Karrerak eman zuen. Mila esker ibilbide hau antolatzen lagundu duzuen guztiei eta WNT enpresari ere.
Prentsan oiartzuna izan du eta hemen dauzkagu AIURRI astekarian argitaratutakoa, Gipuzkoako Hitzan argitaratutako erreportaia
DV Andoaingo kronikan argitaratua. Hemen ibilbidean Josu Iraolak ateratako argazkiak.

Santakrutz jaietan antolatu genuen XIV bizikleta festa. Hemen daude ateratako argazkiak. Bizikleta festa Santakrutz

Andoaindo txirrindulari eskolak, 20.korrikan parte hartu zuen Andoaingo beste kirol taldeekin batera. Gazteleku pilota eskola, Leitz KE, Leizaran eskubaloi taldea, Euskalduna MT eta Andoaingo txirrindulari eskolak Basteron jaro zuten lekukoa. Eskolatik Pedro de Godosek eta Igor bere semeak eraman zuten.
korrika

Denboraldia Alebin eta infantilentzako Andoainen hasiko da martxoaren 4ean 16:30ean,
Kadeteak, Ibaetan otsailaren 25ean eta Jubenilak Eibarren otsailaren 26an goizeko 9:45ean


Azaroaren 26an Andoaingo Urigain kultur etxean eskaini zuten hitzaldia Imanol iraola eta Aitor Ugaldek: Gazte kirolarientzako elikadura praktikoa.

eli1eli2

Villabona-Zizurkilen uztailaren 17an ospatu zen Espainiako kopako emakumezkoen lasterketako argazkiak
Villabona-Zizurkil emakumezkoen espainiako kopa 2016

"Gure medikua" atala ireki dugu, elkarrizketak, aholkuak etab...

Txirrindularitzako hiztegia


Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue

egutegia ALEBIN ETA INFANTILAK
Bukatu da denboraldia
MAILA GUZTIAK http://www.gtxe.eus/



KONTAKTUA

info@andoaingo.eus

gure lagunak
Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoa
Euskadiko Txirrindularitza Federazioa
Leitz-mtb.com
Oriako txirrindulari eskola
GOIERRIKO T.B. AMPO
Tropela elkartea
JARRAITU facebooktwitteryoutube
Eguraldia Andoainen
ando
BERRI ZAHARRAGOAK
Laiene Pikabea Espainiako txapelketarako deitua izan da. Meridan ospatu zen uztailaren 8, 9 eta 10ean, Infantil mailako txapelketan parte hartu zuen Ginkana eta errepideko lasterketan, hauek argazkiak eta hemen ginkanako sailkapena 40. postua lortu zuen eta 20. errepideko lasterketan hemen sailkapena

laiene pikabea

bizikleta festa san Joan 2016
2016lko San Joan jaietan ospatu genuen XVII bizikleta festako argazkiak

bizikleta festa santakrutz
2016 Santakrutz jaietan ospatutako bizikleta festako artgazkiak


Andoaingo udalak, herriko zenbait kirol taldeekin sinatutako hitzarmenarekin lotuta, bideo hau argitaratu du, andoaindarrok kirolean euskara erabil dezaten bultzatzeko.


peiokoldo











2016 Koldo Velasco eta Peio Manterola
Euskadiko selekzioarekin parte hartu zuten Sabiñanigon , Koldo 42. eta Peio 69.


euskadikotxapelketaPeio Manterola EUSKADIKO TXAPELDUN.
Abuztuaren 9an, Zumaian ospatu zen Euskadiko txapelketan, Peio Manterola izan zen garaile eta Koldo Velasco bigarren, hirugarren Mikel Sarasola. Ekipokako sailkapenean ere lehen postuan izan zen Andoaingo txirrindulari eskola.

arantzazuko igoera Arantzazuko Igoera: 1. Koldo Velasco, 3. Ander Amonarriz, 5. Jokin Alberdi eta 8. Peio Manterola. Tarteko Helmugak Jokin Alberdi eta ekipoka lehen postua. ZORIONAK berriz ere



GipItzu
Gipuzkoako itzulian, Ekipoka txapeldunak.
Jokin Alberdi 4. eta lehen urteko lehena, Peio Manterola 21. eta Koldo Velasco 22. Ander Amonarrizek erorikoa izan du eta erretiratu egin da eta talde osoa BIKAIN
Hemen sailkapenak eta argazkiak


San Juan jaietan Bizikleta festa 2015 antolatu genuen, 250 haur izan ziren parte hartu zutenak eta guraso eta aiton-amonen gozamena. Mila esker parte hartzeagatik, Txirrindulari eskolan sartu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan. hemen festako argazkiakbizikleta festa


GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK

ZUMAIA

CAJARURALCAJARURALCAJARURALCAJARURAL
Pello Bilbao, Caja Ruraleko txirrindulari profesionala izan dugu gaur arratsaldean Andoinen (2015-06-01), taldeko autobusa ere ekarri dute.
Autobusa ikusten, 250 inguru haur eta gazte izan dira eta ondoren Pellorekin solasalditxo bat izateko aukera izan dute. Kamisetak banatu dituzte Caja Ruraleko arduradunek eta Pellok taldeko posterrak sinatu ditu. MILA ESKER zuen bisitagatik. Bisitaldiko argazkiak

peio
Peio Manterolak irabazi zuen Mutrikuko lasterketa 2015eko maiatzaren 16an


giptxa

2014 Sailkapena kadeteak:
1. Andoaingo txirrindulari eskola 35:17:70
2. Ulma 35:38:23
3. Mixto (Lokatza-Irunes-Buruntzazpi) 36:06:42

2014 Sailkapena jubenilak:
1. Andoaingo txirrindulari eskola 46:48:57
2. Laguntasuna 46:54:94
3. Fulgas 47:30:79



ANDOAINGO TXIRRINDULARI ESKOLA, GIPUZKOAKO TXAPELDUN BI MAILATAN, KADETEETAN ETA JUBENILETAN. 2012
GIPTX

Jubenilak, Orduña maiatzak 29


Sailkapena
1.Luis Pascual (Peña Roya)
2. Asier Unanue (Caja Rural)
3. Aitor Rey (Asfaltos Olarra)
29. Imanol Iraola (Andoaingo)

iraola

Kadeteak, Ataun maiatzak 28

88 txirrindulari irteeran eta 58 iritsi dira helmugara, 48 kilometrotako ibilbidea eta bataz-bestekoa 40.75

enaitzrotetaEnaitz Roteta
Larunbatean karrera Ataunen izan genuen kadete mailako txirrindulariak. 52km-ko ibilbidea zegoen aurreikusita baina azkenean aldatzea erabaki zuten ibilbidea eta 48km-tan geratu zen. Aia izeneko auzo txiki batetik abiatu ginen eta azkar hasi ziren erasoaldiak, baina ez zen erabakigarririk ateratzen eta etxe tarteetatik pasatzerakoan erorketa ugari izan ziren, horietako baten Mikel Alonso erori eta klabikula hautsi zuen. Erorketen ondorioz eta lasterketa oso gogor joan zelako jende askok ez zuen lasterketa amaitu. Azkeneko Aiarako igoeran erabaki zen lasterketa eta Ahetze Arratibelek irabazi zuen, Andoaingoak ere ez ziren urruti ibili.
Sailkapena
1. Ahetze Arratibel (Inoxcra)
2. Andoni Mateos (Belca)
3. Xabier Jauregi (Inoxcra)
6. Martin Torres (Andoaingo)
20. Jon Flores (Andoaingo)
22. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
33. Julen Irigoien (Andoaingo)
42. Enaitz Roteta (Andoaingo)
49. Jon Urdangarin (Andoaingo)

Handitu - Ampliar .... Handitu - Ampliar .... Handitu - Ampliar .... Handitu - Ampliar .... Handitu - Ampliar .... Handitu - Ampliar .... Handitu - Ampliar .... Handitu - Ampliar ....

Jubenilak, Legorreta maiatzak 28

85 txirrindulari irteeran eta 46 sailkatu dira, 90 kilometrotako ibilbidea eta bataz-bestekoa 37.63
Sailkapena
1. Asier Gandarias (Caja Rural)
2. Xabier Bengoetxea (Buruntzazpi)
3. Iker Azkarate (Caja Rural)
15. Imanol Iraola (Andoaingo)

legorreta legorreta legorreta legorreta legorreta legorreta

Benjaminak,alebinak,infantilak, Urnieta maiatzak 28

ioritzmayoz Ioritz Mayoz
Larunbatean karrera izan genuen Urnietan, nahiko ondo ibili zen gure taldea .
Benjamin mailan Aitor Kanflangak irabazi zuen ,alebin mailan berriz Izarne Mayoz lehen neska izanzen eta josu hirugarren sailkatu zen herriko lehenengo kopa jaso zuen nahiko karrera gogorra izan zuten neskak bi itzuli falta zirela arrapatu zituzten,infantil mailan 1. Jokin Alberdi izan zen eta 2. julen Lizarribar sailkatu zen, Adrian Alamok infantilen mailan lehenengo herritarren saria jaso zuen , oso karrera gogorra izan zen hasieran gogor hasi ginen, Iker Imaz fuerte tiratzen joan zen zazpi buelta segidan.
Hurrengo karrera Asteasu herrian dugu.

Sailkapena

Benjaminak
1. Aitor Canflanca (Andoaingo)
2. Ander Galparsoro (Ikolan)
3. Ander Usandizaga (Belca-Oriako)
neskak
1. Josune Aldanondo (Ikolan)
2. Maddi Rodriguez (Andoaingo)
3. Laida Dominguez (Belca)

Alebinak
1. Beñat Jauregi (Ikolan)
2. Mikel Alonso (Ikolan)
3. Gerardo Ramirez
5. Josu Gomez (Andoaingo)
6. Izarne Mayoz (Andoaingo)

Infantilak
1. Jokin Alberdi (Andoaingo)
2. Julen Lizarribar (Andoaingo)
3. Aitor Irazu(Oriako)
4. Adrian Alamo (Andoaingo)
12. Imanol Martinez (Andoaingo)


urnietaurnietavurnietaurnietaurnietaurnietaurnietaurnietaurnieta urnietaurnietaurnietaurnietaurnieta urnietaurnietaurnietaurnietaurnieta urnietaurnietaurnietaurnietaurnieta urnietaurnietaurnietaurnieta

Kadeteak, Lazkao maiatzak 21

julenirigoienJulen Irigoien
kaixo, gaur maiatzak 21 larunbata, Lazkaon euki dugu lasterketa. Lasterketa oso gogorra izan da, hasieran herriari 3 itzuli ematen genizkion, ondoren alegira jeisten ginen eta azkenik olaberria igo eta helmuga. Hasieratik eraso asko egon dira  baina alegira iristen sortu da 12 txirrindulariko eskapada eta helmugaraino iritsi dena. Bertan gure taldekide bat sartu da, Enaitz Roteta bukaeran 4. egin duena  eta beste guztiak tropelean egon gera erasoaldietara irteten. Pelotoia olaberria igotzen taldetxoetan banatu da eta horrela iritsi gera helmugara. Azkenik, esan behar da gaur taldeak lan txukuna egin duela eraso guztietan sartzen zen batenbat eta ez du utzi karrera joatea. karreraren bataz besteko abiadura, 39,5 ekoa izan da

Sailkapena
1. Ahetze Arratibel (Inoxcra)
2. Xabier San Sebastian (Belca)
3. Alex Aranburu (Inoxcra)
4. Enaitz Roteta (Andoaingo)
16. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
17. Mikel Alonso (Andoaingo)
31. Jon Urdangarin (Andoaingo)
40. Jon Flores (Andoaingo)
43. Julen Irigoien (Andoaingo)
59. Xabier Mitxelena (Andoaingo)
60. Arkaitz Murillo (Andoaingo)
64. Gaizka Mayoz


Alebinak-infantilak, Belodromoa maiaktzk 21

unailizarribarUnai Lizarribar
Larunbatean Donstiako belodromoan izan genuen karrera. Aurrena aleminak 6 buelta egin zituzten eta gero guk 12 buelta. Gero aleminak buelta 1eko kontrarreloja egin zuten eta gero guk 2 bueltakoa. Aleminetan Beñat Jauregi eta Mikel Alonso izan ziren lehenak eta infantiletan berriz Jokin Alberdi eta Adrian Alamo izan ziren. Pixka bat konplikatua izan zen trukoa artzea baina oso esperientzia ona izan zen. Kaida mordobat izan ziren, batez ere berotzen ari ginenean eta karreran doblatu hasko izan ziren. Naiz eta aldaparik ez eduki gogorran egin zitzaidan. Hiri bueltaro lehenoari 3 putu ematen zizkioten, bigarrenari 2 eta hirugarrenari 1. Azkeneko bueltan puntu doblea eman zen. Jokinek lortu zituen puntu gehienak puntu batzuk gutxiago Adrian eta puntu bat gutxiago Julen.

Sailkapena

Alebinak puntuazioa:

1. Beñat Jáuregui (Laiotz ikastola)
2. Mikel Alonso (Laiotz ikastola)

1. Elena Zubiaurre (Urdaneta ikastola)
2. Iratí Astarloa (Laskorain ikastola)

Alebinak erlojuaren kontra itzuli bat
1. Beñat Jauregi (Ikolan)
2. Aitor Almeida
3. Ugaitz Gorostidi
5. Josu Gomez (Andoaingo)
18. Aritz Atorrasagasti (Andoaingo)

Infantilak puntuazioa:

1. Jokin Alberdi (Andoaingo)
2. Adrian Alamo (Andoaingo)

Infantilak erlojuaren kontra bi itzuli
1. Jokin Alberdi (Andoaingo)
2. Mikel Paredes (Ikolan)
3. Julen Lizarribar (Andoaingo)
5. Adrian Alamo (Andoaingo)
11. Peio Manterola (Andoaingo)
15. Imanol Martinez (Andoaingo)
17. Ioritz Mayoz (Andoaingo)
20. Beñat Amondarain (Andoaingo)
21. Unai Lizarribar (Andoaingo)


belodromoa belodromoa belodromoa belodromoa belodromoa belodromoa belodromoa belodromoa belodromoa belodromoa belodromoa belodromoa belodromoa belodromoa

Jubenilak, Zegama maiatzak 21

Sailkapena
1. Alain Santamaria (Viña ijalba)
2. Victor Etxeberria (Ibarrola-pipaon)
3. Ander Auza (intersport irabia)
22. Imanol Iraola (Andoaingo)
44. Igor Arruti (Andoaingo)


Jubenilak, Mutriku maiatzak 15
Gipuzkoako txapelketa

Sailkapena
1. Mikel Aristi (Sumofic)
2. Asier Unanue (Caja Rural)
3. Xabier Bengoetxea (Buruntzazpi)
17. Imanol iraola


mutriku
mutriku mutriku mutriku mutriku mutriku mutrikumutriku

Alebinak, Infantilak, Segura maiatzak 14

Sailkapena

Izarne Mayoz 3. alebin nesketan eta Jokin Alberdi 3. Infantil mailan. Julen Lizarribar 6. eta Adrian Alamo 8.

segura segura segura segura segura segura segura segura izarne Jokin
argazkiak: Jon Lizarribar

Kadeteak, Deba maiatzak 14

Enaitz Roteta lehen postuan sailkatu da eta Ekipotako sailkapenean Andoaingo Txirrindulari Eskolak hirugarren postua lortu du.

Sailkapena
1. Enaitz Roteta (Andoaingo)
2. Ander Alonso (inoxcra)
3. Danel Sagasta (JMA)
23. Mikel Alonso (Andoaingo)
24. Jon Flores (Andoaingo)
41. Xabier Mitxelena (Andoaingo)
63. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
84. Jon Urdangarin (Andoaingo)

deba deba deba deba deba
argazkiak: Eneko Urdangarin

Jubenilak, Segura maiatzak 8

igorarrutiIgor Arruti
Lazkao
gaur larunbata Lazkaoko proba izan degu. 80 kmko ibilbide gogorra genuen azkeneko kilometrotan Olaberria eta Lazkaomendiko mendatea igo behar genuelako. gainera eguraldia oso txarra zegoen, euria eta haizea. 70 txirrindulari hartu dugu parte, hasieratik eraso ugari egon dira tropelean baita ere erorketak.
Imanol Iraola taldekidea Lazkaon izan du erorketa gogorra eta ezin izan du karrera bukatu. Aitor Urruzolak ihesaldi ona hartu du eta ihesi ailegatu da. atzean tropelak erasoka segitzen zuen baina ezin zuten ihesa bertan bera bota.
Segura
gaur igandea Seguran izan degu karrera 80kmkoa. eguraldi ezin hobea genuen . hiru aldiz igo behar genuen Liernia eta hasieratik erasoak egon dira. hasieran 2 caja rural ihes egin dute. lehenengo Liernia igo baino 5km lehenago aitor Urruzolak beste 5 txirrindulariekin ihes egin du baina geroxeo harrapatu du tropelak., tropelean 30 bat txirrindulari bakarrik geratu gera eta hirugarren Liernia baino lehen ihesaldi ona eginda. azkenengo Liernian tropela txikitu da eta aurretik Xabier Bengoetxea(bazpi) izan da irabazlea atzetik talde txikitan ailegatu gera metara.

Sailkapena
1. Xabier Bengoetxea (Buruntzazpi)
2. Asier Unanue (Caja rural)
3. Pello Olaberria (Caja Rural)
10. Igor Arruti (Andoaingo)
27. Aitor Urruzola (Andoaingo)

segura segura segura segura segura segura segura segura segura segura segura segura segura segura segura segura segura segura


Jubenilak, Lazkao maiatzak 7

Sailkapena
1. Asier Unanue (Caja Rural)
2. Asier Gandarias (Caja Rural)
3. Xabier Bengoetxea (Buruntzazpi)
11. Aitor Urruzola (Andoaingo)
43. Igor Arruti (Andoaingo)


Alebinak eta infantilak, Tolosa maiatzak 7

julenlizarribarJulen Lizarribar
      Larunbatean Tolosan izan genuen Gipuzkoako txapelketa erlojupekoaren kontra. Alebinak eta Infantil batzuk korritu zutenean, lurra bustia zegoen, baina bukaerarako sekatuz joan zen. Alebinetan Josu eta Izarne atera ziren talde mixto bat osatuz eta nahiz eta talde mixtoa izan eta lurra bustia eduki nahiko ondo moldatu ziren talde lanean. Infantiletan bi talde egin ziren, lehenengo taldea Unai, Imanol, Ioritz eta Benatek osatzen zuten eta bigarrena Jokin, Pello, Adrian eta Julenek. Lehenengo taldean oso ondo moldatu ziren, erreleboak oso ondo eman baitzituzten. Bigarrenean berriz, nahiz eta bigarren geratu, ez ginen talde lanean ondo ibili, erreleboak ez genituen ondo eman eta kurbetan denbora asko galtzen genuen. Txapelduna Lan Mobel taldea izan zen, txapeldunordeak Andoaingo taldekoak izan ginen eta hirugarren geratu zena Ikolan taldea izan zen.

Sailkapena Infantilak
1. Lan Mobel A 6.45.20
2. Andoaingo A 6.49.66
3. Ikolan 6.52.20
10. Andoaingo B 7.41.40

tolosatolosatolosatolosa tolosa tolosa tolosa tolosa tolosa tolosa tolosa tolosa tolosa tolosa tolosa

Kadeteak, Usansolo maiatzak 7

jonurdangarinJon Urdangarin
Gaur, maiatzaren 7an, goizeko 11etan, Usansolon (Bizkaia) eduki dugu lasterketa. Goizean goizetik euri pixka bat eta haize bolada handiak eduki ditugu Bizkaia aldean. Gaurko lasterketa, '' Trofeo Gaztetxoak ''-etarako puntuablea zen lasterketa zen. Euskal Herri osotik bildu gara txirrindulariak, 200 bat gutxi gora behera.
Lasterketa hasi eta bi kilometrotara Bedia igo behar izan dugu. 700 metro inguruko aldapa nahiko gogor bat. Aldapa hau nahiko gogorra zen arren, lasterketa hasiera zenez ez du pelotoian min handirik egin. Bedian gora hasi dira lehenengo erasoaldiak, nahiz eta aldapa bera tropelak segituan irentsi dituen. Pixkanaka Areatzara iritxi gara. Bidean, erasoaldi asko egon dira eta horrek lasterketa gogortu eta pelotoia pixkanaka pixkanaka txikitu egin du. Areatzatik bueltan, berriro Bedia igo behar izan dugu. Bertan, mendiko saria zegoen jokoan eta gure taldeko Martin Torres bigarren lekuan sailkatu da, Inoxcra-Beasaingo Ander Alonsoren atzetik. Jarraian, lasterketa Zornotza aldera zuzendu da. Usansolora bidean, jada helmugaren bila, 30 txirrindulari inguru erori egin dira, eta ondorioz, txirrindulari ugari moztuta geratu dira. Bitartean, pelotoiaren aurrean 3 txirrindularik osatutako taldetxo batek ihes egin du. Talde hori Aitor Ruiz (Gometeros), Theo Laurent (Oloronnais) eta Xabi San Sebastianek (Belca) osaturik zegoen. Lasterketa, azkenean, hiru txirrindulari hauen arteko esprintean erabaki da, eta bertan, Aitor Ruiz izan da azkarrena. Lasterketa hau eta gero, Xabi San Sebastian jarri da Gaztetxoak sariko lider. Hurrengo Gaztetxoak Sariko lasterketa ekainaren 25ean edukiko dugu Agurainen eta hurrengo asteburuan, Deban izango dugu lasterketa.

Sailkapena
1. Aitor Ruiz (Cafes Gometero)
2. Theo Laurent (Oloronais)
3. Xabier San Sebastian (Oriako-Belca)
20. Martin Torres (Andoaingo)
60. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
63. Mikel Alonso (Andoaingo)
65.Julen Irigoien (Andoaingo)


Jubenil, Elgoibar, maiatzak 1

Sailkapena
1. Bernardo Ayuso (lavin-cabrero)
2. Ismael Garcia (Isidoro San Justo)
3. Unai Cortes (Autonervion-renault)
38. Igor Arruti (Andoaingo)
44. Imanol Iraola (Andoaingo)
85. Aitor Urruzola (Andoaingo)


Benjamin, Alebin, Infantil- Andoain, maiatzak 1

Sailkapena

Benjaminak
1. Ander Galparsoro (Ikolan)
2. Aitor Canflanca (Andoaingo)
3. Ander Usandizaga (Belca-Oriako)
8. Maddi Rodriguez (Andoaingo)

Alebinak
1. Unai Iribar (Belca)
2. Mikel Alonso (Ikolan)
3. Beñat Jauregi (Ikolan)
7. Josu Gomez (Andoaingo)
19. Aritz Atorrasagasti (Andoaingo)

Infantilak
1. Jokin Alberdi (Andoaingo)
2. Mikel Paredes (Ikolan)
3. Andoni Elorza (Oriako)
8. Adrian Alamo (Andoaingo)
9. Peio Manterola (Andoaingo)
11. Imanol Martinez (Andoaingo)
14. Unai Lizarribar (Andoaingo)
15. Julen Lizarribar (Andoaingo)
16. Beñat Amondarain (Andoaingo)


andoain andoain andoain andoain andoain andoain andoain andoain andoain andoain andoain andoain andoain andoain andoain andoain

emaitza: martxoa, apirila