MUNTAIA01puntueuspubli2
BERRIAK

Urnietan, irailaren 30ean ospatu zen kriteriumaren argazkiak
urnieta
San Joan Jaietan Bizikleta festako XVIII edizioa ospatu genuen, hemen argazkiak

Bizikleta festa San Joan 2017-6-24


Eskola kirolako haurrak txirrindularitza probatzen egon ziren maiatzaren 20an allurralde kiroldegian.
Txirrindularitza egin nahi baduzue jarri harremanetan gurekin.

eskola-kirola

WNT-ATEWNT enpresarekin lankidetzan, Andoaingo txirrindulari eskolak, enpresa horren langile, bezero eta emakumeen talde txirrindulari profesionalarentzat, ibilbide bat antolatu dugu Gipuzkoako kosta bisitatuz. Larunbat honetan (2017-5-13) egin dugu irteera eta denak oso pozik gelditu gara.
Irteera Andoaingo alkatea den Ana Karrerak eman zuen. Mila esker ibilbide hau antolatzen lagundu duzuen guztiei eta WNT enpresari ere.
Prentsan oiartzuna izan du eta hemen dauzkagu AIURRI astekarian argitaratutakoa, Gipuzkoako Hitzan argitaratutako erreportaia
DV Andoaingo kronikan argitaratua. Hemen ibilbidean Josu Iraolak ateratako argazkiak.

Santakrutz jaietan antolatu genuen XIV bizikleta festa. Hemen daude ateratako argazkiak. Bizikleta festa Santakrutz

Andoaindo txirrindulari eskolak, 20.korrikan parte hartu zuen Andoaingo beste kirol taldeekin batera. Gazteleku pilota eskola, Leitz KE, Leizaran eskubaloi taldea, Euskalduna MT eta Andoaingo txirrindulari eskolak Basteron jaro zuten lekukoa. Eskolatik Pedro de Godosek eta Igor bere semeak eraman zuten.
korrika

Denboraldia Alebin eta infantilentzako Andoainen hasiko da martxoaren 4ean 16:30ean,
Kadeteak, Ibaetan otsailaren 25ean eta Jubenilak Eibarren otsailaren 26an goizeko 9:45ean


Azaroaren 26an Andoaingo Urigain kultur etxean eskaini zuten hitzaldia Imanol iraola eta Aitor Ugaldek: Gazte kirolarientzako elikadura praktikoa.

eli1eli2

Villabona-Zizurkilen uztailaren 17an ospatu zen Espainiako kopako emakumezkoen lasterketako argazkiak
Villabona-Zizurkil emakumezkoen espainiako kopa 2016

"Gure medikua" atala ireki dugu, elkarrizketak, aholkuak etab...

Txirrindularitzako hiztegia


Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue

egutegia ALEBIN ETA INFANTILAK
Bukatu da denboraldia
MAILA GUZTIAK http://www.gtxe.eus/



KONTAKTUA

info@andoaingo.eus

gure lagunak
Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoa
Euskadiko Txirrindularitza Federazioa
Leitz-mtb.com
Oriako txirrindulari eskola
GOIERRIKO T.B. AMPO
Tropela elkartea
JARRAITU facebooktwitteryoutube
Eguraldia Andoainen
ando
BERRI ZAHARRAGOAK
Laiene Pikabea Espainiako txapelketarako deitua izan da. Meridan ospatu zen uztailaren 8, 9 eta 10ean, Infantil mailako txapelketan parte hartu zuen Ginkana eta errepideko lasterketan, hauek argazkiak eta hemen ginkanako sailkapena 40. postua lortu zuen eta 20. errepideko lasterketan hemen sailkapena

laiene pikabea

bizikleta festa san Joan 2016
2016lko San Joan jaietan ospatu genuen XVII bizikleta festako argazkiak

bizikleta festa santakrutz
2016 Santakrutz jaietan ospatutako bizikleta festako artgazkiak


Andoaingo udalak, herriko zenbait kirol taldeekin sinatutako hitzarmenarekin lotuta, bideo hau argitaratu du, andoaindarrok kirolean euskara erabil dezaten bultzatzeko.


peiokoldo











2016 Koldo Velasco eta Peio Manterola
Euskadiko selekzioarekin parte hartu zuten Sabiñanigon , Koldo 42. eta Peio 69.


euskadikotxapelketaPeio Manterola EUSKADIKO TXAPELDUN.
Abuztuaren 9an, Zumaian ospatu zen Euskadiko txapelketan, Peio Manterola izan zen garaile eta Koldo Velasco bigarren, hirugarren Mikel Sarasola. Ekipokako sailkapenean ere lehen postuan izan zen Andoaingo txirrindulari eskola.

arantzazuko igoera Arantzazuko Igoera: 1. Koldo Velasco, 3. Ander Amonarriz, 5. Jokin Alberdi eta 8. Peio Manterola. Tarteko Helmugak Jokin Alberdi eta ekipoka lehen postua. ZORIONAK berriz ere



GipItzu
Gipuzkoako itzulian, Ekipoka txapeldunak.
Jokin Alberdi 4. eta lehen urteko lehena, Peio Manterola 21. eta Koldo Velasco 22. Ander Amonarrizek erorikoa izan du eta erretiratu egin da eta talde osoa BIKAIN
Hemen sailkapenak eta argazkiak


San Juan jaietan Bizikleta festa 2015 antolatu genuen, 250 haur izan ziren parte hartu zutenak eta guraso eta aiton-amonen gozamena. Mila esker parte hartzeagatik, Txirrindulari eskolan sartu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan. hemen festako argazkiakbizikleta festa


GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK

ZUMAIA

CAJARURALCAJARURALCAJARURALCAJARURAL
Pello Bilbao, Caja Ruraleko txirrindulari profesionala izan dugu gaur arratsaldean Andoinen (2015-06-01), taldeko autobusa ere ekarri dute.
Autobusa ikusten, 250 inguru haur eta gazte izan dira eta ondoren Pellorekin solasalditxo bat izateko aukera izan dute. Kamisetak banatu dituzte Caja Ruraleko arduradunek eta Pellok taldeko posterrak sinatu ditu. MILA ESKER zuen bisitagatik. Bisitaldiko argazkiak

peio
Peio Manterolak irabazi zuen Mutrikuko lasterketa 2015eko maiatzaren 16an


giptxa

2014 Sailkapena kadeteak:
1. Andoaingo txirrindulari eskola 35:17:70
2. Ulma 35:38:23
3. Mixto (Lokatza-Irunes-Buruntzazpi) 36:06:42

2014 Sailkapena jubenilak:
1. Andoaingo txirrindulari eskola 46:48:57
2. Laguntasuna 46:54:94
3. Fulgas 47:30:79



ANDOAINGO TXIRRINDULARI ESKOLA, GIPUZKOAKO TXAPELDUN BI MAILATAN, KADETEETAN ETA JUBENILETAN. 2012
GIPTX

Laukiz, afizionatuak

Espainiako selekzioarekin kontzentrazioa bukatzeko, Mikel Iturria eta berarekin asteburua entrenatzen pasa dutenak, 23urtez azpiko afizionatuen Laukizeko sarian parte hartu dute, hemen sailkapenaren zati bat, osorik lortzen dugunean jarriko dugu. Aritz Mujika ere han zen.
Sailkapena
   1     154 GRIJALBA,Fernando        SUB23  NATURGAS ENERGIA     02:17:03     
   2     377 GOMEZ,Victor Gabriel      SUB23  TRASMIERA FOOTON     02:17:03  mt.
   3     149 BARBERO,Carlos             SUB23  NATURGAS ENERGIA     02:17:03  mt.
  15      34 ITURRIA,MIKEL             JUN-2  ANDOAINGO T.ESKOLA  02:17:03 mt.
  16      44 LANA,Alvaro                    SUB23  AZYSA-CETYA-CONOR WRC
  17     275 MUJIKA,Aritz                  SUB23  BELCA                                 02:17:03 mt.


Kadeteak, Zumaia martxoak 27

103 txirrindulari irten dira eta 74 iritsi, 58 kilometro eta 36.31ko bataz bestekoa. Bi lasterketatan ezin izan du parte hartu Imanol Iraolak lesio batengatik baina gaurkoan lasterketa polita egin du.

Sailkapena
1. Jokin Sarasola (Ampo)
2. Ahetze Arratibel (Ampo)
3. Imanol Iraola (Andoaingo)
33. Xabier Mitxelena (Andoaingo)
60. Aitor Urruzola (Andoaingo)

zumaia4 zumaia3 zumaia2 zumaia1

Benjamin, Alebin eta Infantilak Villabona m 27

jonanderunanueJon Ander Unanue

Gaur berriz, karrera Billabonan izan dugu. Benjamiñek 2 itzuli eman dizkiete zirkuituari, alebinek 5 eta infantilek 11. Benjaminetan esprinean Txomin Ortiz de Zarate (Andoaingo) izan da garaile. Alebinetan azkeneko itzulian andoaingoko Jokin Alberdik erasoa jo du, baina, esprinean Iker Imaz gailendu zaio eta Jokinen atzetik Unai Iribar sartu da. Infantiletan berriz, , nahiko kaxkar ibili gara, lasterketa batez ere caja ruralekoen alde utzi dugu, zeren, ia beti gu gindoazen tiratzen eta beraiek atzean gordeta.Baina hala ere andoaingo bi podioan sartu dira: Jon Urdangarin lehenego postuan eta Mikel Alonso hirugarren postuan Patxi Aldanondoren atzetik.
sailkapena

Benjaminak
1. Txomin Ortiz de Zarate (Andoaingo)
2. Asier Irureta (Belca)
3. Aitor Canflanca (Andoaingo)
4. Josu gomez (Andoaingo)
6. Aritz Atorrasagasti (Andoaingo)

Alebinak
1. Iker Imaz (Caja Rural)
2. Jokin Alberdi (Andoaingo)
3. Unai Iribar (Belca)
12. Beñat Amondarain (Andoaingo)

Infantilak
1. Jon Urdangarin(Andoaingo)
2. Patxi Aldanondo (Caja Rural)
3. Mikel Alonso (Andoaingo)
4. Daniel Mayora (Caja Rural)
5. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
6. Julen Irigoien (Andoaingo)
8. Julen Lizarribar (Andoaingo)
10. Urko Garmendia (Andoaingo)
12. Gaizka Mayoz (Andoaingo)
13. Adrian Alamo (Andoaingo)
14. Pello Manterola (Andoaingo)
17. Axel Jauregi (Andoaingo)
18. Imanol Martinez (Andoaingo)
25. Peru Ortiz de Zarate (Andoaingo)

villabona1 villabona2 villabona3 villabona4 villabona5 villabona6 villabona7 villabona8 villabona10 villabona9 villabona11

Jubenilak, Deba martxoak 27

82 txirrindulari irteeran eta 45 sailkatu dira, 86 kilometro aurretik eta bataz bestekoa 38,22koa.

xabiperez Xabier Perez

Martxoak 27, larunbata, goizean izan dugu lasterketa Deban. Ibilbidea nahiko gorabeheratsua izan da, Itziarko gaina bi aldiz eta helmugatik 7km-tara Kalbario izeneko mendate gogorra igaroaz. Lasterketa nahiko geldoa joan da orokorrean, Elgoibar bidean ihesaldia harrapatu duten 5-6 txirrindulariek 3 minutuko aldea edukiaz Deban, Itziar igo baino lehen. Lehenengo mendate honen hasieran atzerritik etorritako txirrindulari frantziarrak, lehengo asteburuan Antzuolan garaile bilakatu zenak, egin du aurrera, baina ezin izan du tartea ireki tropelarekiko. Itziarko igoeraren lehen zatia erritmo iraunkor batean igo da, baina bigarrenean abiadura aldaketa etengabeak izan dira tropela txiki-txiki eginez. Honela, aurrean 20 bat txirrindulari geratu gara, frantziarra barne. Igoera azkar honen ondorioz iheslarien aldea murriztu egin da, minutu baten ingurura hurbilduz. Berriz ere Itziar bigarrengo aldiz igo baino lehen Aizarnazabaletik emandako itzulian, igoeran aurrean geratu garenen artean ez da adostasunik egon eta tropelak irentsi egin gaitu. Itziarko bigarren igoera nahiko lasaia izan da, nahiz eta frantziarrak aurrera egin duen iheslariekin bat eginez. Beherakoan 40 bat txirrindularik osatutako tropelatik ihes egin nahian ibili naiz, baina nahiz eta 4 txirrindularik tartea ireki dugun tropelak jan egin gaitu. Mutriku bidean ihesaldi saiakerak egon dira eta horietako batean Unai Artola garaileak bat egin du aurrekoekin. Kalbario gora ihesaldiko zenbait txirrindulari atzera geratu dira eta tropeleko beste batzuk aurrera egin dugu. Mendatea igaro ondoren 5 txirrindulari ziren ihes eginik, eta atzetik 13 txirrindulari, baina adostu ezinik. Ihesalditik Unai Artolak egin du aurrera bakar bakarrik eta garaipena lortu du 5 segundoko aldearekin azken metroetan osatu den 17 txirrindulariko taldea. Esprinta oso nahasia izan da eta 9º izatea besterik ez dut lortu.
Sailkapena
1. Unai Artola (Caja Rural)
2. Kal Baudron (Lescar Velo)
3. Ander Barrenetxea (Ibaigane)
9. Xabier Perez (Andoaingo) azkenean zulaturik gabe bukatu ahal izan du lasterketa.

Mikel Iturriak ez du parte hartu, Espainiako selekzioarekin Derion dago konzentratua eta igandean Laikizen parte hartuko du Afizionatu mailako lasterketa batean. Konzentrazio horretan dauden bederatzi txirrindularietatik aterako da apirilaren 11ean, jubenil mailako Paris-Roubaix lasterketara joango den selekzioa.

deba1 deba2 deba3 deba4 deba5deba6 deba7


Kadeteak, Antzuola martxoak 21

102 txirrindulari irteeran eta helmugan 58, egin beharreko kilometroak 56 eta bataz besteko abiadura 43.12. Ampo taldekoak nagusitu ziren, lehen seiak taldekideak izan bai ziren.

xabiermitxelena Xabier Mitxelena

 Martxoa 21, igandean Eibarren izan genuen lasterketa. Lasterketa egunean lurra bustia eduki genuen. Lasterketa barruan erorketa ugari izan genuen. Hiru talde osatu ziren, lehenak ampoko sei sartu ziren,bigarren pelotoia sartu zen Andoaineko Enaitz eta Igor barruan zeudela,hirugarren grupo bat sartu zen Jon,Aitor eta Xabierrekin. Lasterketa polita izan zen, Soraluze repetxoa genuen igotzeko. Nere lagunak esan ditenez repetxo horretan asko deskolgatu ziren.
Sailkapena
1. Peio Olabarria (Ampo)
2. Mikel Garaialde (Ampo)
3. Jokin Sarasola (Ampo)
19. Igor Arruti (Andoaingo)
28. Enaitz Roteta (Andoaingo)
45. Jon Flores (Andoaingo)
51. Xabier Mitxelena (Andoaingo)
55. Aitor Urruzola (Andoaingo)


Jubenilak, Antzuola martxoak 20

78 txirrindulari irteeran eta 63 helmugan, 81 km eta 39.06 bataz bestekoa.
Sailkapena
1. Karl Bauoron (B.Lamarque)
2. Mikel Iturria (Andoaingo)
3. Ioritz Urdangarin (Caja Rural)
40. Xabier Perez (Andoaingo)(gaur ere suerte txarra eta zulatua izan du)

antzuolajub1 antzuolajub2 antzuolajub3 antzuolajub4antzuolajub5 antzuolajub6

Benjamin, Alebin eta Infantilak Andoain m 20

mikelalonso Mikel Alonso

Larunbatero bezalaxe lasterketa eduki dugu eta gaur, Andoinen tokatu zaigu. Lasterketa aldapa bera eta gorakoa zen eta bi kurba konoz eginik zeuden. Benjaminak 2 itzuli eman dituzte, alebinak berriz, 6 eta infantilak 12. Benjaminetan andoaingoko 3 eskapatu egin dira: Aitor Canflanca, Josu Gomez eta Txomin Ortiz de Zarate. Esprinean Aitorrek irabazi du Josu Gomez eta Txominen aurretik. Alebinetan berriz, erorketa egon da eta azkeneko itzulian, Jokin Alberdi (andoaingo) eskapatzen saiatu da baina esprinean Iker Imaz (caja rural) izan da garaile, Jokin bigarren egin du eta hirugarren, Unai Iribar (belca) izan da. Azkenik gure txanda iritsi da (infantilak). Itzuli bakoitzero gutxi gorabehera eskapadak egon dira eta oso karrera azkarra izan da. Azkeneko bueltetan, Jon Ander Unanue (andoaingo) eta Dani Maiora (caja rural) eskapatu dira, baina hiru itzuli falta zirenean, harrapatu egin ditugu eta esprinean Dani Maiora izan da garaile, bigarren Mikel Alonso (andoaingo) eta hirugarren berriz, Jon Ander Unanue. Baino hala ere, Andoaingoko guztiak karrera polita egin degu.
sailkapena

Benjaminak
1. Aitor Canflanca (Andoaingo)
2. Josu gomez (Andoaingo)
3. Txomin Ortiz de Zarate (Andoaingo)
6. Aritz Atorrasagasti (Andoaingo)

Alebinak
1. Iker Imaz (Caja Rural)
2. Jokin Alberdi (Andoaingo)
3. Unai Iribar (Belca)
14. Beñat Amondarain (Andoaingo)

Infantilak
1. Daniel Mayora (Caja Rural)
2. Mikel Alonso (Andoaingo)
3. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
4. Patxi Aldanondo (Caja Rural)
5.Jon Urdangarin(Andoaingo)
6. Julen Irigoien (Andoaingo)
9. Julen Lizarribar (Andoaingo)
10. Peru Ortiz de Zarate (Andoaingo)
12. Urko Garmendia (Andoaingo)
13. Gaizka Mayoz (Andoaingo)
16. Pello Manterola (Andoaingo)
17. Arkaitz Murillo (Andoaingo)
21. Imanol Martinez (Andoaingo)
22. Adrian Alamo (Andoaingo)


Eskolako guraso batek lotura honetan jarri ditu Andoaingo probako argazki hauek eta gehiago eta baita ere beste probetako argazki gehiago, mila esker.

andoain1 andoain2 andoain3 andoain4 andoain5 andoain6 andoain7 andoain8 andoain9 andoain10 andoain11

Jubenilak, Azpeitia martxoak 19

93 txirrindulari irteeran eta 62 helmugan, 87 kilometro egin behar izan dituzte eta bataz bestekoa 37.17koa izan da Azkarate mendatea helmugarako 10 kilometro falta zirela igo ondoren.
Sailkapena
1. Ander Barrenetxea (Ibaigane)
2. Igor Jauregi (Caja Rural)
3. Jesus Garcia (Galdiano)
7. Mikel Iturria (Andoaingo)

Xabier Perez, zulatua izan ondoren lasterketa utzi behar izan du.

azpeitia1 azpeitia2 azpeitia3

Kadeteak, Azpeitia martxoak 14

igorarruti Igor Arruti

Gaur martxoak 14 Azpeitian izan degu karrera. Azpeititik atera eta Urrestillara joan gera eta buelta berriz Azpeitira, buelta horretan 40bat txirrindulari erretiratu dira.azpeitiatik  Oikinara joan gera Iraetako eta Zestoako aldapatxoak igota .Oikinan buelta eta Azpeiti biden ere bi aldapa horiek  igo ditugu ,Iraeta bidean eraso ugari egon dira eta eraso horretara atera nahiz, baina ihesaldia ez da egin. Iraeta igotzen txakalaldia izan dut eta tropelatik 20-30 segundutara ailegatu naiz, tropela 25-30 txirrindulari zeuden. Enaitz Rotetak sprinean 7garren sailkatu da, Xabier Gorrotxategik(azisa) irabazi du, Xabier Mitxelenak erori egin da eta ezin izan du bukatu, erorketa horrengatik Jon Flores karrera  guztia  moztuta eman du , aitor Urruzolak pelotiaren atzetik ailegatu da talde batean. 138txirrindulari atera gera eta 50km-ko ibilbide oso gora beratxua.
Sailkapena
1. Xabier Gorrotxategi (Galdiano eraikuntzak)
2. Iñaki aldanondo (Ampo)
3. Aitor Morales (Alimco ceramica)
7. Enaitz Roteta (Andoaingo)
48. Igor Arruti (Andoaingo)
83. Aitor Urruzola (Andoaingo)
98. Jon Flores (Andoaingo)

azpeitiakad1 azpeitiakad2

Jubenilak, Eibar martxoak 14

Eibarko lasterketan, 182 txirrindularik parte hartu dute horietatik 104 iritsi dira. 80 kilometroko ibilbidea izan dute eta bataz bestekoa 41,72, tartean bi aldiz igo behar izan dute Itziarko mendatea. Sailkapena
1. Sergio Rodriguez (Beola motor)
2. Mikel Aristi (Sumofic)
3. Jon Eizagirre (Galdiano)
4. Mikel Iturria (Andoaingo)
55. Xabier Perez (Andoaingo)

eibarjub1 eibarjub2 eibarjub3 eibarjub4 eibarjub5 eibarjub6 eibarjub7 eibarjub8 eibarjub9

Benjamin, Alebin eta Infantilak Beasain m 13

jonurdangarin Jon Urdangarin

Gaur, Beasainen izan dugu denboraldiko bigarren lasterketa. Kilometro bateko zirkuitua zen, bide estua eta bi kurba zailekin. Benjaminek 2 itzuli eman behar zizkioten zirkuituari ,alebinek 6 eta infantilek 8. Infantilek, lasterketa honen ondoren, erlojuaren aurkako saioa eduki dugu. Bi modalitateetako denborak batuz lortu da amaierako sailkapena. Benjaminetan Aitor Canflanca izan da garaile. Alebinetan berriz, Jokin Alberdi izan da irabazle. Bi hauek denboraldiko bigarren garaipena dute. Infantilen lasterketan, gaurkoa lasterketa nahiko bizia izan da. Eraso asko egon dira lasterketan zehar eta amaierarako pelotoia hautsita iritsi da. Lehenengo taldean 7 txirrindulari iritsi gara, hauetatik 5 AndoaingoTirrindulari Eskolakoak izanik. Proba hau Mikel Alonsok  (Andoaingo) irabazi du Patxi Aldanondo (Caja Rural) eta Jon Ander Unanueren(Andoaingo) aurretik. Erlojuaren aurkako proban lehenengo hirurak denbora berdina erabili behar izan dugu kilometro bateko itzuliari buelta bakarra emateko. Patxi Aldanondo (Caja Rural) Dani Mayora (Caja Rural) eta Jon Urdangarin (Andoaingo) 1min42sg behar izan ditugu. Bi saioetako denborak batuz, lehenengo hirurak denbora berdina lortu dugu, baina lehenengo lasterketako postuak kontuan hartuta Patxi Alanondo izan da irabazle, Dani Mayora bigaren sailkatua eta Jon Urdangarin hirugarren. 
sailkapena

Benjaminak
1. Aitor Canflanca (Andoaingo)
2. Mikel Barandiaran (Caja Rural)
3. Josu gomez (Andoaingo)
8. Aritz Atorrasagasti (Andoaingo)
Alebinak
1. Jokin Alberdi (Andoaingo)
2. Unai Iribar (Belca)
3. Aitor Zurdo (Belca)

Infantilak
1. Patxi Aldanondo (Caja Rural)
2. Daniel Mayora (Caja Rural)
3.Jon Urdangarin(Andoaingo)
4. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
5. Mikel Alonso (Andoaingo)
6. Julen Irigoien (Andoaingo)
8. Urko Garmendia (Andoaingo)
12. Arkaitz Murillo (Andoaingo)
13. Adrian Alamo (Andoaingo)
17. Julen Lizarribar (Andoaingo)
21. Axel Jauregi (Andoaingo)
27. Imanol Martinez (Andoaingo)
28. Pello Manterola (Andoaingo)

beasain1 beasain2 beasain3 beasain4 beasain5 beasain6 beasain7beasain8beasain9

Benjamin, Alebin eta Infantilak Tolosa martxoak 6

julen Julen Irigoien

Gaur Tolosan izan dugu lasterketa benjaminak 1 km-ko zirkuitoari 2, alebinek 5 eta infantilek 11 itzuli emanez. Lasterketak oso azkarrak izan dira. Benjaminetan Aitor Canflanca izan da garaile eta bigarren postua Josu Gomezentzat. Alebinetan, Jokin Alberdi izan da garaile. Infantiletan hasiera hasieratik eraso asko egon dira Andoaingo txirrindulari taldearen eskutik baina Patxi Aldanondok denei aurre egiten zien. Helmugara 7 itzuli falta zirenean erasoa jo dut eta 2 itzuli joan naiz bakarrik eta ondoren harrapatu egin naute. Erasoak jarraitu dute baina bat bera ere ez du ondoriorik ekarri. Azken itzulian 2 eraso gogorrek taldea hautsi dute eta esprinean Jon Urdangarin garaile izan da, bigarren postua Jon Ander Unanue, hirugarren Mikel Alonso eta laugarren postua Gaizka Mayoz, lau hauek Andoaingo txirrindulari eskolakoak.
Sailkapenak

Benjaminak
1. Aitor Canflanca (Andoaingo)
2. Josu gomez (Andoaingo)
3. Asier Irureta (Caja Rural)
8. Aritz Atorrasagasti (Andoaingo)
Alebinak
1. Jokin Alberdi (Andoaingo)
2. Iker Imaz (Caja Rural)
3. Unai Iribar (Belca)

Infantilak
1. Jon Urdangarin(Andoaingo)
2. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
3. Mikel Alonso (Andoaingo)
4. Gaizka Mayoz (Andoaingo)
5. Patxi Aldanondo (Caja Rural)
6. Xabier Contreras (Belca)
7. Adrian Alamo (Andoaingo)
9. Urko Garmendia (Andoaingo)
10. Julen Lizarribar (Andoaingo)
11. Peru Ortiz de Zarate (Andoaingo)

tolosa1 tolosa2 tolosa3 tolosa4 tolosa5 tolsoa6 tolosa7 tolosa8 tolosa9 tolosa10

 


Jubenilak, Osintxu martxoak 6

90 txirrindulari irten dira eta 75 iritsi dira helmugara, 87 kilometro egin dituzte eta bataz bestekoa 39.73 izan da. Gure txirrindulariak saiatu dira behen eta berriz ihesaldietan sartzen baina asko zaindu dituzte eta azkenean hamalauko ihesaldia irten da baina ezin izan dute bertan sartu, hala ere ondorengo taldean lehen postuetan sailkatu dira. Hemen sailkapena

1. Jon Eizagirre (Galdiano)
2. Ander Altuna (Caja Rural)
3. Joel Isla (Zuyano C.C.)
16. Xabier Perez (Andoaingo)
17. Mikel Iturria (Andoaingo)

osintxujub1 osintxujub2 osintxujub3 osintxujub4 osintxujub5

Kadeteak, Beasain martxoak 6

59kilometroko ibilbidea izan dute. Bataz bestekoa 36.28koa izanda.

jonfloresJon Flores

Gaur Martxoak 7 larunbata Beasainen izan dugu tenporadako lehenengo  karrera. 60 kmko ibilbidea izan dugu. Beasainetik Ormaztegira joan gara hasieran Ormaiztegira ailegatu han buelta eman eta Alegiraino joan gara, han berriro buelta eman eta Beasainera handik Mutilloara eta Mutilloan Lerni igo eta helmugara.Hasiera hasieratik eraso asko Egon dira eta horrek karrera gogortzen zuen baina geldialdiak ere izan dira. Erasoaldi ona Beasainen izan da eta bost txirrindularik alde egin dute tartean Andoaingo Txirrindulari Eskolako Imanol Iraolak baina kalanbreak zituela eta ezin izan du bukatu. Lehenagotik Xabier Mitxelenak karrera utzia zuen.Azkenean Lierni gora taldea era bat puskatu da eta talde txikitan ailegatu gara helmugara.Igor Arruti lehenengo hamarretan sartu da ondorengo taldetxoen artean ni iritsi naiz eta jarraian Aitor eta Enaitz iritsi dira

Sailkapena
1. Iñaki Aldanondo (Ampo)
2. Xabier Gorrotxategi (Galdiano)
3. Peio Olaberria (Ampo)
8. Igor Arruti (Andoaingo)
28. Jon Flores (Andoaingo)
46. Aitor Urruzola (Andoaingo)
55. Enaitz Roteta (Andoaingo)