MUNTAIA01puntueuspubli2
ES
BERRIAK

Urnietan, irailaren 30ean ospatu zen kriteriumaren argazkiak
urnieta
San Joan Jaietan Bizikleta festako XVIII edizioa ospatu genuen, hemen argazkiak

Bizikleta festa San Joan 2017-6-24


Eskola kirolako haurrak txirrindularitza probatzen egon ziren maiatzaren 20an allurralde kiroldegian.
Txirrindularitza egin nahi baduzue jarri harremanetan gurekin.

eskola-kirola

WNT-ATEWNT enpresarekin lankidetzan, Andoaingo txirrindulari eskolak, enpresa horren langile, bezero eta emakumeen talde txirrindulari profesionalarentzat, ibilbide bat antolatu dugu Gipuzkoako kosta bisitatuz. Larunbat honetan (2017-5-13) egin dugu irteera eta denak oso pozik gelditu gara.
Irteera Andoaingo alkatea den Ana Karrerak eman zuen. Mila esker ibilbide hau antolatzen lagundu duzuen guztiei eta WNT enpresari ere.
Prentsan oiartzuna izan du eta hemen dauzkagu AIURRI astekarian argitaratutakoa, Gipuzkoako Hitzan argitaratutako erreportaia
DV Andoaingo kronikan argitaratua. Hemen ibilbidean Josu Iraolak ateratako argazkiak.

Santakrutz jaietan antolatu genuen XIV bizikleta festa. Hemen daude ateratako argazkiak. Bizikleta festa Santakrutz

Andoaindo txirrindulari eskolak, 20.korrikan parte hartu zuen Andoaingo beste kirol taldeekin batera. Gazteleku pilota eskola, Leitz KE, Leizaran eskubaloi taldea, Euskalduna MT eta Andoaingo txirrindulari eskolak Basteron jaro zuten lekukoa. Eskolatik Pedro de Godosek eta Igor bere semeak eraman zuten.
korrika

Denboraldia Alebin eta infantilentzako Andoainen hasiko da martxoaren 4ean 16:30ean,
Kadeteak, Ibaetan otsailaren 25ean eta Jubenilak Eibarren otsailaren 26an goizeko 9:45ean


Azaroaren 26an Andoaingo Urigain kultur etxean eskaini zuten hitzaldia Imanol iraola eta Aitor Ugaldek: Gazte kirolarientzako elikadura praktikoa.

eli1eli2

Villabona-Zizurkilen uztailaren 17an ospatu zen Espainiako kopako emakumezkoen lasterketako argazkiak
Villabona-Zizurkil emakumezkoen espainiako kopa 2016

"Gure medikua" atala ireki dugu, elkarrizketak, aholkuak etab...

Txirrindularitzako hiztegia


Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue

egutegia ALEBIN ETA INFANTILAK
Bukatu da denboraldia
MAILA GUZTIAK http://www.gtxe.eus/



KONTAKTUA

info@andoaingo.eus

gure lagunak
Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoa
Euskadiko Txirrindularitza Federazioa
Leitz-mtb.com
Oriako txirrindulari eskola
GOIERRIKO T.B. AMPO
Tropela elkartea
JARRAITU facebooktwitteryoutube
Eguraldia Andoainen
ando
BERRI ZAHARRAGOAK
Laiene Pikabea Espainiako txapelketarako deitua izan da. Meridan ospatu zen uztailaren 8, 9 eta 10ean, Infantil mailako txapelketan parte hartu zuen Ginkana eta errepideko lasterketan, hauek argazkiak eta hemen ginkanako sailkapena 40. postua lortu zuen eta 20. errepideko lasterketan hemen sailkapena

laiene pikabea

bizikleta festa san Joan 2016
2016lko San Joan jaietan ospatu genuen XVII bizikleta festako argazkiak

bizikleta festa santakrutz
2016 Santakrutz jaietan ospatutako bizikleta festako artgazkiak


Andoaingo udalak, herriko zenbait kirol taldeekin sinatutako hitzarmenarekin lotuta, bideo hau argitaratu du, andoaindarrok kirolean euskara erabil dezaten bultzatzeko.


peiokoldo











2016 Koldo Velasco eta Peio Manterola
Euskadiko selekzioarekin parte hartu zuten Sabiñanigon , Koldo 42. eta Peio 69.


euskadikotxapelketaPeio Manterola EUSKADIKO TXAPELDUN.
Abuztuaren 9an, Zumaian ospatu zen Euskadiko txapelketan, Peio Manterola izan zen garaile eta Koldo Velasco bigarren, hirugarren Mikel Sarasola. Ekipokako sailkapenean ere lehen postuan izan zen Andoaingo txirrindulari eskola.

arantzazuko igoera Arantzazuko Igoera: 1. Koldo Velasco, 3. Ander Amonarriz, 5. Jokin Alberdi eta 8. Peio Manterola. Tarteko Helmugak Jokin Alberdi eta ekipoka lehen postua. ZORIONAK berriz ere



GipItzu
Gipuzkoako itzulian, Ekipoka txapeldunak.
Jokin Alberdi 4. eta lehen urteko lehena, Peio Manterola 21. eta Koldo Velasco 22. Ander Amonarrizek erorikoa izan du eta erretiratu egin da eta talde osoa BIKAIN
Hemen sailkapenak eta argazkiak


San Juan jaietan Bizikleta festa 2015 antolatu genuen, 250 haur izan ziren parte hartu zutenak eta guraso eta aiton-amonen gozamena. Mila esker parte hartzeagatik, Txirrindulari eskolan sartu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan. hemen festako argazkiakbizikleta festa


GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK

ZUMAIA

CAJARURALCAJARURALCAJARURALCAJARURAL
Pello Bilbao, Caja Ruraleko txirrindulari profesionala izan dugu gaur arratsaldean Andoinen (2015-06-01), taldeko autobusa ere ekarri dute.
Autobusa ikusten, 250 inguru haur eta gazte izan dira eta ondoren Pellorekin solasalditxo bat izateko aukera izan dute. Kamisetak banatu dituzte Caja Ruraleko arduradunek eta Pellok taldeko posterrak sinatu ditu. MILA ESKER zuen bisitagatik. Bisitaldiko argazkiak

peio
Peio Manterolak irabazi zuen Mutrikuko lasterketa 2015eko maiatzaren 16an


giptxa

2014 Sailkapena kadeteak:
1. Andoaingo txirrindulari eskola 35:17:70
2. Ulma 35:38:23
3. Mixto (Lokatza-Irunes-Buruntzazpi) 36:06:42

2014 Sailkapena jubenilak:
1. Andoaingo txirrindulari eskola 46:48:57
2. Laguntasuna 46:54:94
3. Fulgas 47:30:79



ANDOAINGO TXIRRINDULARI ESKOLA, GIPUZKOAKO TXAPELDUN BI MAILATAN, KADETEETAN ETA JUBENILETAN. 2012
GIPTX

Kadeteak, Rivavellosa Euskadiko txapelketa ekainak 27

enaitzrotetaEnaitz Roteta

Ekainak 27, Rivabellosan izan dugu lasterketa. Araban izan genuen lasterketa onetan Euskadiko txapelketa zegoen jokoan eta lasterketa gogorra jarri ziguten. Txirrindulari asko ginen irteera puntuan, eta oso azkar joan behar izan genuen irteerara, izan ere jende asko ginen eta aurrean kokatzea garrantzitsua zen, errepide estuak eta aldapa handiak igo behar izan bai genituen. Jendea besteetan baino lasaigo atera zan, bazekitelako malda handiak igo behar zituztela. Bigarren puertoan Ahetze Arratibel (ampo) ihes egin zuen eta denbora luzez bakarrik joan zen. Azkenean nik ere atake bat jo nuen, metatik dezente gertu ginela eta 1km baino gutxirago arte eutsi nion. azkenean lasterketa esprinean amaitu zen eta Imanol Iraola aurrean kokatu zen.

57 kilometro eta bataz bestekoa 37.41

Sailkapena
1. Alain Ramirez (Beste Alde)
2. Aitor Agirre (Alimco ceramicas)
3. Alex Malaxetxeba (Ondarroako Aurrera)
9. Imanol Iraola (Andoaingo)
32. Enaitz Roteta (Andoaingo)
67. Igor Arruti (Andoaingo)
102. Aitor Urruzola (Andoaingo)
114. Jon Flores (Andoaingo)


Jubenilak, Mendaro ekainak 20

Jubenilak, Mendaron izan zuten lasterketa igande arratsaldean, 84 kilometroko ibilbidea eta bi aldiz Kalbario mendatea igo behar izan zuten. Mikel Iturriak azken lasterketetan lehen postuetan ibili ondoren, azkenean lortu zuen garaipena.
Sailkapena:
1. Mikel Iturria (Andoaingo)
2. Unai Artola (Caja Rural)
3. Mikel Aristi (Sumofic)
            Mikel Iturria mendiko sailkapena ere irabazi zuen.
mendaro mendaromendaromendaromendaro


Kadeteak, Oñati ekainak 19

imanoliraolaImanol Iraola

Ekainak 19an, Oñatin izan genuen lasterketa. Lasterketa gogorra genuen, Udana bi aldeetatik igotzen bait genuen. Lasterketa beti bezela hasi zen eraso batzuekin baina tropelean nabaria zen Udana aurretik genuela. Jendea erreserbatzen ari zela argi ikusten bait zen. Hala ere, guk ez genuen beldurrik izan, saiatu bait ginen ihesaldi bat lehenago ateratzen. Udanan gora hasi bezain laister, Sumoficeko Etxabe anaiek erritmo polita jarri zuten eta pare bat kilometroren faltan eraso gogorra jo zuen haietako batek. Bakarrik ihes egin zuen oraindik dexente falta arren. Lasterketa asko zatitu zen bertan. Talde bakoitzak oso partaide gutxi zituen baina denek nahi genuen aurrekoa harrapatu. Legazpin buelta eman bezain pronto, berriro ere, behetik-gora hasi ginen eta bertan Ampoko, Josu Urrestarazuk eta Azetxeko, Markel Laskurainek alde egin ziguten. Aurrekoak oso gertu izan genituen denbora guztian baina azkenan hamar bat segunduko aldearekin iritsi ziren helmugara.

Sailkapena:
1. Jokin Etxabe (Sumofic)
2. Josu Urrestarazu (Ampo)
3. Mikel Irizar (Azetxe)
5. Imanol Iraola (Andoaingo)
25. Enaitz Roteta (Andoaingo)
36. Igor Arruti (Andoaingo)
49. Xabier Mitxelena (Andoaingo)
50. Jon Flores (Andoaingo)
60. Aitor Urruzola (Andoaingo


Alebin eta Infantilak, Larraitz ekainak 20

Denboraldi amaierako krono igoera ospatu zen larraitzen igandean. Eguraldi hotza izan genuen. Hemen sailkapenak eta argazkiak:

larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz larraitz

Datorren urtean gehiago


Tolosan Criteriuma ekainak 19

Larunbat arratsaldean Tolosan ospatu zen urtero bezala Criteriuma, maila guztietako txirrindulariak parte hartu zuten, benjaminetatik hasi eta afizionatu mailaraino. Eguraldia, aldakor zegoen argazkietan ikusten den bezala, lañotua eta tarteka eguzkia ere azaldu zen eta bukaeran euria ere gogotik aritu zen.Irabazleak
Benjaminak: 1. Txomin Ortiz de Zarate, 2. Josu Gomez
Alebinak: 1. Jokin Alberdi (Andoaingo), 2. Iker Imaz (Caja Rural)
Infantilak: 1. Mikel Alonso (Andoaingo), 3. Aitor Irazu (Belca)
Kadeteak: 1. Enaitz Roteta (Andoaingo), 2. Imanol Iraola (Andoaingo)
Jubenilak 1. Joseba Solozabal (Lan Mobel)
Afizionatuak: 1. Aritz Mujika (Belca)

tolosa tolosa tolosa tolosa  tolosa tolosa tolosa tolosa tolosa tolosa tolosa tolosa tolosatolosatolosa  tolosa tolosa tolosa tolosa tolosa tolosa tolosa tolosa tolosa tolosa tolosa tolosa tolosatolosa tolosa  tolosa tolosa tolosa tolosa tolosa tolosa tolosa tolosa tolosatolosa

Kadeteak, Bergara ekainak 13

igorarrutiIgor Arruti

Gaur ekainak 13 Bergaran izan degu karrera. 60km-koa, eta 45,47 km/H . Arrasatera joan gera bi aldiz eta gero Oxintxura. ez zeuden igoera asko baina oso gogorra izan da karrera. hasi bezain pronto 10-15 txirrindulari ihes egin dute bertan taldeko Enaitz Roteta. atzetik tropelan oso azkar gindoazen eta Oxintxuko igoeran ihesaldia harrapatu degu. metarako 3km faltan hiru txirrindulari ihes egin dute autobiako aldapan. Imanol Iraola eta ni atzetik atera gera bila, harrapatu eta esprinean bukatu da karrera.talde guztia karrera hona egin dugu

Sailkapena
1. Arturo Campos (Pielagos)
2. Peio Olaberria (Ampo)
3. Julio Peña (Pielagos)
10. Enaitz Roteta (Andoaingo)
12. Igor Arruti (Andoaingo)
20. Imanol Iraola (Andoaingo)
40. Xabier Mitxelena (Andoaingo)
53. Aitor Urruzola (Andoaingo)
56. Jon Flores (Andoaingo)


youtubeko mirengaba kanalean zintzilikatutako bideoa

Benjamin, alebin eta infantilak, Asteasu ek 12

jonanderunanueJon Ander Unanue

Gaur Ekainak 12, Asteasun izan dugu karrera. Infantilek 12 itzuli eman behar genizkion zirkuituari zirkuitua oso arriskutsu jarri da euriaren eraginez eta lasterketan erorketa asko egon dira. Lasterketa hasi eta segituan taldeko Arkaitz Murillok erasoa jo du eta 8 buelta inguru egin ditu ihes eginda harrapatu duten arte, harrapatu eta segituan nik erasoa jo dut eta azkenean irabaztea lortu dut, Patxi Aldanondo bigarren zetorrela erori egin da eta azkenean bigarren Dani Maiora sartu da eta hirugarren postuan Arkaitz Murillo. Gaur taldeak karrera txukuna egin du.
sailkapena

Benjaminak
1. Asier Irureta (Caja Rural)
2. Txomin Ortiz de Zarate (Andoaingo)
3. Mikel Barandiaran (Caja Rural)
5. Aritz Atorrasagasti

Alebinak
1. Jokin Alberdi (Andoaingo)
2. Ibai Urbieta (Belca)
3. Aitor Zurdo (Belca)

Infantilak
1. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
2. Daniel Mayora (Caja Rural)
3. Arkaitz Murillo (Andoaingo)
5. Gaizka Mayoz (Andoaingo)
7. Peru Ortiz de Zarate (Andoaingo)
8. Mikel Alonso (Andoaingo)
9. Julen Lizarribar (Andoaingo)
11. Jon Urdangarin (Andoaingo)
12. Julen Irigoien (Andoaingo)
13. Urko Garmendia (Andoaingo)

asteasu asteasu asteasu asteasu asteasu asteasu asteasu asteasu asteasu asteasu asteasu asteasu asteasu asteasu asteasu asteasu asteasu asteasu asteasu asteasu asteasu asteasu asteasu asteasu asteasu

Jubenilak, Zarautz ekainak 12

68 txirrindulari irteeran eta 46 iritsi dira helmugara, 75 kilometroko ibilbidea eta Meagas bi alditan pasa behar izan dute. bataz bestekoa 38.49
Sailkapena
1. Asier Unanue (Caja Rural)
2. Mikel Iturria (Andoaingo)
3. Oier Iraolagoitia (Galdiano)
46. Xabier Perez (Andoaingo)


zarautz1
zarautz2 zarautz3 zarautz4 zarautz5 zarautz6 zarautz7 zarautz8 zarautz9 zarautz10

Jubenilal, Zegama ekainak 6

Sailkapena
1. Loic Chetout (Aviron Bayonnais)
2. Karl Budron (Lescar Velo Sprint)
3. Jon Ander Insausti (Caja Rural)
9. Jon Iturria (Andoaingo)
25. Xabier Perez (Andoaingo)

zegama2zegama1 zegama3zegama4 zegama5 zegama6 zegama7


Benjamin,Alebineta infantil, Anoeta ek 5

peruortizdezaratePeru Ortiz de Zarate

Larunbatero bezalaxe lasterketa eduki dugu eta gaur, Anoetan tokatu zaigu. Ibillaldiak aldapa bat zuen naiko gogorra.Benjaminak 2 itzuli eman dituzte, alebinak berriz, 6 eta infantilak 12. Benjaminetan andoaingoko 2 eskapatu egin dira: Txomin Ortiz de Zarate eta Aitor Canflanca. Azkenik Txomin Ortiz de Zaratek irabazi du alde eginda, bigarren Aitor Canflancak. Alebinetan berriz esprina egon da Jokin Alberdi, Iker Imaz eta Unai Iribarren artean, azkenik jokin Alberdi izan da karrera onetako garalle. Azkenik gure txanda iritxi da ( infantillak), bueltaro eskapada bat egon da eta oso zaila izan  aurrekoei arrapatzea azkenik Daniel Mayorak irabazi du, bigarren Jon Ander Unanue geratu da eta azkenik Patxi Aldanondo hirugarren. Karrera oso polita izan da eta gainera aindoaingo guztiak oso ondo ibili gara.
sailkapena

Benjaminak
1. Txomin Ortiz de Zarate (Andoaingo)
2. Aitor Canflanca (Andoaingo)
3. Mikel Barandiaran (Caja Rural)
6. Aritz Atorrasagasti

Alebinak
1. Jokin Alberdi (Andoaingo)
2. Iker Imaz (Caja Rural)
3. Unai Iribar (Belca)

Infantilak
1. Daniel Mayora (Caja Rural)
2. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
3. Patxi Aldanondo (Caja Rural)
4. Jon Urdangarin (Andoaingo)
5. Julen Irigoien (Andoaingo)
6. Mikel Alonso (Andoaingo)
12. Arkaitz Murillo (Andoaingo)
14. Julen Lizarribar (Andoaingo)
16. Peru Ortiz de Zarate (Andoaingo)
17. Peio Manterola (Andoaingo)

anoeta1 anoeta2anoeta3anoeta4anoeta5anoeta6 anoeta7 anoeta8 anieta9 anoeta10 anoeta11 anoeta12 anoetan14 anoeta16 anoeta16

Kadeteak, Igorre ekainak 5

jonfloresJon Flores

Gaur  ekainak 5 Igorren izan dugu karrera, T.Gaztetxoakekoa. Ibilbidea 60 bat km-takoa zen eta bi buelta haundiz eta bi buelta txikiz zegoen osatua. Hasieran oso azkar abiatu gara eta lehenengo buelta haundian izan dira erretiratu gehien, tartean Xabier Mitxelena (Andoaingo). Eraso asko egon dira hasiera partean eta azkenean ihesaldia osatu da. Ihesaldi hau 4 txirrindulariz zegoen osatua 2 (Lan Mobel) 1 (Ampo) 1 (Zarautz). Bitartean, pelotoian erritmoa bajutzen joanda eta eroriko batzuk izan dira. Azkenean Ihesaldia ailegatu egin da eta Lehenengo Xabier Gorrotxategi (Zarautz)izan da , bigarren Ahetze Arratibel ( Ampo) eta hirugarren Iñaki Marquinez (Lan Mobel). Pelotoian esprinean bukatu dugu.

Sailkapena
1.Xabier Gorrotxastegi (Galdiano)
2. Ahetze Arratibel (Ampo)
3. Iñaki Marquinez (Ampo)
59. Jon Flores (Andoaingo)
91. Enaitz Roteta (Andoaingo)
94. Aitor Urruzola (Andoaingo)


jubenilak, Aizarnazabal ekainak 2

Aizarnazabalen ospatu zen urtero bezala bakarkako erlojuaren kontrako Gipuzkoako txapelketa, Eskolatik Mikel Iturriak parte hartu zuen eta 14. postuan amaitu zuen. 14,5 kilometroak 22'03" tan egin zituen, irabazlearengatik minutu eta hogeita hamarrera.
Irabazlea Jon Ander Insausti (Caja Rural) izan zen jubenil mailan, Leire Olaberria Emakumezko Eliteko mailan eta Dorleta Eskamendi jubenil mailan.
Gizonezko elite mailakoa Igor Romerok (Caja Rural) irabazi zuen, hauek 21 kilometro egin behar zituzten eta bataz bestekoa 47 kilometrotakoa izan zen. 23 urtez azpikoa Asier Penabad (Bidelan-Kirolgi) izan zen.

aizarnazabal1aizarnazabal2