MUNTAIA01puntueuspubli2
ES
BERRIAK

Urnietan, irailaren 30ean ospatu zen kriteriumaren argazkiak
urnieta
San Joan Jaietan Bizikleta festako XVIII edizioa ospatu genuen, hemen argazkiak

Bizikleta festa San Joan 2017-6-24


Eskola kirolako haurrak txirrindularitza probatzen egon ziren maiatzaren 20an allurralde kiroldegian.
Txirrindularitza egin nahi baduzue jarri harremanetan gurekin.

eskola-kirola

WNT-ATEWNT enpresarekin lankidetzan, Andoaingo txirrindulari eskolak, enpresa horren langile, bezero eta emakumeen talde txirrindulari profesionalarentzat, ibilbide bat antolatu dugu Gipuzkoako kosta bisitatuz. Larunbat honetan (2017-5-13) egin dugu irteera eta denak oso pozik gelditu gara.
Irteera Andoaingo alkatea den Ana Karrerak eman zuen. Mila esker ibilbide hau antolatzen lagundu duzuen guztiei eta WNT enpresari ere.
Prentsan oiartzuna izan du eta hemen dauzkagu AIURRI astekarian argitaratutakoa, Gipuzkoako Hitzan argitaratutako erreportaia
DV Andoaingo kronikan argitaratua. Hemen ibilbidean Josu Iraolak ateratako argazkiak.

Santakrutz jaietan antolatu genuen XIV bizikleta festa. Hemen daude ateratako argazkiak. Bizikleta festa Santakrutz

Andoaindo txirrindulari eskolak, 20.korrikan parte hartu zuen Andoaingo beste kirol taldeekin batera. Gazteleku pilota eskola, Leitz KE, Leizaran eskubaloi taldea, Euskalduna MT eta Andoaingo txirrindulari eskolak Basteron jaro zuten lekukoa. Eskolatik Pedro de Godosek eta Igor bere semeak eraman zuten.
korrika

Denboraldia Alebin eta infantilentzako Andoainen hasiko da martxoaren 4ean 16:30ean,
Kadeteak, Ibaetan otsailaren 25ean eta Jubenilak Eibarren otsailaren 26an goizeko 9:45ean


Azaroaren 26an Andoaingo Urigain kultur etxean eskaini zuten hitzaldia Imanol iraola eta Aitor Ugaldek: Gazte kirolarientzako elikadura praktikoa.

eli1eli2

Villabona-Zizurkilen uztailaren 17an ospatu zen Espainiako kopako emakumezkoen lasterketako argazkiak
Villabona-Zizurkil emakumezkoen espainiako kopa 2016

"Gure medikua" atala ireki dugu, elkarrizketak, aholkuak etab...

Txirrindularitzako hiztegia


Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue

egutegia ALEBIN ETA INFANTILAK
Bukatu da denboraldia
MAILA GUZTIAK http://www.gtxe.eus/



KONTAKTUA

info@andoaingo.eus

gure lagunak
Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoa
Euskadiko Txirrindularitza Federazioa
Leitz-mtb.com
Oriako txirrindulari eskola
GOIERRIKO T.B. AMPO
Tropela elkartea
JARRAITU facebooktwitteryoutube
Eguraldia Andoainen
ando
BERRI ZAHARRAGOAK
Laiene Pikabea Espainiako txapelketarako deitua izan da. Meridan ospatu zen uztailaren 8, 9 eta 10ean, Infantil mailako txapelketan parte hartu zuen Ginkana eta errepideko lasterketan, hauek argazkiak eta hemen ginkanako sailkapena 40. postua lortu zuen eta 20. errepideko lasterketan hemen sailkapena

laiene pikabea

bizikleta festa san Joan 2016
2016lko San Joan jaietan ospatu genuen XVII bizikleta festako argazkiak

bizikleta festa santakrutz
2016 Santakrutz jaietan ospatutako bizikleta festako artgazkiak


Andoaingo udalak, herriko zenbait kirol taldeekin sinatutako hitzarmenarekin lotuta, bideo hau argitaratu du, andoaindarrok kirolean euskara erabil dezaten bultzatzeko.


peiokoldo











2016 Koldo Velasco eta Peio Manterola
Euskadiko selekzioarekin parte hartu zuten Sabiñanigon , Koldo 42. eta Peio 69.


euskadikotxapelketaPeio Manterola EUSKADIKO TXAPELDUN.
Abuztuaren 9an, Zumaian ospatu zen Euskadiko txapelketan, Peio Manterola izan zen garaile eta Koldo Velasco bigarren, hirugarren Mikel Sarasola. Ekipokako sailkapenean ere lehen postuan izan zen Andoaingo txirrindulari eskola.

arantzazuko igoera Arantzazuko Igoera: 1. Koldo Velasco, 3. Ander Amonarriz, 5. Jokin Alberdi eta 8. Peio Manterola. Tarteko Helmugak Jokin Alberdi eta ekipoka lehen postua. ZORIONAK berriz ere



GipItzu
Gipuzkoako itzulian, Ekipoka txapeldunak.
Jokin Alberdi 4. eta lehen urteko lehena, Peio Manterola 21. eta Koldo Velasco 22. Ander Amonarrizek erorikoa izan du eta erretiratu egin da eta talde osoa BIKAIN
Hemen sailkapenak eta argazkiak


San Juan jaietan Bizikleta festa 2015 antolatu genuen, 250 haur izan ziren parte hartu zutenak eta guraso eta aiton-amonen gozamena. Mila esker parte hartzeagatik, Txirrindulari eskolan sartu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan. hemen festako argazkiakbizikleta festa


GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK

ZUMAIA

CAJARURALCAJARURALCAJARURALCAJARURAL
Pello Bilbao, Caja Ruraleko txirrindulari profesionala izan dugu gaur arratsaldean Andoinen (2015-06-01), taldeko autobusa ere ekarri dute.
Autobusa ikusten, 250 inguru haur eta gazte izan dira eta ondoren Pellorekin solasalditxo bat izateko aukera izan dute. Kamisetak banatu dituzte Caja Ruraleko arduradunek eta Pellok taldeko posterrak sinatu ditu. MILA ESKER zuen bisitagatik. Bisitaldiko argazkiak

peio
Peio Manterolak irabazi zuen Mutrikuko lasterketa 2015eko maiatzaren 16an


giptxa

2014 Sailkapena kadeteak:
1. Andoaingo txirrindulari eskola 35:17:70
2. Ulma 35:38:23
3. Mixto (Lokatza-Irunes-Buruntzazpi) 36:06:42

2014 Sailkapena jubenilak:
1. Andoaingo txirrindulari eskola 46:48:57
2. Laguntasuna 46:54:94
3. Fulgas 47:30:79



ANDOAINGO TXIRRINDULARI ESKOLA, GIPUZKOAKO TXAPELDUN BI MAILATAN, KADETEETAN ETA JUBENILETAN. 2012
GIPTX

Lizarra (jubenilak)

2009-3-29 80 km bataz bestekoa 33.55

iturria

Mikel Iturria

Karrera honetara Iñaki Bengoetxea, Ruben Dario eta Ni joan ginen eta aurreko egunetik oso nekatuta geunden eta pelotoian sufritzen joan ginen hirurok. Karrera oso oso gogorra zen eta azkenean Iñaki eta ni pelotoian iritsi ginen eta Dario 10 bat minutura.


sailkapena

24. Mikel Iturria
31. Iñaki Bengoetxea
74. Ruben Dario Holguin


Antzuola (jubenilak)

2009-3-28 81km bataz bestekoa 39,28 82 txirrindulari irteeran, 44 sailkatuak

iturria

Mikel Iturria

Sekulako euria eta hotza eduki genuen 7 gradu zeuden eta kazkabarra pixkat ere bota zigun. Karrera oso azkar joan zen eta hasieran Iñaki Bengoetxeak pintxatu egin zuen eta berriro pelotoian sartzera zihoala berrio pintxatu zuen. Besteok karrera guztia aurrean egin genuen eta korte guztietan egon gine. 25 bat km faltza zirela Imanol Ugalde beste bi txirrindularikin alde egin zuen. Geroxeago 20 bat km faltan 6 txirrindularik alde egin zuten eta gero ni atera nintzen hauen atzetik eta bakarrik harrpatu nituen. Bukaera aldera nere grupoa eta imanolena juntatu egin ziren eta karrera azkeneko igoeran jokatu zen gure artean baina pelotoia ere ez zen oso urruti. Azkenean nik 3 egin nuen. Bukaeran denok kongelatuta ginen.

sailkapena
4. Mikel Iturria
25. Ruben Dario Holguin
28. Aitor Ugalde
44. Imanol Ugalde

antzuolajub1 antzuolajub2 antzuolajub3 antzuolajub4 antzuolajub5


Lazkao (cadetes)

52 km, bataz bestekoa 36,16 72 txirrindulari irteeran 50 sailkatuak

iraola Imanol Iraola

Martxoaren 28an, Lazkaon izan dugu lasterketa. Gogorra zen, euria ari zuelako eta bukaera aldean portu bat genuelako, Olaberria hain zuzen ere. Goizeko 10.30tan hasi dugu lasterketa, Lazkaon 3 kilometroko 3 buelta eman eta alegi aldera abitu gara. Alegi bidean atake asko egon dira, baina halako batean 3 iheslariek egin dute eskapada ona. 20. kilometroan atera dira, Endika Etxegoien (azysa); Jokin Sarasola (ampo) eta bordeuxeko frantxes bat. Pelotoiean egoera ikusi eta gu ere lanean hasi gara Ertzaintzak kalera botako gintuela esan digulako, aurreko 3 iheslariek 3 minutuko errenta bait zuten. Olaberrian korte asko izan dira baina bakoitzak bere erritmoa hartu eta ahal izan dugun bezala aurrera egin dugu. Eta azkenean metara 3 iheslariak iritsi eta atzetik gu sartu gara spriñean.


Jon Iraolaren bideoa

sailkapena
12. Imanol Iraola
23. Igor Arruti

lazkaokad1 lazkaokad2 lazkaokad3


Villabona

unanue Jon Ander Unanue

Martxoaren 28an Billabonan karrera eduki dugu.1km eta 200metroko zirkuituari hamabi itzuli eman dizkiogu. Lehenik,caja rural taldea zoriontzen dut eman duen erakustaldiarengatik.Hasiera hasieratik txirrindulari bat bidali dute eta txirrindulari horrek 3 itzuli egin ditu ihes eginda eta txirrindulari hori harrapatu dugunean,caja ruraleko beste bi atera dira, hasieran, ez diogu garrantzi handirik eman baina 500 m inguruko distantzia hartu dute eta gu taldean ez gara konpondu erasoaldia hausteko eta azkenean bi horiek bakarrik iritsi dira.Eskapatuen atzetik talde txiki bat helmugaratu da Enaitz eta Jon Flores-ekin eta taldetxo horren atzetik denok banatuta iritsi gara. Lasterketa egin dugun luzeena izan da eta egin ditugunetako gogorrena.Txirrindulari gutxik bukatu dugu doblatu gabe. sailkapena

Benjaminak

1. Ugaitz Gorostidi
2. Txomin Ortiz de Zarate (Andoaingo)
5. Aitor Canflanca (Andoaingo)

Alebinak

1. Iker Imaz
2. Unai Aranburu
3.Jokin Alberdi (Andoaingo)
4. Peru Ortiz de Zarate (Andoaingo)
5. Julen Lizarribar (Andoaingo)
8. Roke Canflanca (Andoaingo)
11. Imanol Matinez (Andoaingo)
13. Arkaitz Moreno (Andoaingo)
14. Pello Manterola (Andoaingo)

Infantilak

1. Xabier Jauregi (Caja Rural)
2. Alex Aranburu (Caja Rural)
3. Enaitz Roteta (Andoaingo)
4. Ahetze Arratibel (Caja Rural)
5. Unai Goikoetxea (Caja Rural)
10. Jon Flores (Andoaingo)
12. Julen Irigoien (Andoaingo)
13. Xabier Mitxelena (Andoaingo)
15. Arkaitz Murillo (Andoaingo)
16. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
17. Urko Garmendia (Andoaingo)

villa11 vill10 vill9 vill8 vill7 vill6 vill5 VILL4 vill3 vill2


Eibar (kadeteak)

56 km. bataz bestekoa 41,03. 68 txirrindulari irteeran, sailkatuak 46.

igor Igor Arruti

Martxoak 22, Eibarren gure laugarren karrera izan degu.55,5km-ko ibilbidea, eta oso gorabeheratsua. Erorketa eta toke asko egon dira tropel barruan.10. kilometroan Ampoko eta Azetxeko bi txirrindulariek hies egin dute.3 minutuko aldea edukitzea ailegatu dira.Soraluzeren lehenengo aldiko igoeran tropela moztu eta taldetxoak egin dira Imanol Iraola eta nik lehenengo taldetxoan (30 txirrindulari) sartu gera. Geroxeago 50 bat txirrindulari egon gera tropelean.Soraluzeraino 5km geratzen zirenean hiesaldiak 20-30segunduko errenta zeraman, baina paroia izan da eta alde gehiago atera digute. Soraluzeren bigarren igoeran ere tropela moztu da eta 35bat txirrindulari aurrean izan gera bertan Imanol Iraola eta nik.Azkenean ihesaldia ailegatu da eta ampoko txirrindularia irabazi du,tropelari 20-30 segundu gutxi gorabehera atera digu.Tropelean25 txirrindulari ailegatu gera.39,89km/h bataz besteko abiadura izan degu.

sailkapena
6. Imanol Iraola
23. Igor Arruti


Zegama (jubenilak)

72 km. bataz bestekoa 34,29. 75 txirrindulari irteeran, sailkatuak 39.

aitor Aitor Ugalde

Hasieratik oso azkar atera ginen, eta atake asko egon ziren Segura aldera jaisten. Pelotoiean gehienek aberiak eta pintxazoak jasan zituzten eta horien artean Ruben Dario zegoen. Karreteraren egoera lotsagarria zen benetan. Zegamara bidean ihesaldi saiakerak ez ziren geratu eta halako batean sei txirrindulariko talde bat aurreratu zen. Horien artean Mikel Iturria eta Iñaki Bengoetxea zeuden. Atzean pelotoiean azkar gindoazen eta Zegamarako bidean Imanol Ugaldek eta nik (Aitor Ugalde) pintxatu egin genuen biok batera, eta berriro pelotoia harrapatzerako kanporatu gintuzten. Iheslariak azkar zihoazen baino ez zuten minututik gorako errentarik lortu karrera osoan zehar. Pelotoiean zihoan Asier Lakarra kanporatua izan zen ezinak jota. Azkenik karrera Otzaurten erabaki zen. Bertan, Iñaki Bengoetxeak ongi eutsi zien ihesaldiko indartsuenei hasiera batean, baina azkenean etsi eta 5.postuan sartu zen helmugan. Mikel Iturriak aldiz, aurretik eginiko esfortzuaren ondorioz, lehenago eman zuen amore eta 39.postuan igaro zuen helmuga.

sailkapena
5. Iñaki Bengoetxea
39. Mikel Iturria

zegama1 zegama2 zegama3 zegama4


Andoain

jonflores Jon Flores (infantil maila)

Martxoak 21 ean izan genuen denboraldiko 3 garren karrera Andoainen.1km inguruko zirkuituari 10 itzuli eman behar genizkion.Karrera erritmo bixian joan zen eta Caja Ruraleko txirrindulari baten erasoaldiaren ondorioz erabaki zen karrera,hala ere azkeneko itzulian harrapatu genuen.azkeneko kurban nere taldekideak erasoa jo zuen baina hala ere esprinean 2 garren gelditu zen, ni ondorengo taldetxoan ailegatu nintzen. sailkapena

Benjaminak

1. Unai Iribar
2. Uaitz Gorostidi
3. Beñat Jauregi
7. Aitor Canflanca (Andoaingo)
8. Txomin Ortiz de Zarate (Andoaingo)

Alebinak

1. Andoni Elorza
2. Iker Imaz
3. Unai Aranburu
4. Jokin Alberdi (Andoaingo)
5. Roke Canflanca (Andoaingo)
6. Imanol Matinez (Andoaingo)
8. Julen Lizarribar (Andoaingo)
10. Arkaitz Moreno
12. Peru Ortiz de Zarate
15. Pello Manterola

Infantilak

1. Ander Alonso (Caja Rural)
2. Enaitz Roteta (Andoaingo)
3. Ahetze Arratibel (Caja Rural)
4. Patxi Aldanondo (Caja Rural)
5. Unai Goikoetxea (Caja Rural)
6. Jon Flores (Andoaingo)
7. Julen Irigoien (Andoaingo)
10. Xabier Mitxelena (Andoaingo)
16. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
18. Arkaitz Murillo (Andoaingo)
19. Jon Urdangarin (Andoaingo)
23. Urko Garmendia (Andoaingo)

and09321-1 and02 and03 and04 and06 and10 and05 and07 and08 and09


Azpeitia (Jubenilak)

149 txirrindulari ziren irteeran, 119k lasterketa utzi dute eta 30 bakarrik sailkatu dira. 87 kilometroko ibilbidea zen eta bataz bestekoa 39,53 izan da.

iñakib Iñaki Bengoetxea

Atzo(martxoak 19), Azpeitian izan genuen lasterketa. Trofeo Euskal Herria torneoko lehen proba puntuagarria zen. Bagenekien karrera gogorra izango zela, Euskal Herri osotik etorri baitziren partaideak eta azken 10 kilometroetan Azkarateko gainak mina egingo zuela bagenekien. Lasterketa oso bizkor joan zen hasieratik eta etengabe erasoak izan ziren. Horietako batean Dario irten zen eta bidea ireki zuen.
Ondorengo eskapadan Imanol Ugalde atera zen eta aurrekoekin bat egin zuen. Eta azkenik beste eskapada bat atera zen eta bertan ni eta Asier Lakarra sartu ginen. Denok bat egin genuen baina Azkaraten karrera puskatu zen. Andoaindarrak  indarrez juxtu iritsi ginen eta ezin izan genuen karrera lehiatu. azkenean Imanol 16 postuan sailkatu zen, Ruben Dario 26.postuan eta ni 29.postuan

Sailkapena
16. Imanol Ugalde
26. Ruben Dario Holguin
29. Iñaki Bengoetxea

azpeitjub2 azpeitjub1 azpeitijub3


Azpeitia (kadeteak)

iraola Imanol Iraola

Martxoaren 15ean, Azpeitian izan dugu gure hirugarren lasterketa. Printzipioz ez zen lasterketa oso gogorra espero, baina atakeak direla eta gogorra egin da. 48 kilometroko ibilaldia zen, oso gorabeheratsua. Esan bezala atake asko egon dira, baina Iraetan izan da atake erabakigarria. 8 bat txirrindularik egin dugu ihes,(Ampoko 4, Azetxe 1, Sumofic 1, Foronda 1, Bordeaux 1) eta pixka bat eztabaidatu ostean denak erreleboak ematen hasi gara. Konturatu orduko Azpeitiatik gertu geunden eta 3 kilometro falta zirela Mikel Aristi (Sumofic) atake gogorra jo du. Ezin izan diogu inork heldu eta metara bakarrik heldu da. Atzean beste 7ak espriña jokatu dugu eta nik irabazi dut, beraz Azpeitian 2. postuan geratu naiz! Igor nire taldekidea 21. postuan sartu da. Sailkapena

azpeitiakad1 azpeitiakad2 azpeitiakad3


Eibar (jubenilak)

dario Ruben Dario Holguin

Gaur Eibarren lasterketa, lasterketa gogorra niretzako, euriarekin ez naiz ondo ibiltzen. Beno, 8.kilometroan 9 txirrindularik alde egin dute, tartean gure taldeko Imanol Ugalde eta Asier Lakarra. 12.kilometroan beste 4 tartean ni. Itziar igotzen aurrekoak oso gertu izan ditugu, baina ez ditugu harrapatu, hiru bakarrik tiratu dugu, besteak aurrean taldekidea zuela aitzakia jartzen zuen. Itziar-erako bigarren igoeran, Lakarra harrapatu dugu eta jaisten erori egin da, pena bat. 8 kilometroren faltan talde nagusiak harrapatu gaitu eta azken kilometroan Imanol. Ihesaldia iritsi egin da. Xabier Perez (Andoaingo) esprintean erori egin da. Lasterketa oso gogorra izan da, lurra bustia zegoen. (itzulpena). Xabier Perezek, erorketaren ondorioz, eskumuturra puskatu du eta belarrian zenbait puntu eman behar izan dizkiote, gutxienez hilabetean ezingo du lasterketetan parte hartu)

Sailkapena
8. Iñaki Bengoetxea
12. Mikel Iturria
24. Ruben Dario Holguin
34. Aitor Ugalde
54. Imanol Ugalde

eibarjub4 eibarjub1 eibarjub2 eibarjub3


Lazkao


enaitz Enaitz Roteta

Nire bigarren lasterketa izan da eta kilometro bateko zirkuitu batean 10 itzuli emanez, garaipena eskuratzea lortu nuen. Kanpaiaren soinua entzun ondoren erasoaldia jo nuen eta besteei alde apur bat atera ondoren  43km/h eutsi diot eta ezin izan didate jarraitu.
Beraz Tolosan lortu ez nuena lortu nuen Lazkaon eta Andoaingo taldeko 2.postua Jon Ander Unanuek lortu zuen 8. postua eskuratuz orokorrean.sailkapena

Benjaminak

1. Unai Iribar
2. Beñat Jauregi
3. Beñat Arana
4. Txomin Ortiz de Zarate (Andoaingo)
5. Mikel Alonso
6. Aitor Canflanca (Andoaingo)

Alebinak

1. Iker Imaz
2. Jokin Alberdi (Andoaingo)
3. Unai Aranburu
4. Adrian Alamo
5. Roke Canflanca (Andoaingo)
6. Andoni Elortza
7. Julen Lizarribar (Andoaingo)
8. Imanol Matinez (Andoaingo)
9. Aitor Irazu
10. Aitor Zurdo

Infantilak

1. Enaitz Roteta (Andoaingo)
2. Ander Alonso (Caja Rural)
3. Ahetze Arratibel (Caja Rural)
4. Unai Goikoetxea (Caja Rural)
5. Andoni Alustiza (Caja Rural)
6. Xabier San Sebastian (Urnieta)
7. Xabier Jauregi (Caja Rural)
8. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
9. Patxi Aldanondo (Caja Rural)
10. Aaron Estevez (Caja Rural)

benjaminak alebinak1 alebinak2 infantilak1 infantilak2 sariak


Errenderia (Jubenilak)

2009-3-8 / 59km bataz bestekoa 41.15km/orduko


iturria Mikel Iturria

Martxoak 8 hasi da jubenilen denboraldia. Lehenengo karrera Errenterian izan da eta hasteko 60Km baina nahiko gogorrak dena gora eta behera. Irteeran 100bat txirrindulari atera gara eta hasieratik atakeak egon dira. Horietako batean 8ko eskapada egin da eta bertan ginen ni eta Asier Lacarra. Gero kilometroak pasa ahala jendea gelditzen hasi da eta 5 geratu gara aurrean. Pelotoia beti oso gertu izan dugu eta eroak bezala aritu gara tiraka aurrean eta azkenean iristea lortu dugu eta esprintean jokatu da garaipena. Haritz Orbek(Bizkaitarra) irabazi du eta ni bigarren izan naiz. Atzetik 15 bat segundora pelotoia sartu da eta esprintean Xabi Perez, Imanol Ugalde eta Iñaki Bengoetxea aurrean sartu dira eta Ruben Dario eta Asier Lacarra ere ez ziren oso urruti. Datorren Igandean Eibarren ea Andoaingo batek irabazten duen edo behintzat lehian ibiltzen garen!!!

2. Mikel Iturria (1. lehen mailako jubeniletan)
6. Xabier Perez (3. lehen mailako jubeniletan)
10. Imanol Ugalde
11. Iñaki Bengoetxea
16. Ruben Dario Holguin
27. Asier Lakarra

Ekipotako sailkapenean 2. Andoaingo
sailkapen osoa

errenteria01 errenteria02 errenteria03 errenteria04 errenteria05


Beasain (kadeteak)

2009-3-7

igor Igor Arruti

Martxoak 7, Beasainen gure lehenengo errepideko karrera izan degu.69,78km-ko ibilbidea izan degu. Oso gogorra izan da eta eguraldi kaxkarra izan degu horren ondorioz kurbetan arrisku asko zegoen eta asko frenatu behar izan degu baina erorketa asko egon dira. Geldialdi eta tiroiak ere asko egon dira eta hori asko nekatu digu. Frantsesak eta Arabarrak etorri dira. Frantses bat Itsasondon eskapatu da eta 3 minutuko aldea atera digu pelotoiari asko aguantatu du eta Lierni-ko igoeran harrapatu degu. Txirrindulari asko atera gera baina gutxi ailegatu. Liernirako bidean haurrean 30 geratu gera eta igoeran taldetxoak egin dira. Imanol Iraola, igotzen hasitakoan herori da baina azkar altxatu da eta buruan jarri da . Igotzen asko sufritu det baina 4. taldetxoan sartu nahiz jaisten. Lehenengo taldea 8 ziren bigarrenean 5 eta hirugarrenean 6 gutxi gora behera. 4 taldean 8 ginen eta esprintean irabazi diet. Imanolek 3º postua lortu du esprinean.36,98km\h media egin degu. Sailkapena

beasain02 beasain01 beasain03


Tolosa

2009-3-7 sailkapenak
Benjaminak

1. Unai Iribar
2. Beñat Jauregi
3. Mikel Alonso
4. Txomin Ortiz de Zarate (Andoaingo)
5. Beñat Arana
6. Aitor Canflanca (Andoaingo)

Alebinak

1. Jokin Alberdi (Andoaingo)
2. Peru Ortiz de Zarate (Andoaingo)
3. Roke Canflanca (Andoaingo)
4. Andoni Elortza
5. Julen Lizarribar (Andoaingo)
6. Unai Aranburu
7. Andoni Alonso
8. Imanol Matinez (Andoaingo)
9. Aitor Irazu
10. Arkaitz Moreno (Andoaingo)

Infantilak

1. Ander Alonso (Caja Rural)
2. Arkaitz Arratibel (Caja Rural)
3. Enaitz Roteta (Andoaingo)
4. Unai Goikoetxea (Caja Rural)
5. Jauregi (Caja Rural)
6. Andoni Alustiza (Caja Rural)
7. Iñaki Elortza (Caja Rural)
8. Julen Irigoien (Andoaingo)
9. Xabier Mitxelena (Andoaingo)
10. Jon Ander Unanue (Andoaingo)


Ibaeta (kadeteak)

iraola Imanol Iraola

Otsailak 28, Ibaetan hasi dugu denboraldia. Lehenengo karrera dela eta, 3 kilometroko zirkuitu batean hasi gara, ohiturak zaharrak gogoratzen. Karrera 4etan hasi da, eta bertan 60 kirolari geunden. 60 horietatik 30 klasifikazio tanda batean sartu dira eta beste 30 beste bigarren batean. 10 bueltako tanda bakoitzean 15 klasifikatzen ziren finalerako. Ni lehenengo tandan atera naiz eta lehenengo kurban 5 bat pertsona erori gara, baina, segituan harrapatu ditugu aurrekoak. Eta azkenean erraz klasifikatu naiz, 4.postuan hain zuzen ere. Bukatzean hankak askatu eta finalerako prest gauden zerbait jandakoan.  Finalak 15 buelta zituen eta egia esan ez gara oso azkar joan azken bueltak iritsi arte. Azken bueltetan atake ugari egon dira baina erraz eusteko modukoak eta azkeneko bueltan atake oso gogorra egon da. Tamalez, ezin izan naiz esprintean sartu, baina ala ere 10.postuan bukatu dut lasterketa, kadete lehen mailako, lehen txirrindularia.

Esan bezala, Imanol Iraolak 10.postua lortu zuen eta Igor Arrutik 15.postua
sailkapenak


Afizionatuen emaitzak

(Andoaingo eskolatik pasatutako txirrindulariak)

Zumaia (2009-2-28) sailkapena
34. Aritz Mujica (Belca)
39. Xabi Errazkin (Belca)
78. Carlos Sanchez (Belca)
118. Iñaki Lecuona (Bruesa)
128. Asier Septien (Belca)

Soraluze (2009-2-22) sailkapena
68. Aritz Mujica (Belca)
101. Asier Septien (Belca)
109. Iñaki Lekuona (Bruesa)

 

martxoko emaitzak / apirilieko emaitzak / maiatzeko emaitzak