MUNTAIA01puntueuspubli2
ES
BERRIAK

Urnietan, irailaren 30ean ospatu zen kriteriumaren argazkiak
urnieta
San Joan Jaietan Bizikleta festako XVIII edizioa ospatu genuen, hemen argazkiak

Bizikleta festa San Joan 2017-6-24


Eskola kirolako haurrak txirrindularitza probatzen egon ziren maiatzaren 20an allurralde kiroldegian.
Txirrindularitza egin nahi baduzue jarri harremanetan gurekin.

eskola-kirola

WNT-ATEWNT enpresarekin lankidetzan, Andoaingo txirrindulari eskolak, enpresa horren langile, bezero eta emakumeen talde txirrindulari profesionalarentzat, ibilbide bat antolatu dugu Gipuzkoako kosta bisitatuz. Larunbat honetan (2017-5-13) egin dugu irteera eta denak oso pozik gelditu gara.
Irteera Andoaingo alkatea den Ana Karrerak eman zuen. Mila esker ibilbide hau antolatzen lagundu duzuen guztiei eta WNT enpresari ere.
Prentsan oiartzuna izan du eta hemen dauzkagu AIURRI astekarian argitaratutakoa, Gipuzkoako Hitzan argitaratutako erreportaia
DV Andoaingo kronikan argitaratua. Hemen ibilbidean Josu Iraolak ateratako argazkiak.

Santakrutz jaietan antolatu genuen XIV bizikleta festa. Hemen daude ateratako argazkiak. Bizikleta festa Santakrutz

Andoaindo txirrindulari eskolak, 20.korrikan parte hartu zuen Andoaingo beste kirol taldeekin batera. Gazteleku pilota eskola, Leitz KE, Leizaran eskubaloi taldea, Euskalduna MT eta Andoaingo txirrindulari eskolak Basteron jaro zuten lekukoa. Eskolatik Pedro de Godosek eta Igor bere semeak eraman zuten.
korrika

Denboraldia Alebin eta infantilentzako Andoainen hasiko da martxoaren 4ean 16:30ean,
Kadeteak, Ibaetan otsailaren 25ean eta Jubenilak Eibarren otsailaren 26an goizeko 9:45ean


Azaroaren 26an Andoaingo Urigain kultur etxean eskaini zuten hitzaldia Imanol iraola eta Aitor Ugaldek: Gazte kirolarientzako elikadura praktikoa.

eli1eli2

Villabona-Zizurkilen uztailaren 17an ospatu zen Espainiako kopako emakumezkoen lasterketako argazkiak
Villabona-Zizurkil emakumezkoen espainiako kopa 2016

"Gure medikua" atala ireki dugu, elkarrizketak, aholkuak etab...

Txirrindularitzako hiztegia


Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue

egutegia ALEBIN ETA INFANTILAK
Bukatu da denboraldia
MAILA GUZTIAK http://www.gtxe.eus/



KONTAKTUA

info@andoaingo.eus

gure lagunak
Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoa
Euskadiko Txirrindularitza Federazioa
Leitz-mtb.com
Oriako txirrindulari eskola
GOIERRIKO T.B. AMPO
Tropela elkartea
JARRAITU facebooktwitteryoutube
Eguraldia Andoainen
ando
BERRI ZAHARRAGOAK
Laiene Pikabea Espainiako txapelketarako deitua izan da. Meridan ospatu zen uztailaren 8, 9 eta 10ean, Infantil mailako txapelketan parte hartu zuen Ginkana eta errepideko lasterketan, hauek argazkiak eta hemen ginkanako sailkapena 40. postua lortu zuen eta 20. errepideko lasterketan hemen sailkapena

laiene pikabea

bizikleta festa san Joan 2016
2016lko San Joan jaietan ospatu genuen XVII bizikleta festako argazkiak

bizikleta festa santakrutz
2016 Santakrutz jaietan ospatutako bizikleta festako artgazkiak


Andoaingo udalak, herriko zenbait kirol taldeekin sinatutako hitzarmenarekin lotuta, bideo hau argitaratu du, andoaindarrok kirolean euskara erabil dezaten bultzatzeko.


peiokoldo











2016 Koldo Velasco eta Peio Manterola
Euskadiko selekzioarekin parte hartu zuten Sabiñanigon , Koldo 42. eta Peio 69.


euskadikotxapelketaPeio Manterola EUSKADIKO TXAPELDUN.
Abuztuaren 9an, Zumaian ospatu zen Euskadiko txapelketan, Peio Manterola izan zen garaile eta Koldo Velasco bigarren, hirugarren Mikel Sarasola. Ekipokako sailkapenean ere lehen postuan izan zen Andoaingo txirrindulari eskola.

arantzazuko igoera Arantzazuko Igoera: 1. Koldo Velasco, 3. Ander Amonarriz, 5. Jokin Alberdi eta 8. Peio Manterola. Tarteko Helmugak Jokin Alberdi eta ekipoka lehen postua. ZORIONAK berriz ere



GipItzu
Gipuzkoako itzulian, Ekipoka txapeldunak.
Jokin Alberdi 4. eta lehen urteko lehena, Peio Manterola 21. eta Koldo Velasco 22. Ander Amonarrizek erorikoa izan du eta erretiratu egin da eta talde osoa BIKAIN
Hemen sailkapenak eta argazkiak


San Juan jaietan Bizikleta festa 2015 antolatu genuen, 250 haur izan ziren parte hartu zutenak eta guraso eta aiton-amonen gozamena. Mila esker parte hartzeagatik, Txirrindulari eskolan sartu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan. hemen festako argazkiakbizikleta festa


GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK

ZUMAIA

CAJARURALCAJARURALCAJARURALCAJARURAL
Pello Bilbao, Caja Ruraleko txirrindulari profesionala izan dugu gaur arratsaldean Andoinen (2015-06-01), taldeko autobusa ere ekarri dute.
Autobusa ikusten, 250 inguru haur eta gazte izan dira eta ondoren Pellorekin solasalditxo bat izateko aukera izan dute. Kamisetak banatu dituzte Caja Ruraleko arduradunek eta Pellok taldeko posterrak sinatu ditu. MILA ESKER zuen bisitagatik. Bisitaldiko argazkiak

peio
Peio Manterolak irabazi zuen Mutrikuko lasterketa 2015eko maiatzaren 16an


giptxa

2014 Sailkapena kadeteak:
1. Andoaingo txirrindulari eskola 35:17:70
2. Ulma 35:38:23
3. Mixto (Lokatza-Irunes-Buruntzazpi) 36:06:42

2014 Sailkapena jubenilak:
1. Andoaingo txirrindulari eskola 46:48:57
2. Laguntasuna 46:54:94
3. Fulgas 47:30:79



ANDOAINGO TXIRRINDULARI ESKOLA, GIPUZKOAKO TXAPELDUN BI MAILATAN, KADETEETAN ETA JUBENILETAN. 2012
GIPTX

Ezkio

81 Kilometroko ibilbidea, bataz bestekoa 38.83, 60 txirrindulari ziren irteeran eta 36 helmugan.

Sailkapena
1. Markos Zaldibia (Lan Mobel)
2. Igor Jauregi (Caja Rural)
3. Martin Apalategi (Azetxe)
26. Imanol Ugalde (Andoaingo)
27. Aitor Ugalde (Andoaingo)
28. Ruben Dario Holguin (Andoaingo)

ezkiojub01 ezkiojub02ezkiojub03ezkiojub04 ezkiojub05ezkiojub06 ezkiojub07 ezkiojub08 ezkiojub09 ezkiojub10

Oñati

igorIgor Arruti

Ekainak 27.Oñatin izan degu karrera.57km eta Udana alde gogorretik eta alde xuabetik igotzen genuen.85txirrindulari atera gera baina 50 bakarrik ailegatu gera. Bergara bidean oso azkar joan gera eta eraso asko ere egon dira baita Udana bidean ere. Udana hasi bezain laster tropela taldetxoetan moztu da, aurreko taldean Imanol eta Ni sartu gera, 20 txirrindulari gutxi gora-behera gindoazen. Udana bukatzeko 500 m falta ziranean Mikel Aristik (sumofic) hies egin du. Gu atzetik saiatu gera jarraitzen baina ezin izan degu harrapatu. Gure atzetik beste talde bat zegoen 30 txirrindulariekin baina minutu bat baino gehiagoko aldea geukagun. Udana alde xuabetik igotzen frantses batek erasoa jo du eta aurrean 15 geratu dira eta 10 segundura Ni beste lauekin. Mikel Aristi minutu batekin ailegatu da bakarrik gero 2.taldea bertan Imanol eta 10 seundura nire taldetxoa. Imanolek 4.postua egin du eta lehengo urteko lehengoa geratu da.Ni 18.postua eta lehengo urteko 4.geratu naiz. 45km/h bataz-besteko egin degu.

Sailkapena
1. Mikel Aristi (Sumofic)
2. Unai Jauregi (Oriako)
3. Kepa Barrutieta (Gaursa Renault)
4. Imanol Iraola (Andoaingo)
18. Igor Arruti (Andoaingo)

oñatikad

 


Sopela

Sailkapena
1. Beñat Txoperena (Caja Rural)
2. Alvaro Sorbet (Caja Rural)
13. Ruben Dario Holguin (Andoaingo)
45. Mikel Iturria (A ndoaingo)


Gipuzkoako itzulia

Hemen giftxirrindularia sakatu eta Gipuzkoako itzuliko informazio orrira eramango zaitu


Amaitu da denboraldia benjamin, alebin eta infantilentzako

Gazteen lasterketak bukatu da eta guraso batzuk afari eder bat prestatu zuten denboraldi bukaera ospatzeko, betara, benjamin, alebin eta infantil mailako gazte eta beraien guraso eta urtean zehar ibili garen entrenatzaileak agertu ginen. Oso afari ederra eman ziguten eta postrea gurasoen artean dagoen gozogileak prestatutako tarta eder bat (argazkian ikus daiteke). Xabier Mitxelena, Jon Flores eta Enaitz Roteta infantil mailako gazteak, datorren urtean kadeteak izango dira eta beraientzako despedida modukoa ere izan zen. Bukaeran, denboraldian zehar ateratako argazkiak ikusi genituen. Azken argazkian bertatik ikusten den paisaia. Mila esker.

afaria1 afaria2 afaria3 afaria4 afaria5

Larraitzeko festan ateratako zenbait argazki

larraitz01 larraitz02 larraitz03 larraitz04

Tolosa

iraolaImanol Iraola

Gaur, ekainak 20 Tolosan izan dugu lasterketa. 1.500 metroko prologoa zen. San Francisco kaletik irten eta Miserikordia zaharren egoitzan bukatzen zen. Azken kilometroa goraka zen eta kurba txarrak zituen, horietako batean pasada ederra egin dut azkarregi sartu bait naiz kurbara. Hasiera hasieratik dena ematera atera behar genuen eta ondo ondo berotuta irten gara. Irabazleak, Mikel Aristik 1.45 minututan egin du ibilbidea eta nik 2. postua lortu dut 1.50 minuturekin. Igor nire taldekideak lehen 15 postuetan egin duela pentsatzen dut.

Sailkapena
1. Mikel Aristi (Sumofic)
2. Imanol Iraola (Andoaingo)
14. Igor Arruti (Andoaingo)


Rivabellosa

igorIgor Arruti
Ekainak 14 Rivabellosan eduki degu trofeo gaztetxoaren azkeneko karrera.20km zirkuituan 3 itzuli eman ditugu. oso bide txarra gorabeheratsua eta puerto gogor batekin.130 txirrindulari atera gera eta 50 gehienez iritsi gera.lehengo kilometroetatik erasoak egon dira eta tropelean erorketa asko egon dira.euri tanta batzuk erori dira baian ez du errepidea asko busti.lehengo igoeran moztu da tropela baina berakoan berriz ere taldeak juntatu dira bigarren igoeran berdin. bigarren igoeran 2 txirrindulari ihes egin dute eta spriñean ailegatu dira metara.hirugarren igoera aurrean 30 txirrindulari geratu dira tropelean bertan Imanol Iraola zegoen eta gero 10eko taldetxo bat bertan ni negoen.azkenean esan bezala ihesa ailegatu da gero  tropel txikia eta gero 10eko taldetxoa besteak erretiratu egin dira.

sailkapena
18. Imanol Iraola
69. Igor Arruti


Bergara

iraolaImano Iraola
Ekainak 13, Bergaran izan dugu lasterketa. Bero izugarria genuen 69 kilometroko lasterketa egiteko, 35 gradu hain zuzen ere. Bergaratik Oñatirantz joan gara eta bueltan 10 pertsonako eskapada sortu da. Bertan ampoko 3, corrugadoseko 2, sumoficeko 2, viveros san antoneko 1... eta ni geunden. Atzetik beste Ampoko 2 eta belcako 1 etorri dira 20 bat kilometro geroago. Ertzainek, pelotoia kaleratu behar izan dute. 5 minutuko aldea genuelako aurrean, ekipo guztiak bait geunden bertan. Lasterketan, denak biharko lasterketari begira zijoaztela nabarmena zen. Azkenik Asier Unanuek Antzuola bidean ihes egin digu eta 10 segundurekin iritsi da metara eta beste guztiak sprintean jolastu dugu 2. postua.

sailkapena
6. Imanol Iraola
22. Igor Arruti


Anoeta

urdangarin

Jon Urdangarin
Larunbatean Anoetan izan genuen denboraldiko azken aurreneko lasterketa. Zirkuituak 600-700m zituen gutxi gora behera, nahiko motxa zen, baina aldapa bat zuen. Benjaminek 3 buelta zituzten, alebinek 8 eta infantilek 15.
Benjaminetan Unai Iribarrek (Belca) irabazi zuen eta Txomin Ortiz de Zarate eta Aitor Canflanca 7. eta 8. postua lortu zuten.
Alebinetan lasterketa lasaia izan zen, denak pelotoian joan ziren gutxi batzuk izan ezik. Azkenean Jokinek lehenengo postua lortu zuen.
Infantiletan lasterketa nahiko lasai joan zen, Julen Irigoienek beste behin ere zulatua izan zuen eta lasterketa utzi zuen. Bi itzuli falta zirela Caja Ruraleko batek erasoa jo zuen baina pelotoiak harrapatu egin zuen. Aldapa gora, azkeneko itzulian Enaitzek esprinta jo zuen eta lasterketa irabazi zuen.

 

Benjaminak

1. Unai Iribar (Belca)
7. Txomin Ortiz de Zarate (Andoaingo)
8. Aitor Canflanca (Andoaingo)

Alebinak

1. Jokin Alberdi (Andoaingo)
2. Iker Imaz (Caja Rural)
3. Andoni Elorza (Caja Rural)
4. Peru Ortiz de Zarate (Andoaingo)
5. Arkaitz Moreno (Andoaingo)
6. Julen Lizarribar (Andoaingo)
8. Roke Canflanca (Andoaingo)
10. Imanol Matinez (Andoaingo)
15. Pello Manterola (Andoaingo)

Infantilak

1. Enaitz Roteta (Andoaingo)
2. Ahetze Arratibel (Caja Rural)
3. Ander Alonso (Caja Rural)
6. Xabier Mitxelena (Andoaingo)
9. Jon Flores (Andoaingo)
11. Jon Ander Unanue (Andoaingo)
21. Arkaitz Murillo (Andoaingo)

anoeta1 anoeta2 anoeta3 anoeta4 anoeta5 anoeta6 anoeta7 anoeta8
eta hemen bideo bat

Segura

Izugarrizko lasterketa egin zuten Andoaingo txirrindulariak. Hasi eta gutxira, erasoaldiak jo zituzten bata bestearen atzetik eta ia 30 txirrindulari gelditu ziren aurrean, haien artean Andoaingo txirrindulari asko. Sailkapena ikusita konturaruko gara erdiak baino gehiago lasterketa utzi behar izan zutela, beraz oso gogorra izan zen lasterketa.

Sailkapena
1. Mikel Elorza (Lan Mobel)
2. Unai Intziarte (Azetxe)
3. Imanol Ugalde (Andoaingo)
5. Mikel Iturria (Andoaingo)
6. Ruben Dario (Andoaingo)
19. Xabier Perez (Andoaingo)
29. Iñaki Bengoetxea (Andoaingo)

segurajub1segurajub2 segurajub3 segurajub4 segurajub5 segurajub6 segurajub7 segurajub9

Eibar

sailkapena
1. Mikel Elorza (Lan Mobel)
2. Mikel Iturria (Andoaingo)
12. Imanol Ugalde (Andoaingo)
28. Iñaki Bengoetxea (Andoaingo)
34. Ruben Dario Holguin (Andoaingo)

eibarjub01 eibarjub02 eibarjub03 eibarjub04 eibarjub05 eibarjub06 eibarjub07 eibarjub08 eibarjub09

Segura

sailkapena
10. Imanol Iraola
72. Igor Arruti

segurakad01seguarakad02 segurakad03

Asteasu

julen

Julen Irigoien

Gaur (ekainak 6) Asteasun izan dugu karrera benjaminak zirkuituari 3 itzuli emanez, alebinak 8 itzuli eta infantillak 12 itzuli emanez.

BENJAMINAK: Benjaminak 3 itzuli eman dituzte eta gure taldekideak Txomin Ortiz De Zarate 4. postua lortu du eta Aitor Canflancak 5. postua lortu du.

ALEBINAK: Alebinak lehen esan bezala 8 itzuli eman dituzte. Roke-k 3. itzulian erasoa jo du eta tropela guztiz hautsi du eta aurrean hiru geratu dira. Pixkanaka aurrealdean berriro ere elkartzen hasi eta amaieran Jokin Alberdi garaile izan da eta Roke azken aurreko kurban erori egin da eta ezin izan du amaitu.

INFANTILAK: Infantilak lehen esan bezala 14 itzuli eman ditugu. Lasterketak erorialdi asko izan ditu 5 itzuli emanak genituenean Patxi Aldanondo Caja Rural taldekoa erori egin da, 7. itzulian gutxi gorabehera Xabier Mitxelena erori egin da Belca-ko beste txirrindulari batekin. Azkeneko itzulian Roke erori den leku berdinean Jon Flores eta Arkaitz Murillo erori egin dira. Azkenean sailkapenean 1. Ander Alonso ( Caja Rural), 2. Enaitz Roteta (Andoaingo tx. e.) eta 3. Ahetze Arratibel (Caja Rural) osatu dute podiuma.

asteasu11 asteasu10 asteasu9 asteasu8 asteasu7 asteasu6 asteasu5 asteasu4 asteasu3 asteasu2 asteasu1
argazkiak: Jon Lizarribar

Aizarnazabal

Gaur, ekainak 3, ospatu da Aizarnazabalen,elite, 23 urtez azpiko eta jubenil mailatan, bakarkako erlojuaren kontrako Gipuzkoako txapelketa, gizonezko nahiz emakumezkoentzat. Hemen sailkapena. Mikel Iturriak 11. postua lortu du.

martxoko emaitzak / apirilieko emaitzak / maiatzeko emaitzak