MUNTAIA01puntueuspubli2
EU - ES
BERRIAK

Urnietan, irailaren 30ean ospatu zen kriteriumaren argazkiak
urnieta
San Joan Jaietan Bizikleta festako XVIII edizioa ospatu genuen, hemen argazkiak

Bizikleta festa San Joan 2017-6-24


Eskola kirolako haurrak txirrindularitza probatzen egon ziren maiatzaren 20an allurralde kiroldegian.
Txirrindularitza egin nahi baduzue jarri harremanetan gurekin.

eskola-kirola

WNT-ATEWNT enpresarekin lankidetzan, Andoaingo txirrindulari eskolak, enpresa horren langile, bezero eta emakumeen talde txirrindulari profesionalarentzat, ibilbide bat antolatu dugu Gipuzkoako kosta bisitatuz. Larunbat honetan (2017-5-13) egin dugu irteera eta denak oso pozik gelditu gara.
Irteera Andoaingo alkatea den Ana Karrerak eman zuen. Mila esker ibilbide hau antolatzen lagundu duzuen guztiei eta WNT enpresari ere.
Prentsan oiartzuna izan du eta hemen dauzkagu AIURRI astekarian argitaratutakoa, Gipuzkoako Hitzan argitaratutako erreportaia
DV Andoaingo kronikan argitaratua. Hemen ibilbidean Josu Iraolak ateratako argazkiak.

Santakrutz jaietan antolatu genuen XIV bizikleta festa. Hemen daude ateratako argazkiak. Bizikleta festa Santakrutz

Andoaindo txirrindulari eskolak, 20.korrikan parte hartu zuen Andoaingo beste kirol taldeekin batera. Gazteleku pilota eskola, Leitz KE, Leizaran eskubaloi taldea, Euskalduna MT eta Andoaingo txirrindulari eskolak Basteron jaro zuten lekukoa. Eskolatik Pedro de Godosek eta Igor bere semeak eraman zuten.
korrika

Denboraldia Alebin eta infantilentzako Andoainen hasiko da martxoaren 4ean 16:30ean,
Kadeteak, Ibaetan otsailaren 25ean eta Jubenilak Eibarren otsailaren 26an goizeko 9:45ean


Azaroaren 26an Andoaingo Urigain kultur etxean eskaini zuten hitzaldia Imanol iraola eta Aitor Ugaldek: Gazte kirolarientzako elikadura praktikoa.

eli1eli2

Villabona-Zizurkilen uztailaren 17an ospatu zen Espainiako kopako emakumezkoen lasterketako argazkiak
Villabona-Zizurkil emakumezkoen espainiako kopa 2016

"Gure medikua" atala ireki dugu, elkarrizketak, aholkuak etab...

Txirrindularitzako hiztegia


Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue

egutegia ALEBIN ETA INFANTILAK
Bukatu da denboraldia
MAILA GUZTIAK http://www.gtxe.eus/



KONTAKTUA

info@andoaingo.eus

gure lagunak
Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoa
Euskadiko Txirrindularitza Federazioa
Leitz-mtb.com
Oriako txirrindulari eskola
GOIERRIKO T.B. AMPO
Tropela elkartea
JARRAITU facebooktwitteryoutube
Eguraldia Andoainen
ando
BERRI ZAHARRAGOAK
Laiene Pikabea Espainiako txapelketarako deitua izan da. Meridan ospatu zen uztailaren 8, 9 eta 10ean, Infantil mailako txapelketan parte hartu zuen Ginkana eta errepideko lasterketan, hauek argazkiak eta hemen ginkanako sailkapena 40. postua lortu zuen eta 20. errepideko lasterketan hemen sailkapena

laiene pikabea

bizikleta festa san Joan 2016
2016lko San Joan jaietan ospatu genuen XVII bizikleta festako argazkiak

bizikleta festa santakrutz
2016 Santakrutz jaietan ospatutako bizikleta festako artgazkiak


Andoaingo udalak, herriko zenbait kirol taldeekin sinatutako hitzarmenarekin lotuta, bideo hau argitaratu du, andoaindarrok kirolean euskara erabil dezaten bultzatzeko.


peiokoldo











2016 Koldo Velasco eta Peio Manterola
Euskadiko selekzioarekin parte hartu zuten Sabiñanigon , Koldo 42. eta Peio 69.


euskadikotxapelketaPeio Manterola EUSKADIKO TXAPELDUN.
Abuztuaren 9an, Zumaian ospatu zen Euskadiko txapelketan, Peio Manterola izan zen garaile eta Koldo Velasco bigarren, hirugarren Mikel Sarasola. Ekipokako sailkapenean ere lehen postuan izan zen Andoaingo txirrindulari eskola.

arantzazuko igoera Arantzazuko Igoera: 1. Koldo Velasco, 3. Ander Amonarriz, 5. Jokin Alberdi eta 8. Peio Manterola. Tarteko Helmugak Jokin Alberdi eta ekipoka lehen postua. ZORIONAK berriz ere



GipItzu
Gipuzkoako itzulian, Ekipoka txapeldunak.
Jokin Alberdi 4. eta lehen urteko lehena, Peio Manterola 21. eta Koldo Velasco 22. Ander Amonarrizek erorikoa izan du eta erretiratu egin da eta talde osoa BIKAIN
Hemen sailkapenak eta argazkiak


San Juan jaietan Bizikleta festa 2015 antolatu genuen, 250 haur izan ziren parte hartu zutenak eta guraso eta aiton-amonen gozamena. Mila esker parte hartzeagatik, Txirrindulari eskolan sartu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan. hemen festako argazkiakbizikleta festa


GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK

ZUMAIA

CAJARURALCAJARURALCAJARURALCAJARURAL
Pello Bilbao, Caja Ruraleko txirrindulari profesionala izan dugu gaur arratsaldean Andoinen (2015-06-01), taldeko autobusa ere ekarri dute.
Autobusa ikusten, 250 inguru haur eta gazte izan dira eta ondoren Pellorekin solasalditxo bat izateko aukera izan dute. Kamisetak banatu dituzte Caja Ruraleko arduradunek eta Pellok taldeko posterrak sinatu ditu. MILA ESKER zuen bisitagatik. Bisitaldiko argazkiak

peio
Peio Manterolak irabazi zuen Mutrikuko lasterketa 2015eko maiatzaren 16an


giptxa

2014 Sailkapena kadeteak:
1. Andoaingo txirrindulari eskola 35:17:70
2. Ulma 35:38:23
3. Mixto (Lokatza-Irunes-Buruntzazpi) 36:06:42

2014 Sailkapena jubenilak:
1. Andoaingo txirrindulari eskola 46:48:57
2. Laguntasuna 46:54:94
3. Fulgas 47:30:79



ANDOAINGO TXIRRINDULARI ESKOLA, GIPUZKOAKO TXAPELDUN BI MAILATAN, KADETEETAN ETA JUBENILETAN. 2012
GIPTX

Xabi Perez, Andoaingo txirrindulari eskolak hasitako txirrindularia

xabiXabier Perez, Hernaniarra, Andoaingo Txirrindulari Eskolan hasi zen alebin mailako bigarren urtean eta gurekin jubeniletan bukatu ondoren, Oriako txirrindulari eskolan aritu da afizionatu mailako lehen urtean Belca taldearekin. Bai kadete mailan nola jubeniletan lortu ditu garaipenak eta postu onak, txirrindulari ausarta eta lan egin behar duenean gustora egiten du.

Andoaingo txirrindulari eskola: Aurten hasi zara afizionatu mailan, zer moduz?
Xabi Perez: Orokorrean gustura, denboraldia ez nuen oso ondo hasi, 1. lasterketan, Zumaian, helmugatik 2km-tara, sprintean jokatu behar zela erorikoa izan nuen, zoritxarrez sudurra hautsiz. Behin berrindarturik zenbait lasterketa polit egin nituen eta mailari nahiko ondo egokitzen hasi nintzen. Hala ere, denboraldi bukaeran nire gorputzak urtean zehar egindako esfortzua ordaintzen hasi zen, nahiz eta zenbait lasterketetan aurrealdean ibili.
ATE:Diferentzi asko al dago jubenil mailatik afizionatu mailara?xabiperez
X.P: Bai beste mundu bat da… Jubeniletan inguruko jendea ibiltzen da, Gipuzkoakoa gehien bat, akaso Nafarroakoak edo bizkaitarren bat etortzen dira, baina afizionatutan ia mundu guztiko jendea dabil, adibidez poloniarrak, holandarrak, hego amerikarrak daude hemen korritzen eta estatu mailakoak ere etortzen dira hona korritzera astebururo eta nabaritzen  da, aniztasun gehiago, nibel gehiago.
Honetaz gain, jubeniletan bi urteko diferentzia dago txirrindularien artean, hamazazpitik hemezortzira, eta afizionatuetan, lehendakari txapelketan hogeita hiru urte arte eta elitean hogeita zazpi urte arteko txirrindulariak ibiltzen dira.
ATE: Bi mailatan egin dituk lasterketak? Lehendakarin eta Euskaldunen
X.P.:  Bai, ez dago ezberdintasun larririk bien artean, bat esateko Euskaldunean profesionalak izandako txirrindulariak daudela, nahiz eta bestean etorkizuneko profesionalak egon.
ATE: Eta erritmoa nabarmentzen da?
X.P.: Bai
ATE: Erritmoa nabarmentzen da eta bidaiak ere? Asko atera behar izan duzue Gipuzkoatik eta Euskal Herritik edo zuek lehen urtekoak zinetelako gutxixeago?
X.P.: Ez, gure taldea Tolosakoa da, nibel apalekoa, eta Euskal Herrian dauden karrerekin nahikoa da, hemen lasterketa ugari eta nibel ertain-handikoak daude. Hala ere, lasterketa bat Huescan egin zuen taldeak, baina hori izan da bakarra.
ATE: Baina hemen egiten diren goi mailako lasterketetan parte hartu duzue?
X.P.: Bai, adibidez Bidasoako itzulia, Aiztondoko klasikoa, Legazpiko klasikoa …
ATE: Goi mailako lasterketak
xabiperezX.P.: Bai. Orokorrean, lasterketa horien garaileak profesionaltasunetik oso hurbil egoten dira.
ATE: Asko antzematen da kilometro gehiago egiten dituzuela. Jubeniletan 100 kilometrotik gutxitan pasatzen dira, eta afizionatutan hortik gora, 130 inguru ez…
X.P.: Denetatik egoten da, badaude 85 kilometrotakoak eta adibidez Beasaingo klasikoa ia 150 kilometro zituena. Denetarik dago, karrera bakoitza oso diferentea da.
Jubenil mailarekin alderaturik,  nabaritzen dena da 100. kilometrotik aurrera errendimendua beherantz doala. Hala ere, 2. urtean mailari ondo egokitua egotea espero dut eta kilometroak aurrera joan ahala errendimendua ez jaistea.
ATE: zure taldea apala da, horrek ahalbidetu dizue libre xamar ibiltzea, edo lider batentzako egin izan duzue lana.
X.P.: Taldearentzako egin izan dugu lasterketa, beti nahi izan dugu taldea lasterketan sartuta eduki, hala ere, Bidasoako itzulian adibidez, Mikel eta Ioritz ondo sailkatuta zeuden eta haientzako egin genuen lan, bidoiak igo, tokia bilatzen lagundu … lasterketa gehienetan talde lana egin dugu.
ATE: Jubeniletan baino lasterketa gehiago egin behar izan dituzue, eta itzuliak egin dituzue?
X.P.:Bai. Nahiz eta hasiera batean 2 itzuli korritzekoak izan, taldeak Arabako itzulira ez jutea erabaki zuen, Legazpiko klasikoa eta Bidasoako itzulia jarraian baitziren.
ATE: Jubeniletan egun batetik bestera errekuperatzea gogorra da. Afizionatu mailan?
X.P.: Denboraldi hasieran fresko zaude eta nahiko ondo errekuperatzen da, baina denboraldi erditik aurrera, udaran, batzuetan astean hiru lasterketa dituzu eta kostatzen da errekuperatzea, lasterketa batean aurrean zaude eta hurrengoan ezin bukatu.
ATE: Bidasoako itzulian oso ondo ibili zinen,  batez ere lehen hiru etapatan, azkenekoan ez oso ondo.
X.P.: Lehenengo eta bigarren etapan ondo moldatu nintzen, nahiz eta hontan erorikoa izanxabiperez. Hirugarrenean nahiko larri ibili nintzen bukatzeko, baina azkenekoan …  gorputzak ezin zuen gehiago, hutsa geratu nintzen eta eguraldiak ez zuen lagundu.
ATE: Zer ikasten ari zara?
X.P.: Don Boskon, Analisia eta kalitate kontroleko laborategiko goi mailako teknikaria.
ATE: Zer moduz ematen dituzu ikasketak eta entrenamenduak? Zer hau ez da kadete edo jubenil maila …
X.P.: Psikologikoki astuna egiten da, ikastolan 6 ordu pasa, etxera etorri, jogurt batzuk zerealekin jan eta entrenatzera joan behar egunero eta bueltan afaldu eta ohera, hori egunero egitea ez da samurra egiten, baina helburu batekin egiten da eta gustura.
ATE: eta juergak?
X.P.: Atseden momentuak aprobetxatu behar, baina bueno, zerbait nahi duenak beste zerbait baztertu behar …
ATE: Jarraitzeko asmoa duzu?
X.P.: Bai, Belca enpresak ez du jarraituko taldea babesten, baina hor daude talde batzuk hitz egiten eta babesle bila eta esan didate nirekin kontatzen dutela babeslea ateratzen bada. Hala ere, badaude beste talde batzuk eta edozein taldetan …
ATE: baina gogoarekin
X.P.: Bai, jarraituko dudala seguru, aurten lehenengo urtea izateko moldatu naiz kategoria berrira eta hurrengo urterako gogoz bete nago, nire garapenean pauso bat aurrera emateko eta bizikleta gainean ahalik eta gehien disfrutatzeko, zein taldetan…
ATE: Itzuli gaitezen lasterketetara, afizionatu mailan mendate luzeagoak igotzen dira edo jubeniletan bezala?
X.P.: badago bakarren bat jubeniletan igotzen ez dena, Jaizkibel, Erlaitz… Hala ere, gainontzean ez dira mendate diferenteak, diferentea dena erritmoa da. Adibidez jubeniletan mendatea iritsi baina lehenagoko kilometroak denak indarra gordetzen, lasai, orain ez, orain indarrak xahutzen dituzu mendatea iritsi aurretik, lekua hartzen mendatean hasieran aurrean sartzeko... Asko nabaritzen da, ez bakarrik mendatea baizik eta aurreko kilometroetan ematen den erritmoa ere.
xabiperezTalde garrantzitsuetan taldekide batzuk mendatera iritsi aurretik egiten dute lan, badakite gero ez dutela ezer egingo eta zuk ez baduzu indarrik gorde, behin mendatea hasita, atzera gelditzen zara.
ATE: Zer nahiago duzu, talde handi batean lider batentzako lan egin edo talde apalago batean eta libre ibili.
X.P.: Beno, denok nahi dugu protagonismoa izan eta emaitzak lortu, baina badaude talde handiak, lider batentzako lan egingo duten ekipoko txirrindulariak behar dituztenak, eta lan hori eginez ere hobetzen da txirrindulari bezala. Gainera besteentzako lan egin eta helburua lortzen bada, zuk ere poza hartzen duzu.
ATE: Txirrindulari bezala hobetzeko zer da hobea norbaitentzako lan egin edo libre ibili.
X.P.: nik uste dut onena bien nahasketa bat dela txirrindulari bezala hobetzeko.
ATE: Gomendioren bat alebinetan hasi eta gora iritsi nahi dutenentzat.
X.P.: Ni bigarren mailako alebinetan hasi nintzen eta ez nuen pentsatzen hona iristea, joko bat bezala hasten zara, lagunekin ondo pasatzeko … Eta nik hori gomendatzen diet, ondo pasa dezatela, lagunak egin, kirola praktikatu eta ondoren ondorengoak.
ATE: Baina merezi izan du?
X.P.: Bai, bai dudarik gabe.
ATE. Mila esker Xabi eta zorte on.


Andoain, urria 2011