Denboraldia Alebin eta infantilentzako Andoainen hasiko da martxoaren 4ean 16:30ean, Kadeteak, Ibaetan otsailaren 25ean eta Jubenilak Eibarren otsailaren 26an goizeko 9:45ean
Txirrindularitzako hiztegia
Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue
Arantzazuko Igoera: 1. Koldo Velasco, 3. Ander Amonarriz, 5. Jokin Alberdi eta 8. Peio Manterola. Tarteko Helmugak Jokin Alberdi eta ekipoka lehen postua. ZORIONAK berriz ere
Gipuzkoako itzulian, Ekipoka txapeldunak. Jokin Alberdi 4. eta lehen urteko lehena, Peio Manterola 21. eta Koldo Velasco 22. Ander Amonarrizek erorikoa izan du eta erretiratu egin da eta talde osoa BIKAIN Hemen sailkapenak eta argazkiak
San Juan jaietan Bizikleta festa 2015 antolatu genuen, 250 haur izan ziren parte hartu zutenak eta guraso eta aiton-amonen gozamena. Mila esker parte hartzeagatik, Txirrindulari eskolan sartu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan. hemen festako argazkiak
2014 Sailkapena kadeteak: 1. Andoaingo txirrindulari eskola 35:17:70 2. Ulma 35:38:23 3. Mixto (Lokatza-Irunes-Buruntzazpi) 36:06:42
2014 Sailkapena jubenilak: 1. Andoaingo txirrindulari eskola 46:48:57 2. Laguntasuna 46:54:94 3. Fulgas 47:30:79
Azaroaren 4an Andoaingo Txirrindulari Eskolak antolatutako hitzaldi/mahai ingurura 130 pertsona hurbildu ziren, gehienak Gipuzkoa txirrindulari zaleak. Ekitaldia hizlarien aurkezpenekin hasi ondoren, bakoitzak gaiaren inguruko bere ikuspuntua zein iritzia eman zituzten. Felix Ugalderen azalpena (prestatzaile, hautatzailea…) hasi eta gutxira, kalean ari zuen euri-jasaren ondorioz, aretora ura sartzen hasi eta ekitaldia eten egin behar izan zen. Irtenbidea behar zen, horrenbeste kostatako antolaketak ezin zuen bertan behera gelditu eta erakusketa aretoan egin ahal izan zen, ikusleak zutik eta lurrean eserita egon behar izan bazuten ere. Horrez gain, hizlariek laguntza teknologikorik gabe hitzaldia eman behar izan zuten. Hala eta guztiz ere, oztopoak oztopo eta baldintza egokienak ez izan arren, bertaratutakoek hitzaldiaz gozatu ahal izan zuten. Lehenik eta behin, Felix Ugaldek txirrindulari eskolen garrantzia eta kirol ezberdinen artean dauden ezberdintasunak azaldu zituen, batez ere maila profesionalari dagokionez. Ondoren, Ane Santesteban aritu zen. Italiako Ale-Cipollini taldean lehiatzen den txirrindulari profesionalak bere ibilbideaz hitz egin zuen, emakumeek profesional mailara iristeko dituzten zailtasunak aipatuz. Era berean, ikasketak ez direla utzi behar azpimarratu zuen, antolaketa egoki batekin eguneko 24 orduek denetarako astia ematen baitute. Ume bat besterik ez zela hasi zuen Mikel Iturriak bere ibilbidea bi gurpilen gainean Andoaingo txirrindulari eskolaren eskutik; oraingo egoerara iristeko izan duen ibilbideaz aritu zen, Euskadi Basque Country – Murias talde Contintental-profesionalean arituko baita datorren denboraldian. Oskar Ortiz de Guinea kazetariak, txirrindulari gazteek duten ikasketa maila aztertu zuen, azken urteetan egindako ikerketetan oinarrituz, Gipuzkoan beraien ikasketekin jarraitzen duten txirrindularien kopurua handituz doala agerian utziz. Azkenik, Jon Odriozola aritu zen Euskadi Basque Country - Murias taldearen proiektua azalduz eta euskal txirrindularitzarako duen garrantzia aldarrikatuz. Azken momentuko gorabeherak medio, Carlos Veronak ezin izan zuen bertaratu eta horregatik, bere esperientzia bideo baten bitartez elkarbanatu zen. Eguraldiak eragindako arazoak zirela eta, ikusleek ezin izan zuten bere bizipenez gozatu, baina hurrengo egunetan eskuragarri izango da www.andoaingo.eus webgunean. Azken zatian, mahai inguruan, bertaratutakoek beraien galdera eta zalantzak hizlariei helarazi zizkieten. Amaitzeko, entzuleak ez ziren esku hutsik geratu; adituek ekarritako sariak zozketatu baitziren eta era berean, txalo zaparrada batez gain, hizlariek eskolaren ikurra eta lore sorta bat jaso zuten.
Prentsak esandakoa: AIURRI Ciclo21 VAVE DV Andoaingo kronika
Andoaingo Txirrindulari Eskolak bigarren urtez, formakuntza hitzaldi bat antolatuko du azaroaren 4ean Bastero kultur gunean arratsaldeko 17:30ean hasita. Joan den urtean elikaduraren ingurukoa izan bazen, aurtengo ekitaldian, “Txirrindulari gazteak profesional izatearen bidean” lelopean, gaur egunean neska zein mutilek azken jauzi hori emateko duten arazoei aurre egingo diogu. Horretarako, joko olinpikoetan izan den Ane Santesteban (Ale Cipollini) errenteriarra, gure eskolan hezitako Mikel Iturria (Euskadi Basque Country -Murias) profesional urnietarra eta Jon Odriozola (Euskadi Basque Country- Murias) zuzendari oñatiarra izango ditugu. Horretaz gain, Carlos Verona (Orica-Scott) goi mailako txirrindulariaren kolaborazioa izango dugu, Oskar Ortiz de Guinea (kazetaria) eta Felix Ugalderekin (zuzendari, prestatzaile eta hautatzailea) izango ditugu mahai inguruan ikuspuntu ezberdinak azalduz. Bertaratu nahi duenak mesedez mezua bidali, lekua mugatua da. info@andoaingo.eus
Con el objetivo de fomentar el ciclismo en nuestro territorio y continuar con la formación de nuestros corredores, la escuela de ciclismo de Andoain organizará una conferencia bajo el lema “Ciclistas jóvenes ante el paso a la categoría profesional”, para debatir sobre la dificultad que afrontan las chicas y chicos que quieren cumplir su sueño de ser profesionales. Para ello contaremos con la participación de la olímpica Ane Santesteban (Ale Cipollini), con Mikel Iturria(Euskadi Basque Country - Murias) corredor formado en nuestra escuela, y el director Jon Odriozola (Euskadi Basque Country - Murias). Además, contaremos con la colaboración de Carlos Verona (Orica-Scott), el periodista Oskar Ortiz de Guinea y el director, preparador y seleccionador Felix Ugalde. El evento tendrá lugar el 4 de noviembre a las 17:30 en Bastero kultur gunea. Para asistir al evento por favor mardar un mensaje, el aforo es limitado. info@andoaingo.eus