MUNTAIA01puntueuspubli2
EU - ES
BERRIAK

Urnietan, irailaren 30ean ospatu zen kriteriumaren argazkiak
urnieta
San Joan Jaietan Bizikleta festako XVIII edizioa ospatu genuen, hemen argazkiak

Bizikleta festa San Joan 2017-6-24


Eskola kirolako haurrak txirrindularitza probatzen egon ziren maiatzaren 20an allurralde kiroldegian.
Txirrindularitza egin nahi baduzue jarri harremanetan gurekin.

eskola-kirola

WNT-ATEWNT enpresarekin lankidetzan, Andoaingo txirrindulari eskolak, enpresa horren langile, bezero eta emakumeen talde txirrindulari profesionalarentzat, ibilbide bat antolatu dugu Gipuzkoako kosta bisitatuz. Larunbat honetan (2017-5-13) egin dugu irteera eta denak oso pozik gelditu gara.
Irteera Andoaingo alkatea den Ana Karrerak eman zuen. Mila esker ibilbide hau antolatzen lagundu duzuen guztiei eta WNT enpresari ere.
Prentsan oiartzuna izan du eta hemen dauzkagu AIURRI astekarian argitaratutakoa, Gipuzkoako Hitzan argitaratutako erreportaia
DV Andoaingo kronikan argitaratua. Hemen ibilbidean Josu Iraolak ateratako argazkiak.

Santakrutz jaietan antolatu genuen XIV bizikleta festa. Hemen daude ateratako argazkiak. Bizikleta festa Santakrutz

Andoaindo txirrindulari eskolak, 20.korrikan parte hartu zuen Andoaingo beste kirol taldeekin batera. Gazteleku pilota eskola, Leitz KE, Leizaran eskubaloi taldea, Euskalduna MT eta Andoaingo txirrindulari eskolak Basteron jaro zuten lekukoa. Eskolatik Pedro de Godosek eta Igor bere semeak eraman zuten.
korrika

Denboraldia Alebin eta infantilentzako Andoainen hasiko da martxoaren 4ean 16:30ean,
Kadeteak, Ibaetan otsailaren 25ean eta Jubenilak Eibarren otsailaren 26an goizeko 9:45ean


Azaroaren 26an Andoaingo Urigain kultur etxean eskaini zuten hitzaldia Imanol iraola eta Aitor Ugaldek: Gazte kirolarientzako elikadura praktikoa.

eli1eli2

Villabona-Zizurkilen uztailaren 17an ospatu zen Espainiako kopako emakumezkoen lasterketako argazkiak
Villabona-Zizurkil emakumezkoen espainiako kopa 2016

"Gure medikua" atala ireki dugu, elkarrizketak, aholkuak etab...

Txirrindularitzako hiztegia


Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue

egutegia ALEBIN ETA INFANTILAK
Bukatu da denboraldia
MAILA GUZTIAK http://www.gtxe.eus/



KONTAKTUA

info@andoaingo.eus

gure lagunak
Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoa
Euskadiko Txirrindularitza Federazioa
Leitz-mtb.com
Oriako txirrindulari eskola
GOIERRIKO T.B. AMPO
Tropela elkartea
JARRAITU facebooktwitteryoutube
Eguraldia Andoainen
ando
BERRI ZAHARRAGOAK
Laiene Pikabea Espainiako txapelketarako deitua izan da. Meridan ospatu zen uztailaren 8, 9 eta 10ean, Infantil mailako txapelketan parte hartu zuen Ginkana eta errepideko lasterketan, hauek argazkiak eta hemen ginkanako sailkapena 40. postua lortu zuen eta 20. errepideko lasterketan hemen sailkapena

laiene pikabea

bizikleta festa san Joan 2016
2016lko San Joan jaietan ospatu genuen XVII bizikleta festako argazkiak

bizikleta festa santakrutz
2016 Santakrutz jaietan ospatutako bizikleta festako artgazkiak


Andoaingo udalak, herriko zenbait kirol taldeekin sinatutako hitzarmenarekin lotuta, bideo hau argitaratu du, andoaindarrok kirolean euskara erabil dezaten bultzatzeko.


peiokoldo











2016 Koldo Velasco eta Peio Manterola
Euskadiko selekzioarekin parte hartu zuten Sabiñanigon , Koldo 42. eta Peio 69.


euskadikotxapelketaPeio Manterola EUSKADIKO TXAPELDUN.
Abuztuaren 9an, Zumaian ospatu zen Euskadiko txapelketan, Peio Manterola izan zen garaile eta Koldo Velasco bigarren, hirugarren Mikel Sarasola. Ekipokako sailkapenean ere lehen postuan izan zen Andoaingo txirrindulari eskola.

arantzazuko igoera Arantzazuko Igoera: 1. Koldo Velasco, 3. Ander Amonarriz, 5. Jokin Alberdi eta 8. Peio Manterola. Tarteko Helmugak Jokin Alberdi eta ekipoka lehen postua. ZORIONAK berriz ere



GipItzu
Gipuzkoako itzulian, Ekipoka txapeldunak.
Jokin Alberdi 4. eta lehen urteko lehena, Peio Manterola 21. eta Koldo Velasco 22. Ander Amonarrizek erorikoa izan du eta erretiratu egin da eta talde osoa BIKAIN
Hemen sailkapenak eta argazkiak


San Juan jaietan Bizikleta festa 2015 antolatu genuen, 250 haur izan ziren parte hartu zutenak eta guraso eta aiton-amonen gozamena. Mila esker parte hartzeagatik, Txirrindulari eskolan sartu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan. hemen festako argazkiakbizikleta festa


GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK

ZUMAIA

CAJARURALCAJARURALCAJARURALCAJARURAL
Pello Bilbao, Caja Ruraleko txirrindulari profesionala izan dugu gaur arratsaldean Andoinen (2015-06-01), taldeko autobusa ere ekarri dute.
Autobusa ikusten, 250 inguru haur eta gazte izan dira eta ondoren Pellorekin solasalditxo bat izateko aukera izan dute. Kamisetak banatu dituzte Caja Ruraleko arduradunek eta Pellok taldeko posterrak sinatu ditu. MILA ESKER zuen bisitagatik. Bisitaldiko argazkiak

peio
Peio Manterolak irabazi zuen Mutrikuko lasterketa 2015eko maiatzaren 16an


giptxa

2014 Sailkapena kadeteak:
1. Andoaingo txirrindulari eskola 35:17:70
2. Ulma 35:38:23
3. Mixto (Lokatza-Irunes-Buruntzazpi) 36:06:42

2014 Sailkapena jubenilak:
1. Andoaingo txirrindulari eskola 46:48:57
2. Laguntasuna 46:54:94
3. Fulgas 47:30:79



ANDOAINGO TXIRRINDULARI ESKOLA, GIPUZKOAKO TXAPELDUN BI MAILATAN, KADETEETAN ETA JUBENILETAN. 2012
GIPTX

Sail honetan, atzera begiratuko dugu eta Andoaingo Txirrindulari Eskola edo bertako partaide direnei buruzko dokumentu, argazki eta bideoak zaharrak jarriko ditugu.

Oñatin ospatu zen errepideko Gipuzkoako txapelketa kadete mailako txirrindularientzako 1992. urtean


Hamahiru ediziotan egin antolatu zuen Andoaingo Txirrindulari Eskolak ziklokrosa, lehen urteetan Gipuzkoako txapelketa eta ondoeren nazioarteko proba bat antolatu zuen, bertara nazioarteko txirrindulari espezialistak etortzeaz gain, errepideko profesionalak ere etortzen ziren: Bugno, Chiapuci, Olano, Escartin, ...

Honako bideo hauetan 91, 92 eta 93ko proben laburpenak dituzue ikusgai


Alegin jokatutako kadete mailako Gipuzkoako txapelketa 1992an, laugarren postuan sailkatu ziren gure txirrindulariak: Imanol Etxeberria, Roberto Cuartero, Javier Miguel eta Gartxot Arregi.


Hemen bideo berri bat, hau ekipokako erlojuaren kontrako Gipuzkoako txapelketa kadeteentzako, 1992 urtekoa, Andoaingo Txirrindulari eskolako taldea hirugarren gelditu zen.


Zumaian, Gipuzkoako txapelketa ospatu zen 1991.urtean alebin eta infantil mailako txirrindularientzako, Andoaingo txirrindulari Eskolakoak ere han ziren.



Kilometroak 90, txirrindulari eskolak antolatutako ekitaldi bat

KILOMETROAK 90 Andoainen ospatu zen, Andoaingo Txirrindulari Eskolak, hainbat kultur eta kirol ekitalditan, laguntzaile eta antolaketa lanetan aritu zen. Kasu honetan Trialsin proba bat antolatu zuen ,  bertara OT PI munduko txapelduna gonbidatu zuen eta erabateko arrakasta lortu zuen kirol ekintza honek. Ondoko bideoan ikus litezke txirrindulariak bertan egin zituzten zenbait “akrobazia”.


Bideo honetan azaltzen diren haur eta gazte batzuk, une honetan Andoaingo Txirrindulari Eskolako zuzendari eta entrenatzaile dira. Pedro de Godos, Imanol Etxeberria, Mikel Barberena. Beste hainbat, laguntzaile ditugu ekintza ezberdinen antolakuntzetan.


1990 urtean Eskolako txirrindularien aurkezpena.

Santakrutzak urbiltzen ari dira eta aurten benjamin, alebin eta infantilentzako XXXI. Santakrutz saria ospatuko dugu maiatzaren 1ean eguerdian. Ondoko bideoan, 1990.urtean egin zenaren irudi batzuk jarri ditugu, orduan ikusiko duzuen bezala, partehartze haundiagoa zegoen, batez ere neskak, proba batean beraiek bakarrik parte hartzen zuten. Zirkuitua ere ezberdina zen, orain kale berrian egiten da, orduan kale berrian hasi eta kale nagusitik barrena zen zirkuitua. Hasieran irabazten ikusten den txirrindularia, Mikel Barberena, orduan haur bat, orain Eskolako Jubenil mailako txirrindulariekin joaten da lasterketetara zuzendari bezala.


XII.Santakrutz saria (1990)

Hemen dituzue 1971ean La Voz De España egunkarian argitaratutako txirrindularitzari buruzko zenbait albiste, garai hartan Patxi Altuna eta Jose Luis Barberena gure eskolako kideak ziklokrosean parte hartzen zuten.

1971.eko azaroaren 2an argitaratutakoa, Patxi Altuna irabazle jubeniletan. argazkia
1971.eko azaroaren 16an, Patxi Altuna bigarren, Mayoraren atzetik.
1972ko urtarrilaren 25ean Altuna 3. eta Barberena 4.
1972ko otsailaren 8an Altuna 2. Barberena 3.


Beasainen 1991ean jokatu zen infantil mailako ekipokako erlojuaren kontrako Gipuzkoako txapelketa, Andoaindarrak 3. postua lortu zuten. Parte hartzaileen artean, Imanol Etxeberria, orain Eskolako zuzendaritako bat.


1991 Beasain.