MUNTAIA01goiburuapubli02
EU - ES
BERRIAK

bizifestaSantakrutz jaietan ospatutako bizikleta festa.

kadeteak entrenatzen

2019ko Taldea
taldea2019

DONOSTIAKO KLASIKOAklasika
Abuztuaren 4ean pasako da Andoaindik Donostiako klasikoa 14:00ak aldera.
Andoaingo txirrindulari eskolak bultzatuta eta Ontza elkartea, Peña Santakrutz elkartea, Euskalduna mendizale elkartea, Leizaur zikloturistak, Irunberri elkartea, Olagaineko jubilatuak, Udaltzaingoa, Udala eta pertsona partikularrak lagunduta, arduratuko gara segurtasunaz.
Herritarrei eskatzen diegu errepidea ixten denetik ireki arte arduradunen esanei kasu egiteko eta pazientzi pixka bat izan dezatela, probak ordu erdi inguru besterik ez du errepidea moztuko.

ZIKLO aldizkariak 21 zenbakian, Andoaingo txirrindulari eskolari buruz, erreportai bat argiraratu du. lotura honetan duzue erreportaiaziklo

Gau, maiatzak 4, Santakrutz jaietako XV bizikleta festa antolatu dugu. 250 haur inguru izan ditugu parte hartzen. Amaieran opariak guztientzako.
Guztiek gozatu dute, gurasoak, aiton-amonak... eta gainera eguraldi onarekin. Gora Santakrutzak.

BIZIFESTA20180504_0219
Apirilaren 13an, Urigain kultur etxean, hitzaldi bat antolatu genuen txirrindulari kadeteentzako batez ere, izenburua: Lehiaketa eta segurtasuna. Oinarrizko kontzeptuak.
Hizlariak: Miguel Echezortu (nazioarteko epailea), Mikel Iturria (Murias taldeko txirrindularia eta eskolatik pasatakoa) eta Felix Ugalde (entrenatzaile, prestatzaile...)
interes haundia sortu zuen hitzaldiak eta inguruko taldeetako txirrindulari eta entrenatzaile urbildu ziren. hemen argazkiakkadeteen hitzaldia

"Gure medikua" atala ireki dugu, elkarrizketak, aholkuak etab...

Txirrindularitzako hiztegia


Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue


egutegia
ALEBIN ETA INFANTILAK:
Amaitu da denboraldia

KADETEAK:
Abuztuak 5: Mutilva 17:00
Abuztuak 11: Tafalla 11:30
Abuztuak 27: Lakuntza

JUBENILAK
Abuztuak 11: Sudupe 10:30

AFIZIONATUAK
Abuztuak 11: Oiartzun 10:00

PROFESIONALAK
Abuzutuak 3: Donostiako klasika Emakumeak
Abuzutuak 3: Donostiako klasika Gizonak




KONTAKTUA

info@andoaingo.eus

gure lagunak
Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoa

Euskadiko Txirrindularitza Federazioa
Leitz-mtb.com
Oriako txirrindulari eskola
GOIERRIKO T.B. AMPO
Tropela elkartea
JARRAITU facebooktwitteryoutube
ando
BERRI ZAHARRAGOAK


Hasi gara 2018ko denboraldia prestatzen, hemen argazkiak (Jon Goikoetxeak ateratako argazkiak)
entrenamendua


Urnietan, irailaren 30ean ospatu zen kriteriumaren argazkiak
urnieta
San Joan Jaietan Bizikleta festako XVIII edizioa ospatu genuen, hemen argazkiak

Bizikleta festa San Joan 2017-6-24


Eskola kirolako haurrak txirrindularitza probatzen egon ziren maiatzaren 20an allurralde kiroldegian.
Txirrindularitza egin nahi baduzue jarri harremanetan gurekin.

eskola-kirola

WNT-ATEWNT enpresarekin lankidetzan, Andoaingo txirrindulari eskolak, enpresa horren langile, bezero eta emakumeen talde txirrindulari profesionalarentzat, ibilbide bat antolatu dugu Gipuzkoako kosta bisitatuz. Larunbat honetan (2017-5-13) egin dugu irteera eta denak oso pozik gelditu gara.
Irteera Andoaingo alkatea den Ana Karrerak eman zuen. Mila esker ibilbide hau antolatzen lagundu duzuen guztiei eta WNT enpresari ere.
Prentsan oiartzuna izan du eta hemen dauzkagu AIURRI astekarian argitaratutakoa, Gipuzkoako Hitzan argitaratutako erreportaia
DV Andoaingo kronikan argitaratua. Hemen ibilbidean Josu Iraolak ateratako argazkiak.

Santakrutz jaietan antolatu genuen XIV bizikleta festa. Hemen daude ateratako argazkiak. Bizikleta festa Santakrutz

Andoaindo txirrindulari eskolak, 20.korrikan parte hartu zuen Andoaingo beste kirol taldeekin batera. Gazteleku pilota eskola, Leitz KE, Leizaran eskubaloi taldea, Euskalduna MT eta Andoaingo txirrindulari eskolak Basteron jaro zuten lekukoa. Eskolatik Pedro de Godosek eta Igor bere semeak eraman zuten.
korrika

Denboraldia Alebin eta infantilentzako Andoainen hasiko da martxoaren 4ean 16:30ean,
Kadeteak, Ibaetan otsailaren 25ean eta Jubenilak Eibarren otsailaren 26an goizeko 9:45ean


Azaroaren 26an Andoaingo Urigain kultur etxean eskaini zuten hitzaldia Imanol iraola eta Aitor Ugaldek: Gazte kirolarientzako elikadura praktikoa.

eli1eli2
elikadura

Nutrición práctica para jóvenes deportistas


El 26 de noviembre, Andoaingo txirrindulari eskola ha organizado una conferencia sobre nutrición. Los ponentes serán Aitor Ugalde y Imanol Iraola que darán unos consejos y harán algunos ejemplos prácticos sobre la alimentación de los jóvenes deportistas.
Aitor Ugalde y Imanol Iraola, formaron parte de Andoaingo txirrindulari eskola hasta la categoría junior. Aitor Ugalde es graduado en farmacia y en nutrición humana y dietética y Imanol Iraola es graduado en gastronomía y ciencias culinarias.
Nos parece que es muy importante educar a los jóvenes para que tengan una buena alimentación y en la conferencia practica darán consejos para alimentarse en las diferentes fases de la temporada, pretemporada, competición y post-temporada.
Nos enseñaran a preparar menús, batidos, barras energéticas caseras etc.
La conferencia se celebrará el 26 de noviembre a las 17:30 de la tarde en la casa de cultura Urigain de Andoain.
Es necesaria invitación. info@andoaingo.eus

 


Iruñako itzulia, abzutuak 3/6

Abuztuaren lehen egunetan Ander, Iruñako itzulian izan da AMPO taldearekin utzita, bere mailan bakarra denez gure taldean.
Lasterketa ona egin du eta azkenean 17. postuan sailkatu da.
Lehen etapan 47. postuan sailkatu zen 1,57 galduta
bigarren etapan 15. 11 seundu galduta
Hirugarren etapan 16. 1,35 era
eta azken etapan 27. 42ra.
Azken sailkapena 17. irabazlearengandik 2,2o ra.
ZORIONAK Ander.

Igandean, abuztuak 14, Azkoitin izango du Euskal Herria trofeoko azken proba. Sailkepeneko lehen postuan dago oraintxe 77 punturekin, Oier Lazkano bigarren postuan da 76 punturekin.