MUNTAIA01puntueuspubli2
ES - EU
BERRIAK

Urnietan, irailaren 30ean ospatu zen kriteriumaren argazkiak
urnieta
San Joan Jaietan Bizikleta festako XVIII edizioa ospatu genuen, hemen argazkiak

Bizikleta festa San Joan 2017-6-24


Eskola kirolako haurrak txirrindularitza probatzen egon ziren maiatzaren 20an allurralde kiroldegian.
Txirrindularitza egin nahi baduzue jarri harremanetan gurekin.

eskola-kirola

WNT-ATEWNT enpresarekin lankidetzan, Andoaingo txirrindulari eskolak, enpresa horren langile, bezero eta emakumeen talde txirrindulari profesionalarentzat, ibilbide bat antolatu dugu Gipuzkoako kosta bisitatuz. Larunbat honetan (2017-5-13) egin dugu irteera eta denak oso pozik gelditu gara.
Irteera Andoaingo alkatea den Ana Karrerak eman zuen. Mila esker ibilbide hau antolatzen lagundu duzuen guztiei eta WNT enpresari ere.
Prentsan oiartzuna izan du eta hemen dauzkagu AIURRI astekarian argitaratutakoa, Gipuzkoako Hitzan argitaratutako erreportaia
DV Andoaingo kronikan argitaratua. Hemen ibilbidean Josu Iraolak ateratako argazkiak.

Santakrutz jaietan antolatu genuen XIV bizikleta festa. Hemen daude ateratako argazkiak. Bizikleta festa Santakrutz

Andoaindo txirrindulari eskolak, 20.korrikan parte hartu zuen Andoaingo beste kirol taldeekin batera. Gazteleku pilota eskola, Leitz KE, Leizaran eskubaloi taldea, Euskalduna MT eta Andoaingo txirrindulari eskolak Basteron jaro zuten lekukoa. Eskolatik Pedro de Godosek eta Igor bere semeak eraman zuten.
korrika

Denboraldia Alebin eta infantilentzako Andoainen hasiko da martxoaren 4ean 16:30ean,
Kadeteak, Ibaetan otsailaren 25ean eta Jubenilak Eibarren otsailaren 26an goizeko 9:45ean


Azaroaren 26an Andoaingo Urigain kultur etxean eskaini zuten hitzaldia Imanol iraola eta Aitor Ugaldek: Gazte kirolarientzako elikadura praktikoa.

eli1eli2

Villabona-Zizurkilen uztailaren 17an ospatu zen Espainiako kopako emakumezkoen lasterketako argazkiak
Villabona-Zizurkil emakumezkoen espainiako kopa 2016

"Gure medikua" atala ireki dugu, elkarrizketak, aholkuak etab...

Txirrindularitzako hiztegia


Orri honetan estiramenduak egiteko taulak aurkituko dituzue

egutegia ALEBIN ETA INFANTILAK
Bukatu da denboraldia
MAILA GUZTIAK http://www.gtxe.eus/



KONTAKTUA

info@andoaingo.eus

gure lagunak
Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoa
Euskadiko Txirrindularitza Federazioa
Leitz-mtb.com
Oriako txirrindulari eskola
GOIERRIKO T.B. AMPO
Tropela elkartea
JARRAITU facebooktwitteryoutube
Eguraldia Andoainen
ando
BERRI ZAHARRAGOAK
Laiene Pikabea Espainiako txapelketarako deitua izan da. Meridan ospatu zen uztailaren 8, 9 eta 10ean, Infantil mailako txapelketan parte hartu zuen Ginkana eta errepideko lasterketan, hauek argazkiak eta hemen ginkanako sailkapena 40. postua lortu zuen eta 20. errepideko lasterketan hemen sailkapena

laiene pikabea

bizikleta festa san Joan 2016
2016lko San Joan jaietan ospatu genuen XVII bizikleta festako argazkiak

bizikleta festa santakrutz
2016 Santakrutz jaietan ospatutako bizikleta festako artgazkiak


Andoaingo udalak, herriko zenbait kirol taldeekin sinatutako hitzarmenarekin lotuta, bideo hau argitaratu du, andoaindarrok kirolean euskara erabil dezaten bultzatzeko.


peiokoldo











2016 Koldo Velasco eta Peio Manterola
Euskadiko selekzioarekin parte hartu zuten Sabiñanigon , Koldo 42. eta Peio 69.


euskadikotxapelketaPeio Manterola EUSKADIKO TXAPELDUN.
Abuztuaren 9an, Zumaian ospatu zen Euskadiko txapelketan, Peio Manterola izan zen garaile eta Koldo Velasco bigarren, hirugarren Mikel Sarasola. Ekipokako sailkapenean ere lehen postuan izan zen Andoaingo txirrindulari eskola.

arantzazuko igoera Arantzazuko Igoera: 1. Koldo Velasco, 3. Ander Amonarriz, 5. Jokin Alberdi eta 8. Peio Manterola. Tarteko Helmugak Jokin Alberdi eta ekipoka lehen postua. ZORIONAK berriz ere



GipItzu
Gipuzkoako itzulian, Ekipoka txapeldunak.
Jokin Alberdi 4. eta lehen urteko lehena, Peio Manterola 21. eta Koldo Velasco 22. Ander Amonarrizek erorikoa izan du eta erretiratu egin da eta talde osoa BIKAIN
Hemen sailkapenak eta argazkiak


San Juan jaietan Bizikleta festa 2015 antolatu genuen, 250 haur izan ziren parte hartu zutenak eta guraso eta aiton-amonen gozamena. Mila esker parte hartzeagatik, Txirrindulari eskolan sartu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan. hemen festako argazkiakbizikleta festa


GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK

ZUMAIA

CAJARURALCAJARURALCAJARURALCAJARURAL
Pello Bilbao, Caja Ruraleko txirrindulari profesionala izan dugu gaur arratsaldean Andoinen (2015-06-01), taldeko autobusa ere ekarri dute.
Autobusa ikusten, 250 inguru haur eta gazte izan dira eta ondoren Pellorekin solasalditxo bat izateko aukera izan dute. Kamisetak banatu dituzte Caja Ruraleko arduradunek eta Pellok taldeko posterrak sinatu ditu. MILA ESKER zuen bisitagatik. Bisitaldiko argazkiak

peio
Peio Manterolak irabazi zuen Mutrikuko lasterketa 2015eko maiatzaren 16an


giptxa

2014 Sailkapena kadeteak:
1. Andoaingo txirrindulari eskola 35:17:70
2. Ulma 35:38:23
3. Mixto (Lokatza-Irunes-Buruntzazpi) 36:06:42

2014 Sailkapena jubenilak:
1. Andoaingo txirrindulari eskola 46:48:57
2. Laguntasuna 46:54:94
3. Fulgas 47:30:79



ANDOAINGO TXIRRINDULARI ESKOLA, GIPUZKOAKO TXAPELDUN BI MAILATAN, KADETEETAN ETA JUBENILETAN. 2012
GIPTX


Txirrindulari gazteak profesional izatearen bidean”

andoaingoandoaingoandoaingoandoaingoandoaingoandoaingoandoaingoandoaingo

Azaroaren  4an Andoaingo Txirrindulari Eskolak antolatutako hitzaldi/mahai ingurura 130 pertsona hurbildu ziren, gehienak Gipuzkoa txirrindulari zaleak. Ekitaldia hizlarien aurkezpenekin hasi ondoren, bakoitzak gaiaren inguruko bere ikuspuntua zein iritzia eman zituzten. Felix Ugalderen azalpena (prestatzaile, hautatzailea…) hasi eta gutxira, kalean ari zuen euri-jasaren ondorioz, aretora ura sartzen hasi eta ekitaldia eten egin behar izan zen. Irtenbidea behar zen, horrenbeste kostatako antolaketak ezin zuen bertan behera gelditu eta erakusketa aretoan egin ahal izan zen, ikusleak zutik eta lurrean eserita egon behar izan bazuten ere. Horrez gain, hizlariek laguntza teknologikorik gabe hitzaldia eman behar izan zuten.
Hala eta guztiz ere, oztopoak oztopo eta baldintza egokienak ez izan arren, bertaratutakoek hitzaldiaz gozatu ahal izan zuten.
Lehenik eta behin, Felix Ugaldek txirrindulari eskolen garrantzia eta kirol ezberdinen artean dauden ezberdintasunak azaldu zituen, batez ere maila profesionalari dagokionez.
Ondoren, Ane Santesteban aritu zen. Italiako Ale-Cipollini taldean lehiatzen den txirrindulari profesionalak bere ibilbideaz hitz egin zuen, emakumeek profesional mailara iristeko dituzten zailtasunak aipatuz. Era berean, ikasketak ez direla utzi behar azpimarratu zuen, antolaketa egoki batekin eguneko 24 orduek denetarako astia ematen baitute.
Ume bat besterik ez zela hasi zuen Mikel Iturriak bere ibilbidea bi gurpilen gainean Andoaingo txirrindulari eskolaren eskutik; oraingo egoerara iristeko izan duen ibilbideaz aritu zen, Euskadi Basque Country – Murias talde Contintental-profesionalean arituko baita datorren denboraldian.
Oskar Ortiz de Guinea kazetariak, txirrindulari gazteek duten ikasketa maila aztertu zuen, azken urteetan egindako ikerketetan oinarrituz, Gipuzkoan beraien ikasketekin jarraitzen duten txirrindularien kopurua handituz doala agerian utziz.
Azkenik, Jon Odriozola aritu zen Euskadi Basque Country - Murias taldearen proiektua azalduz eta euskal txirrindularitzarako duen garrantzia aldarrikatuz.
Azken momentuko gorabeherak medio, Carlos Veronak ezin izan zuen bertaratu eta horregatik, bere esperientzia bideo baten bitartez elkarbanatu zen. Eguraldiak eragindako arazoak zirela eta, ikusleek ezin izan zuten bere bizipenez gozatu, baina hurrengo egunetan eskuragarri izango da www.andoaingo.eus webgunean.
Azken zatian, mahai inguruan, bertaratutakoek beraien galdera eta zalantzak hizlariei helarazi zizkieten. Amaitzeko, entzuleak ez ziren esku hutsik geratu; adituek ekarritako sariak zozketatu baitziren eta era berean, txalo zaparrada batez gain, hizlariek eskolaren ikurra eta lore sorta bat jaso zuten.

Carlos Veronak bidali digun bideoa

andoaingoandoaingoandoaingoandoaingoandoaingoandoaingoandoaingoandoaingoandoaingoandoaingoandoaingoandoaingoandoaingoandoaingoandoaingo

Prentsak esandakoa:
AIURRI

Ciclo21

VAVE

DV Andoaingo kronika



andoaingo

Andoaingo Txirrindulari Eskolak bigarren urtez, formakuntza hitzaldi bat antolatuko du azaroaren 4ean Bastero kultur gunean arratsaldeko 17:30ean hasita. Joan den urtean elikaduraren ingurukoa izan bazen, aurtengo ekitaldian, “Txirrindulari gazteak profesional izatearen bidean” lelopean, gaur egunean neska zein mutilek azken jauzi hori emateko duten arazoei aurre egingo diogu.
Horretarako, joko olinpikoetan izan den Ane Santesteban (Ale Cipollini) errenteriarra, gure eskolan hezitako Mikel Iturria (Euskadi Basque Country -Murias) profesional urnietarra eta Jon Odriozola (Euskadi Basque Country- Murias) zuzendari oñatiarra izango ditugu. Horretaz gain, Carlos Verona (Orica-Scott) goi mailako txirrindulariaren kolaborazioa izango dugu, Oskar Ortiz de Guinea (kazetaria) eta Felix Ugalderekin (zuzendari, prestatzaile eta hautatzailea) izango ditugu mahai inguruan ikuspuntu ezberdinak azalduz.
Bertaratu nahi duenak mesedez mezua bidali, lekua mugatua da. info@andoaingo.eus

 

Con el objetivo de fomentar el ciclismo en nuestro territorio y continuar con la formación de nuestros corredores, la escuela de ciclismo de Andoain organizará una conferencia bajo el lema “Ciclistas jóvenes ante el paso a la categoría profesional”, para debatir sobre la dificultad que afrontan las chicas y chicos que quieren cumplir su sueño de ser profesionales.
Para ello contaremos con la participación de la olímpica Ane Santesteban (Ale Cipollini), con Mikel Iturria(Euskadi Basque Country - Murias) corredor formado en nuestra escuela, y el director Jon Odriozola (Euskadi Basque Country - Murias). Además, contaremos con la colaboración de Carlos Verona (Orica-Scott), el periodista Oskar Ortiz de Guinea y el director, preparador y seleccionador Felix Ugalde.
El evento tendrá lugar el 4 de noviembre a las 17:30 en Bastero kultur gunea. Para asistir al evento por favor mardar un mensaje, el aforo es limitado. info@andoaingo.eus